Nahiz eta eguraldi oso txarra emana izan, gogotsu geundela ikusita, mendira irtetea erabaki genuen. Baina nora? Hori zen koxka. Buruhauste ugariren ondoren Espelunciecha mendia erabaki genuen.
GURE BIDEA
Anayet aparkalekutik atera, eta La Glera izeneko txabolarantz joango gara pistaz. Bertatik Espelunciecha lepora igo eta mendiaren ipar aldera pasako gara. Bertatik, mendia alderik alde gurutzatu eta ipar aldeko korridoretik gora joko dugu. Ondoren tontorra egin eta Anayeteko ibonetara jeitsiko gara, eta azkenik, Punta de la Garganta ondotik igaro eta berriz eta La Glerara azalduko gara. Azkenik, berriz ere pistaz, Anayet aparkalekura iritsiko garelarik.
ERAMANDAKO MATERIALA
Korridore bat izanik eta neguan izanda, betiko segurtasun materiala: pioleta, kranpoiak eta kaskoa.
DESKRIBAPENA
Gaurkoan ez du presa gehiegirik izan irtetzeko. Lehenik eta behin, Aramon taldeko elus pisten irekiera itxaron behar izan dugu eta ondoren, autoari kateak jartzen eta kentzen denbora ugari pasa dugu.
Anayet aparkalekua, 9:48 (0:00), 1740m. Traste guztiak prestatu ondoren lehen eskiatzaileen jeitsierak hasi baino lehen ekin diogu bideari.
|
Aparkalekuko ikuspegia |
|
Ruben prest! |
|
Pistaz egingo dugun lehen zatia |
|
Pista barruan, kontuz! |
La Glera alderako bidegurutzea, 10:18 (0:30), 1951m. Bertan ezkerraldera jo behar dugu. Espelunciecha mendia aurrez aurre daukagu, baina guk lehenik eta behin La Glera txabolatik pasa eta Espelunciecha lepora iritsi behar gara.
|
Ruben, Espelunciecha mendia aurrez aurre duelarik |
|
Atzera begirada |
|
La Glera eskubian ikusi daiteke. Gorriz leporako bidea. Urdinez jeitsieran erabiliko duguna |
|
Haize bortitza nabari daiteke tontorretan |
|
Ruben Espelunciecha lepora iristen |
Espelunciecha lepoa, 11:15 (1:26), 2183m. Bertan mokadutxoa jan eta ikuspegiaz ahal bezala gozatu ostean mendiaren ipar magala zeharkatu beharra daukagu. Horretarako erraketak jarriko ditugu.
|
Gu gatozen aldea, hego aldea |
|
Ipar aldera ateratako argazkia |
|
Ruben ipar aldeko zeharkaldia hasten |
Ipar korridorearen sarrera, 12:15 (2:26), 2269m. Hasera batean, erraketa eta guzti hasi gara goruntz. Korridore erdia egin ostean erraketak kenduko ditugu malda dela eta. Korridorea ez da zaila, 35º izango ditu unerik maldatsuenean, ez gehiago.
|
Korridorearen sarrera |
|
Elur asko, urratsa irekitzeko nahiko lan |
|
Banaka igaro genituen malda hauek, bada ezpada |
|
Korridorearen malda tenteenari aurre egiten |
|
Behera begirada |
Ipar korridorearen irteera, 12:48 (3:00), 2372m. A ze paisaia!! A ze begiratokia!!
|
Anayet |
|
Midi |
|
Bikotea Anayetekin |
|
Bikotea Midi mendiarekin |
|
Anayet ibon handia, izoztua |
Lesioaren ostean egiten dudan lehen irteera izanik, 120 eguneko geldialdia nabaritzen dut. Indarrak ez daude gaurkoan behar bezala. Beraz, nik beherako bideari ekingo diot Rubenek tontorra egiten duen bitartean. Ondoren Anayeteko ibonetan elkartuko gara.
|
Ruben tontorrera iristen |
Espelunciecha tontorra, 13:13 (3:24), 2399m. Di-da batean egin du tontorra Rubenek. Pare bat argazki atera eta beherantz doa. Ni bitartean beherako bidean jarraitzen dut.
|
Espelunciecha mendiaren tontorra. Aupa Ruben! (Rubenen argazkia) |
|
Anayet ibonetara jeisten |
|
Elur pila bat. Une batzuetan gerriraino sartzen naiz |
|
Ezkerrean nik irekitako urratsa. Eskubian eskiatzaile batzuk igotzean eginiko bidea |
|
Badator Ruben ere |
Anayet ibonak, 13:54 (4:05), 2244m. Biok elkartu ondoren, GR-11 jarraituz, beheranzko bideai ekin diogu. Une batean, GR-11 utzi eta ezkerraldera joko dugu Punta de la Garganta eskubian utziko dugularik, La Glera aldera joateko.
|
GR-11 beherantz hasten den lekua |
|
Ni beheruntz (Rubenen argazkia) |
|
Argazki ederrak ateratzeko unea ere izan dugu (Rubenen argazkia) |
|
Ezkerreko lepora hartu beharreko bidea. Eskubira jo ezkero GR-11 jarraituko genuku |
La Glera txabolatik igaro eta lehen eginiko pausoak berregin beharko ditugu kontrako zentzuan. Orain ordea eskiatzailez betea dago pista. Beraz, kontu handiz jeitsi beharko gara eta azken bira handia ekiditeko zuzen joko dugu aparkalekurarte.
|
La Glera inguruan ateratako panoa. Ederra! |
|
Anayet aparkalekura iristen |
Anayet aparkalekua, 15:30 (5:41), 1740m. Bertan dagoen jendetza ikusita, traste guztiak alden azkarren jaso eta Biescas-era jetsiko gara bertan zerbait hartzeko asmoz.
TRACKA ETA INFORMAZIOA
Distantzia: 8,2km
Altuera max: 2399m.
Altuera min: 1740m.
Desnibel positiboa: 700m.
Desnibel negatiboa: 700m.
|
Google Earth 3D |
|
TopoPiris |
|
Altuera grafikoa |