2014/06/01

Andia mendizerra - Ollotik Beriainera tontorrez tontor


Aspalditik genuen hitzartua David, Marta eta hiruok, Berian edo San Donatora igoera bat. Baina hau zela edo hura zela, inoiz ez genuen une aproposa topatzen. Baina halako batean, eguna, ordua eta gogoak elkartu eta hitzordua jarri genuen ekainaren lehenerako.

GURE BIDEA

Ez genuen Beriainera igoera arrunt bat egin nahi. Beraz Sakanatik zein Unanutik dihoazen igoerak alde batera utzi genituen. Olloko bailara izan zen aukeratua. Ollo herri bertatik atera eta Andia mendizerraren ertza jarraituz, tontorrez tontor, Beriain mendiraino joango ginela erabaki genuen. Beraz, hauek dira igotako tontorrak:
- Gaztelu (998m.)
- Txurregi (1121m.)
- Satrustegiko bertizea (1139m.)
- Satrustegiko Haitza (1204m.)
- Idoiatxiki (1272m.)
- Amorro (1349m.)
- Berian (1493m.)

Eginiko bidea - Google Earth 3D
Jeitsierako bidea Andia mendizerraren gainean dagoen erdiko bailaratatik egingo genuen. Lehenik eta behin, Euskal Herriko Erdigunetik igarota. Ondoren, bailaratik barrena, Ollo herritik doan igoerako bidea erabiliko dugu jeisteko. 

DESKRIBAPENA

Ollo, 8:40 (0:00), 513m. Herriko sarreran utzi dugu autoa, eliza ondoan. Herriko frontoiaren eskubitik mendian gora doan bidetik jo behar dugu haseran. Berehala, bidegurutze batera iritsiko gara eta bertan erdiko bidea, edo mendiko bidea jarraitu behar dugu. 

Jarraitu beharreko bidea I
Jarraitu beharreko bidea II
Bide honek, zelai batzuetan zehar eramango gaitu lehenik, ondoren, baso batean sartzeko. Baso honetan bidexka bat jarraitu behar dugu, ez oso garbia, bidegurutze nagusi batera irten arte. Bertan norabideak argitzen dituen seinalea topatuko dugu.

Mortxe mendiaren ertza
Seinalea kokatuta dagoen bidegurutzea. Ezkerrekotik gatoz eta pistan gora jo behar dugu
Bidegurutze hontan, pistan gora egin beharra daukagu denbora apur batez. Ia ia pista bera bukatzerarte. Bukatu baino zertxobait lehenako, pista utzi eta zuzen zuzen Gaztelu mendiaren tontorrerantz joko dugu. 

Pista utzi beharreko tokia
Olloko bailara guzia. Atzean Iruña duelarik
Gaztelu-ko tontorra ez da oso urruti
Iristear gaude
Gaztelu-ko tontorra, 10:00 (1:20), 998m. Hauspoa beroturik dakarkigula iritsi gara. Eguna luzea izango da eta ondo banatu beharko genituzke indarrak. Haserako energiarekin gatoz ordea.

David tontorrean
Tontorrean aurki daitekeen seinale
Taldearen lehen tontorra
Txurregira egin beharko dugun bidea. Lainoa azaltzen hasi da goian
Sakana osoa sapai gris batez betea
Olloko bailara erdi eztalirik
Bi ahizpeko pasartea
Hurrengo mendira joateko, lehenik Txurregi eta Gaztelu mendiek osatzen duten lepora jeitsi behar gara. Bertan ur biltegi bat dago. Biltegi horretatik gora, malda oso tente jartzen da, beraz, arnasa hartu eta pixkanaka igo behar den horietakoa.

Igo beharreko malda
Animo!
Gaztelutik hona eginiko bidea
Txurregiko maldaren azken pausuak
Ni jada mendiaren ertzean nago. Besteak hortxe dira
Tontorrera iristen
Txurregi-ko tontorra, 10:55 (2:15), 1121m. Bertatik eguneko azken begiradak egingo ditugu, lainoak ez baitigu utziko hemendik aurrera. Martak ederki gainditu ditu bere haserako zailtasunak, eta ederki dagoela dirudi.

Ollo herria. Hortik atera gara
Txurregiko etxetxoa
Taldearen bigarren tontorra
Hemendik aurrera egin nahi ditugun tontorrak egin ahal izateko, Andia mendizerraren ertza jarraitu beharra daukagu. Zati batzutan, ez dauka inungo zailtasunik, ertzak nahikoa leku uzten baitu. Bestetan ordea, ezpelak ez digu lekurik utziko eta ahal bezala igaro beharko gara ezpel artetik. Batzuetan, gainera, bidea ez da oso garbia izango eta behin baino gehiagotan aurkituko gara bidea bilaka. Hala ere, bide ederra da!

Zaldi ederrak Txurregiko maldan
Marta zaldiei begira. Atzean, erdi ezkutaturik Ollo
Jarraitu beharreko bidea. Hobe da ertzetik gertu joatea
Baina ezin da beti. Ezpel arteko guda
Satrustegi herritik datorren bidearekin topo egin dugu. Aurrera jarraitu beharreko bidea gorriz
Bagoaz iristen
Satrustegiko bertizera iristen gainontzekoak
Satrustegiko bertizea, 12:15 (3:35), 1139m. Leku batzutan ez dute punta hau tontortzat hartzen, bestetan bai. Guk bada ezpada argazki atera eta tontor nagusira jarraituko dugu.

Taldearen hirugarren tontorra
Hor erditik doa bidea
Satrustegiko tontor nagusia
Satrustegiko haitza, 12:45 (4:05), 1204m. Behin izanda nintzen tontor hontan, eta begiraleku paregabea zela oroitzen naiz. Gaurkoan, egia esan, ez dugu ezer askorik ikusten. Nahiz eta oraindik, guk jakin gabe, lainoak okerrera joko duen. 

Satrustegiko plaka
David Satrustegira iristen
Baita Marta ere
Taldearen laugarren tontorra
Hurrengo mendia, Idoiatxiki, ez dago oso urrun, baina zihurrenik bi mendi hauen arteko zatia da ezpel-guda handiena. Ertzetik ahal bezain gertuen joatea komeni da, hor soilik baitago ezpelik gabea gune bakarra. Baina batzutan ezin izango dugu ertzetik segi.

Ertzari ondo itsatsirik
Tontorrean besteen zain. Tontorreko oroigarriak ez daude oso zainduak
Idoiatxiki-ko tontorra, 13:25 (4:45), 1272m. Pixkanaka nekea ikertzen hasiak gara, baina ez dugu etsiko. 

Taldearen bostgarrengo tontorra. Aupa ekipo!
Idoiatxikitik aurrera, bidea asko hobetzen da. Ezpela desagertu eta mendizerraren goiko belardietara irtengo gara. Zati hontan, Uhartetik datorren bidearekin egingo dugu topo, baina ez dugu jarraituko. Guk ertzetik segiko dugu Beriain mendia egin aurretik beste tontor bat egin nahi dugulako.

Idoiatxiki tontorretik irteten
Uhartetik datoren bidearekin topo egiten, nahiz eta ez ikusi oso ongi
Lainoak okerrera egin du
Amorro tontorra, 14:20 (5:40), 1349m. Egia esan ez da oso tontor ezaguna, ez baita anitz ikusten. Gainera Beriain mendiaren "ondoan" egoteak ez dio ezer onik ekartzen. 

David tontorrera iristen ari dela ospatzen
Taldearen seigarren tontorra. Hotza azaldu da!
Hemendik aurrera, Beriain mendiaren bide arrunta erabiliko dugu gaurko azken txanpa egiteko. Zelai eder eta belartsu horietatik gora. Baina guk gaur ez dugu ezer ikusiko, ezta 10 metrotara ere. 

Artaldea elkarturik. Zenbat galdu ote dira?
Marta erdi ezkutaturik
Azken txanpa
San Donato ermita begi bistan dugu
Berian tontorra, 15:15 (6:35), 1493m. Lainoak ez digu ezer ikusten uzten, tontorra bera bakarrik. Tontorreko bertizetik ez dugu ermita ikusten. Hare gutxiago inguru hauetako paisai zoragarriak. Hotza, euria, lainoa... ez da mendi egunik onena. Baina alai gaude lortutakoaren eta ermita barrenera goaz bazkaltzera, sagardo botila eta guzti.

Beriain mendiko oroigarria
Tontorreko bertizea
Taldearen zazpigarren eta azken tontorra
Beherako bidea, Beriain mendira igotzeko Ollotik datorren bidetik egingo dugu. Hala ere, Euskal Herriko Erdigunea ikusteko desbideratuko gara une batez.

Beeee!!
GPS-rik gabe zaila izango genuke gaurkoan
Nekaturik goaz, baina alai. Sasoitsu!
Euskal Herriko Erdigunea
Euskal Herriko Erdigunea, 16:50 (8:10), 1238m. Aspaldidanik nuen bertara etortzeko gogoa. Lekua bera ez da beste inongo ezer, baino euskal herritarrontzat badu bere xarma.

Euskal Herriko Erdigunea I 
Euskal Herriko Erdigunea II
Euskal Herriko Erdigunea III
Hemendik behera, Ollo aldera goaz. Bidea ez da oso argia, baina bertan galtzea zaila da, une oro ikusten baita helmuga. Hala ere badugu oraindik tarte ederra.

Olloko bailara
Egin beharreko bidea
Iruña laino artean ezkutatuta
Ollo herria
Iristear gaude
Ollo, 18:45 (10:05), 513m. Azken kilometroak, pistaz, gogorrak izan dira. 30 kilometro dauzkagu oinetan eta nabaria da dugun nekea. Hala ere pozez gainezka gaude. Mendi irteera zoragarria egin dugu elkarrekin. 

Aupa ekipo! Sois los mejores!

BIDEO ERREPORRA


TRACKA ETA INFORMAZIOA

Distantzia: 29,99km
Altuera max: 1493m.
Altuera min: 513m.
Desnibel positiboa: 1459m.
Desnibel negatiboa: 1459m.


Google Earth 3D
Google Earth 3D
TopoPiris
Altuera grafikoa