2012/12/12

Etxaurira bisita

Aspaldidanik genuen hitz emana biok, eta arrazoi batengatik edota beste batengatik, ez genuen inoiz denbora topatzen.

Azkenean, zita jartzea lortu genuen. Abenduak 12a. Etxauriko paretak zain geneuzkan, giroa etzen onena (+1ºC), baina gogoa soberan genuen.

Nire helburua, aspalditik alde batera utzita neukan eskaladarekin berriz topo egitea zen. Harroka ukitu eta sentsazioak berriz izatea. Beraz ez nuen ilusio askorik jarria nigan. Nik eginiko bideak:
- Oeste del Kiriako (5c): Saiakera 
- Las mandragoras (5b): Lortua
- Zezena ez da koldarra (5b): Saiakera

Sebastianek berriz, helburu handiagoak zituen jarriak eta entrenamendu eder bat egin zuen egur hartan. Berak egindako bideak:

- Oeste del Kiriako (5c): Bitan 
- Las mandragoras (5b): Lortua
- Rocamorfosis (7a): Lortua
- Zezena ez da koldarra (5b): Lortua
- Ya tenemos idolo (7a+): Lortua
- Patagonia (6a+): Lortua


Hemen dituzue argazkiak

Oeste del Kiriako bidea

Sebastian Oeste del Kiriako bidean

Las mandragoras bidea

Nire txanda


Ya tenemos idolo bidea

Sebastian Sitko

Bidearen erdian

Bilerara iristen

Nahiz eta hotz ugari egin, arratsalde eder bat igaro genuen. Baita irteera asko planifikatu ere.

Eutsi goiari Sebastian!

0 Iruzkinak:

Publicar un comentario