2012/09/13

Hiru Erregeen Mahaia (2444 metro)

Afari batean, Oscar lagunak, Hiru Erregen Mahaia mendia aspalditik buruan zeukala esan zidan. Betidanik izan zuela mendi honen tontorra zapaltzeko gogoa. Egia da, Euskal Herriko mendirik garaienak baduela bere xarma berezia. Irailaren 14an jarri genuen zita, hain zuzen goizeko 8:00etan.

GURE BIDEA

Mendi hau igotzeko bide normalena, Linzako aterpetxetik doana da. Linzako gaina igaro eta Solanako gainera iritsi behar dugularik. Ondoren harrizko lapiaza pasa eta mendiaren azken maldei eraso beharko diegu. 

Igoera eta jeitsiera bide beretik eginen ditugu.

DESKRIBAPENA

9:40 Linzako aterpetxea. Bertan kotxea utzi, traste guztiak prestatu eta goruntz irten ginen. 



Oscar atzean Acherito eta Sobarkal dituelarik
10:00 Linzako lepoa

Gorriz gure bidea. Berdez Sobarkalera doana. Eskubian Chinebral
Argazki hontan, Linzako lepotik Solanako lepora doan bidea gorriz azaltzen da, guk egin beharreko bidea. Berdez ordea, ekainean Sobarkal igotzeko jarraitutako bidea jarri dut.



10:45 Solanako lepoa. Bertatik ikusi ahal izango dugu lehen aldiz gaurko helburua. Inguruko mendien ikuspegia ere ederra da benetan. 


Atzean dugun ikuspegia
Oscar haizearekin borrokan

Zutabe honetan jartzen dituen denborak, nahiko malguak dira



11:18 Harrizko lapiaza. Bertan bidea ondo asmatzea beharrezkoa da. Mugarri ugari daude, beraz beraiei jarraitzea da hoberena.  



Paisai ederra: Barazea, Lapazarra, KeletaOri...



12:25 Hiru Erregeen Mahaiako lepoa. Bertatik gora azken txanpa besterik etzaigu geratzen. Hemendik Auñamendi mendia eta Añelarra mendien ikuspegia ezinhobea da.


Gorriz igoera; urdinez jeitsiera
12:40 Hiru Erregeen Mahaia. Ikuspegi zoragarria. Egun ederra! Hamaiketako latza!

Biok tontorrean!

Oscar tontorrean!

Xabierko gazteluaren miniatura

Xabierko Frantziskoren miniatura bere "pañuelikoarekin"

Tontorreko panoa
13:25 Beherako bidea. Berriz ere lepora jetsi beharra dugu lehenik, eta ondoren igoeran eginiko bidea pixkanaka pixkanaka kontrako zentzuan egin.

Izotza ere aurkitu genuen beherakoan

Sarrioek ere egin ziguten bisita

Lapiaza berriz igarotzen

Linza (1h 35'), guk ordu betean jeitsi genuen

Solanako lepoan berriz haizetea

Zelaia ureztatzen!



15:30 Linzako aterpetxea. 6 orduko mendi irteera ederra. Egun zoragarriaz gozatzeko aukera izan dugularik gainera.

Orain Zurizan gaua pasa eta bihar Ori mendiari bisita.


0 Iruzkinak:

Publicar un comentario