2014/03/29

Ihurbain (1420 metro) - Ihurbaingo pitzaduratik

Ihurbain mendia zoragarria da. Andia mendizerraren ertza. Beriain mendiaren itzalean dago, baina badu xarma berezi bat, islada berezi bat, izena ematen dion argi bat: Ihurbain pitzadura.

Birritan izana nintzen mendi honetan, bietan pitzaduratik gora igota. Baina banuen berriz etortzeko behar bat. Ihurbaingo korridorea elurtuta egiteko behar bat. Eta azkenik iritsi zen eguna.

ERAMANDAKO MATERIALA

30 metrotako bi soka, 5 espres, 4 segurtasun mosketoi, aseguratzeko reversoak, arnesa, pioletak, kaskoa eta kranpoiak (azken hauek ez genituen erabili).

GURE BIDEA

Jarraitutako bidea 2012ko irailean eginiko igoeraren berdina da. Sarrera hartan azalduak daudenez nondik norako guztiak, gaurkoan argazkiak eta azalpen gutxi batzuk jarriko ditut.

Eginiko bidea
Ihurbain pitzadura P.D. inf. bezela katalogatua dago, baino gure ustez, neguan egin ezkero zailtasuna igo egiten da. Korridoreak hiru erresalte ditu. Lehena bi zatitan banatua, eta beste biak, banakakoak.

1) Lehen erresaltea: Hasteko ia bertikalak diren 3 metro ditugu (75º, III mixtoa). Ondoren 8-10 metro igo beharko ditugu 45º - 50º inguruko malda batetik, lehen erresaltearen bigarren zatira iristeko. Bertan beste 3 metrotako pareta izango dugu (80º, III+ mixtoa). Hau da igoera osoko zatirik zailena.
2) Bigarren erresalteak 3 - 4 metro ditu (70º, II+ mixtoa)
3) Azken erresaltea 2 - 3 metrotakoa da (80º, II mixtoa)

3 erresalteak gorriz

DESKRIBAPENA

Iturtxikitik dakusaguna


Bagoaz muturrerantz


Urjauziak gaurkoan ederrak daude


Mikel eta Jordi pagoen artean


Urjauziak  gertutik


Itsasontziaren muturra


Urjauziaren sorrera, benetan berezi zein polita


Pausutxo hau nahiko arriskutsua izan daiteke


Pasarteen sarrerako balkoian


Pasarteetako bat


Aizkorrik eta Iraulek itxura ederra dute gaur


Anboto eta Udalaitz ere begibistan ditugu


Txindoki eta Ganboak


Irumugarrieta eta Aralargo tontorrak


Korridorearen sarrera


Goraka goaz


Argazkiarentzat ere denbora izan behar da


Bidean aurkitutako sagutxo bat




Lursagu bat ere topatu genuen


Erresalteei ekin baino lehenagoko atzera begirada


Lehen erresaltearen lehen zatia (III)


Lehen erresaltearen bigarren zatia (III+)


Bigarren erresaltearen sarreran atzera begirada


Lehen planoan bigarren erresaltea, atzean hirugarrena


Korridorearen irteerara iristen

Mikel eta Jordi azken bileran


Korridorearen irteeratik eginiko argazkia


Ihurbain mendiaren tontorra


Bagoaz beheruntz


Azkar galtzen da hemen altuera


Polita da Ihurbain mendiaren ertza


Azken begirada

BIDEO-ERREPORRA






TRACKA ETA INFORMAZIOA

Distantza: 4,19km
Altuera maximoa: 1408m.
Altuera minimoa: 804m.
Desnibela: 585m.


TopoPiris


Google Earth 3D

Altuera grafikoa

Ihurbainera eginiko beste igora bat:

     - Ihurbain - Ihurbaingo pitzaduratik - 1420m (2012/09/21)
     - Ihurbain - Ihurbaingo pitzaduratik - 1420m (2012/12/27)

2014/03/19

Aranguren mendizerra tontorrez tontor

Urte bete igaro genuen egunero etxetik Arangurengo mendizerra ikusten. Egun eguzkitsutan, elurtuta, ekaitzez beteta... Eta azkenik hartu genuen bertara joateko erabakia.

GURE BIDEA

Aranguren mendizerra osoa zeharkatu nahi dugu gainez gain, tontorrez tontor. Aranguren herritik irten eta Lakidaindik igarota Irulegira igoko gara. Ondoren ertza zeharkatuko dugu gainez gain, Aritzko, Tangorri, Donatsai eta Malkaitz tontorrak eginez. Azkenik, Ardanaz herrira jeitsiko gara eta mendi bidez berriro ere Arangurenera iritsiko gara. 

DESKRIBAPENA

Aranguren, 9:55 (0:00), 630m. Herriko plazan utzi dugu kotxea eta Lakidain herrira pistaz doan bidetik ekingo diogu gaurkoan. Zelai ederren ondotik igaroko gara. 

Arangurengo plaza
Plazatik irtetzean atzera begirada
Hartu beharreko pista
Aurreko mendia da gaurko lehenengo mendia
Zelai ederrak
A ze bide polita!
Higa de Monreal edo Elomendi
Pista utzi beharreko unea
Bide hontatik gora Lakidain aldera
Lakindainera iristen
Lakidain, 10:20 (0:25), 663m. Herria ezkerraldetik zeharkatuko dugu. Ondoren, mendian gora doan bidea hartuko dugu metro batzuetan, baina azkar utzi beharko dugu mendi bidea hartzeko. Berez, bidezidor bat da. Utzitako pistara azalduko gara eta gorago. Pista hau jarraitu beharko dugu seinale bat aurkitu arte. Han ezkerrera. Eta ondoren bidexka tontorrerarte segi.

Lakidain zeharkatzen
Pista utzi beharreko lekua
Mendi bidea hasten den tokia
Pistara berriz azalduko gara. Bertatik gora jo
Seinalea ikusitakoan ezkerrera jo, bidezidorra hartuz
Berriro ere pistara azalduko gara
Laster gara tontorrean
Irulegi-ko tontorra, 10:55 (1:00) 893m. Mendiaren tontorrean gaztelu zahar baten eraikuntza zahar bat aurkituko dugu. Gaur egun, berreraikitze lanak egiten ari dira bertan. 

Gazteluako berreraikitze lanak
Itzaga mendia   
Pirinioak aurrez aurre: Txamantxoia, Hiru Erregeen Mahaia, Keleta, Ori, Petraficha, Chinebral...
Iruñerria
Irulegiko tontorreko argazkia
Argazkiak atera ondoren, igo garen kontrako magaletik jeitsiko gara, Irulegiko igoera arrunta erabiliz. Gainez gain hasiko gara joaten Gr-220a erabiliz. Pista nagusi batera irtengo gara. Pista honek Aranguren mendizerrako gaina zeharkatzen du ehiztariak  ehiza postuetara iristeko.

Lola bidean behera
Zelai horren ondoan dago lepoa. Eskubitik doa bidea
Zelaia utzi beharreko lekua
Bidegurutze honetan goruntz segi behar dugu
Baita honetan ere, goruntz
Bideak eskubitik jarraitzen du, kontu izan une hontan
Pista nagusira irteteko gutxi falta zaigu jada
Pista nagusian eskubira hartu behar dugu
Pista utzi eta Aritzko tontorrera goaz
Aritzko tontorra, 11:50 (1:55), 844m. Tontor hau ez da beste munduko ezer, pistatik 5 metrora baitago. Horrek nahiko xarma kentzen dio.

Aritzko tontorreko argazkia
Ondoren jarraituko dugun bidea
Denbora guztian Iruñerria begi bistan daukagu
Ondorengo tontorrak egiteko, mendizerraren gainetik doan pista jarraitu beharko dugu. Inungo galbiderik gabe.

Prozesionaria bat
Pista gainditzeko ate bat
Tangorri, 12:30 (2:35), 845m. Mendizerrako beste tontor bat. Bidean bertan aurkituko duguna. Hurrenera joateko, pista jarraitu beharra daukagu, eta bidegurutzean eskubiko bidea hartu.

Tangorriko oroigarria
Tangorriko argazkia
Eguesko bailara
Donatsaiko tontorrera joateko hartu beharreko bidegurutzea
Tontorrera iristeko azken metroak
Donatsai, 12:45 (2:50), 795m. Tontor hau ez da batere polita. Eraikuntza baten ondoan dago eta tontor berak ez du inolako oroigarririk, harri multzo bat soilik. 

Tontorreko argazkia
Igoerarako erabili dugun maldaren kontrakotik jeitsiko gara berriro ere pistara. Pistarekin bat egin eta 10 metrora eskubidera hartu beharko dugu, hurrengo tontorrerantz.

Jeitsieraren hasera
Pistarekin bat egiteko unea, ondore, eskubira
Azken tontorrera iristen
Malkaitz, 13:00 (3:05), 772m. Ziurrenik mendi hau izango da Iruñerriko begiratokirik hoberena. Bertatik aurkituko dugu ikuspegi zabal zein ederrena. Horretarako tontorretik piska bat jeitsi beharko gara Ardanaz herrirantz. Benetan merezi du bisita bat leku honek.

Malkaitz tontorreko argazkia
Iruñerriko panoa. Ederra!
Ardanaz herrira iristen
Ardanaz herria, 13:25 (3:30), 644m. Herria ezker aldetik zeharkatuko dugu, herri bertan sartu gabe.  Pistaz aurrera joango gara, ondoren eskubira mendiko pista hartuz. Mendian gora irteten den bi bide aurkituko ditugu, ezkerrekoa hartuz.

Pistaz gora, herria zeharkatzen
Mendiko pista utzi eta eskubiko bidetik joko dugu
Mendiko bi bideak ikusten dira hemen, gu ezkerrekotik goaz
Bidexka honek Aranguren herrira eramango gaitu, lehenik zelaiak igarotzen, ondoren baso bat, eta azkenik berriz zelaiak.

Basoan sartzeko unea
Basoan aurkituko dugun bidegurutze bakarra. Eskubira hartu, Aranguren herrirantz
Putre ugari ikusi ditugu gaur
Bidezidor bat jarraituz berriro ere pistara irtengo gara
Aranguren herrira iristen
Animo ekipo!
Berta gara jada
Berriz ere herriko plazan
Aranguren herria, 14:30 (4:30), 630m. Ibilaldi ederra egin dugu. Hasera zein bukaera benetan dira ederrak. Erdiko zatiak berriz, ehizarako pista horrekin, xarma puntu bat galtzen du. aHala ere gomendagarria da oso inguru honetatik goiz buelta bat egitea.

BIDEO ERREPORRA


TRACKA ETA INFORMAZIOA

Distantzia: 14,51km
Altuera max: 893m.
Altuera min: 630m.
Desnibel positiboa: 728m.
Desnibel negatiboa: 728m.


Google Earth 3D
TopoPiris
Altuera grafikoa