Abenduko hirugarren astean, Panticosara joan ginen egun batzuk igarotzera. Egia esan, eguraldiak ez zigun aukera askorik eman, eta horregatik, herri inguruan ibilaldi motzak egin genituen.
SARRERA
Santa Maria begiratokia, Panticosa herriaren eta El Pueyo de Jaca herriaren erdian dagoen mendi tontor batean kokaturik dagoen bunker bat da. Panticosa herritik gertu dago, eta bertara igotzeko bidea erabat markatua dago.
GURE BIDEA
Guk eginiko bidea, Panticosako kiroldegiaren eta eski pisten artean dagoen muñotxo batean hasten da. Ondoren eskubirantz doan bidezidor batetik kiroldegiaren ondotik igaroko gara. Azkenik, igoera zuzen baten ondoren, mendiaren lepora iritsiko gara. Tontorra erraz topatuko dugu ezkerrerantz joan ezkero.
DESKRIBAPENA
Panticosa, 11:00. 1173m. Herriko autobus geltokiaren ondoan hasiko dugu ibilaldia. Kiroldegirantz doan bidea jarraitu behar dugu 200 edo 300 metroz. Ondoren ezkerrera bidezidor bat ikusiko dugu, berau jarraitu beharko dugularik.
|
Partacua mendizerra Panticosatik |
|
Autobus geltokitik jarraitu beharreko bidea |
|
Hemen hartu behar dugu ezkerretara |
|
Jarraitu beharreko bidezidorra |
Bidezidor honetatik aurrera jarraitu beharra daukagu, berauk leporaino eramango gaituelarik. Bide hontan, kiroldegi ondotik igaroko gara, pasaleku batetik pasa beharko dugu, eta azkenik, eskilara batzuetatik gora igo beharko gara.
|
Soroen inguruetatik doa bidea |
|
Baso ederrak igarotzen ditugu |
|
Pasabidea zeharkatu beharra daukagu. Arriskurik ez dauka |
|
Lola eskilaretan gora |
Lepoa, 11:23. 1240m. Tena bailarako paisaiez gozatzen hasteko aukera daukagu. Peña Telera alde batetik, Caldares ibai bestetik, Tendeñera...
|
Lepoko bidegurutzea. Guk ezkerrera hartuko dugu |
|
Tontorra gertu daukagu jada |
|
Santa Maria begiratokia |
Santa Maria begiratokia, 11:30. 1275m. Igoera erraz baten ostean, paisai ederrak ikusi ditzakegu begiratoki honetatik. Merezi du igoerak!
|
Midi-k egin digu bisita |
|
Panticosa herria |
|
Partacua mendizerra |
|
Tendeñera aldera panoa |
|
Begiratokian dagoen lehen panoa |
|
begiratokiko bigarren panoa |
Beherako bidea, bidezidor berdinetik egingo dugu. Beraz, galbiderik ez dugu izango.
|
Berriro ere lepoko bidegurutzera iritsi gara |
|
Panticosa herrira iristen |
Panticosa, 12:05. 1173m. Pentsatutako baino bira txikiagoa izan da azkenean, baina merezi izan du. Paisai ederrak ikusi ditugu eta aspaldi zapaldu gabeko elurra zapaldu ahal izan dugu.
|
Partacua mendizerra arratsean |
TRACKA ETA DATUAK
|
TopoPiris |
|
Google Earth |
|
Altuera grafikoa |