Goiz buelta ezagunen artean ezagunenetakoa da Adarra mendia. Begiratoki eder zein erraza izanik, jende asko elkartzen da bertan igande zein jaiegunetan.
GURE BIDEA
Oraingoan jarraitutako bidea, Besabi gainetik irten, Etenetako lepora igo eta bertatik Adarra mendiaren tontorrera doana da. Jeitsieran berriz, Arlegor eta Aballarri mendien tartetik igaro eta berriz ere Besabira doan bidea.
DESKRIBAPENA
Besabi gaina, 9:15 (0:00), 305m. Bertatik irten eta galdu ezina den bidetik goruntz jo beharra daukagu pistaz. Denbora gutxi barru, baserri baten ondoan, bidegurutze bat topatuko dugu. Bertan mendi bidea hautatu behar dugu. Ezkerreko bidea, pista bidea, jeitsieran erabiliko duguna da.
|
Besabitik irteten |
|
Mendi bidea hartu behar da hemen |
|
Hernio eta Gazume aurrez aurre |
Baso eder batetik egin behar dugu goruntz. Errekasto bat igaro eta malda tente batetik gora jo Etenetako leporalderantz. Bertara iristeko Adarra mendiari eskubiko magaletik bira emango diogu.
|
Basotik gora |
|
Bide galduezina da |
|
Iloba alai mendian |
|
Erreskatoa zeharkatzen |
|
Adarra eskuin magaletik inguratzen |
|
Etenetako lepora iristen |
Etenetako lepoa, 10:40 (1:25), 705m. Bertatik paisai ederrak ikusteko aukera daukagu, gainera, Adarra mendiko tontorrera iristeko falta zaigun azken txanpa osoa dakusagu. Azken malda honi aurre egin eta eguneko gailurra zapaltzeko moduan izango gara.
|
Etenetako lepotik Adarrako gailurrera falta den zatia |
|
Azken maldan gora |
|
Bagoaz goruntz, nahiz eta batzuk eskutik bultzaka doazen :) |
Adarra mendia, 11:05 (1:50), 819m. Benetan leku bikaina. Begiraleku ederra da Adarra mendia. Inguruko mendi gehienak ikusteko aukera izango dugu bertatik.
|
Tontorreko panoa |
Jetsierako bidea, mendiaren kontrako magaletik egingo dugu. Arlegor eta Aballarri mendien tartetik igaro eta mendi pista batera irtengo gara. Bertatik ezkerrera hartu eta pistaz Besabira bueltatuko gara.
|
Beherako bidea |
|
Koinatua eta iloba tontorraren alaitasunarekin |
|
Aballarri mendia ezker magaletik igaroko dugu |
|
Iparraldea ere begi bistan daukagu |
|
Tontorretik behera eginiko bidea |
|
Jeitsieraren lehen zatia. Kontu pixka bat izan behar da bertan |
|
Muuuu! |
|
Donostialde osoa daukagu aurrez aurre |
|
Iloba eta ni neu |
|
Beee! |
|
Besabira iristen |
Besabi gaina, 13:00 (3:45), 305m. Mendi buelta ederra egin ostean, bagoaz bazkaltzera. Ederra eguna!
TRACKA ETA INFORMAZIOA
Distantzia: 8,44km
Altuera max: 819m.
Altuera min: 305m.
Desnibel positiboa: 624m.
Desnibel negatiboa: 624m.
|
Ibilbideakeko mapa |
|
Google Earth 3D |
|
Altuera grafikoa |