Adi mendia ezaguna da Nafarroan. Baigorrira doan errepidean zehar berari ez begiratzea zaila da. Alduide izeneko mendizerraren tontorrik garaiena izanik, jende andana izaten da bertan igande zein jaiegunetan. Igoera erraz zein motzena, Urkiagako gainetik irteten dena da, beraz, jendetsuena ere berau da.
GURE BIDEA
Gaurko hontan Eugi herritik irtengo gara Gurutxagako leporantz. Bertatik gainez gain, Adi mendiraino joango gara, lepo zein tontor guztiak eginez: Iremendi edo Artzabal, Zotalar, Lizartxipi, Lepotipi eta Adi.
Jeitsierarako Urkiaga gainera doan bidea erabiliko dugu. Horretarako Gorosti Bizkar lepora jeitsi eta Gr-11a hartuz, Urkiagako lepora joango gara.
DESKRIBAPENA
Eugi, 8:40 (0:00), 650m. Herriaren sarreran dagoen jatetxean utzi dugu gaurkoan kotxea. Bertatik, herriko kaleetan gora joko dugu, Zilbeti herrirantz doan mendiko pista bilatu arte. Berau jarraitu beharko dugu Gurutxagako leporarte.
|
Sarrerako jatetxearen aparkalekua |
|
Zilbetirantz doan mendiko pistaren sarrera |
|
Lehen bidegurutzean aurrera jo |
|
Gorako bidea |
|
Baserri batera doan bidea utzi eta gorantz |
|
Atzera begirada, Eugiko urtegia ikusten da |
|
David, argazkirako prest |
|
Gurutxagako lepora iristen, bertan ezkerrera |
Gurutxagako lepoa, 9:20 (00:40), 977m. Lepo hontatik beheruntz doan pista jarraitu ezkero Zilbetira iritsiko ginateke. Guk ordea, ezkerrera hartu eta gainez gain joango gara Adi mendirantz.
|
David basoan gora doan bidexkan |
|
Bidexka utzi eta lehen tontorraren bila goaz |
|
Deskantsurako momentutxoa |
|
Gorantz goazela elurrak agurtu gaitu |
|
Iremendi edo Artzabal tontorrean |
|
Iremendi edo Artzabal (1215m). |
|
Erroibarko leporantz jeisten |
|
Bidearekin topo egin dugu berriz, berau jarraitu behar dugu zati batean |
|
Bidea utzi eta gora berriz ere! |
|
Han atzean da Adi mendia |
|
Basoan zehar |
|
Elurra bigun biguna dago |
|
Paisai ederra |
|
Bigarren tontorraren bila |
|
Ez da urruti tontorra |
|
Zotalar edo Zorotepo tontorra (1262m) |
|
Ni ere tontorrean |
|
Bagoaz hurrengoaren bila |
|
Gero eta elur gehiago, gehiegi agian? |
|
Ondo goazelakoaren seinale |
|
Bagoaz aurrera |
|
Lizartxipiko tontorra (1118m) |
|
Lepotipiko tontorra (1182m) |
|
Leñardiko lepora irisen, aurrean Adi mendia dugularik |
|
Leñardiko lepoko borda |
|
Azken malda gogorra. Elurra ia metro bateko altueraraino |
|
Atzera begirada, eginiko bidea! |
|
David azken txanpan |
|
Azken metroak |
Adi, 13:00 (4:20), 1457m. Azkenengo malda gogorra egin zaigu. Elur asko aurkitu dugu eta lau ordu goaz elurrean urratsa irekitzen. Baina esfortzuak merezi izan du. A ze ikuspegia.
|
David tontorrean. Aupa txapeldun! |
|
Tontorreko argazkia. Aupa gu! |
|
Elomendi edo Higa de Monreal mendia |
Jeitsierarako, Gorosti Bizkar lepora jeitsiko gara, igoerarako bide normaletik. Bertan Gr-11 hartu eta Urkiagako leporaino eramango gaitu, galbiderik gabe.
|
Tontorretik beheruntz eginiko bidea |
|
Leporantz |
|
David argazkirako prest |
|
Lepo ondoan dagoen bunker bat |
|
Lepora iristen |
|
Bunkerrean begira |
|
Gorosti Bizkarreko lepoa |
|
Adiri azken begirada |
|
Langa igaro eta Gr-11 segiz Urkiagarantz |
|
Basoan zehar doan bidea |
|
Beste bunker bat |
|
Ehiza postu honetararte igotzen da hormigoi pista Urkiagatik. Guk mendiz jarraituko dugu |
|
Bidexka |
|
Azken bunkerra |
|
Urkiagako aparkalekua |
Urkiagako gaina, 14:40 (6:00), 920m. Egun gogorra izan da, elurrak lan asko eman digu, baino pozez zoratzen gaude. Oso ibilaldi eder zein interesgarria atera zaigu. Guztiz gomendagarria.
Bukatzeko, azken euri tantek emandako oparitxoa.
|
We must be over the rainbow! |
TRACKA ETA INFORMAZIOA
Distantzia: 14,5km
Altuera max: 1457m.
Altuera min: 650m.
Desnibel positiboa: 1228m.
Desnibel negatiboa: 962m.
|
TopoPiris |
|
Google Earth 3D |
|
Altuera grafikoa |
Adira eginiko beste igoera bat:
- Adi - Zilbetitik - 1457m (2013/04/14)