2014/03/08

Saioa (1418 metro), Zirolako harria (1120 metro) eta Egurtegi (1184 metro)

Larunbat goiz eder bat aprobetxatzeko asmoz, aspaldidanik igo nahi genuen mendi honi egin genion bisita. Elurra zapaltzeko gogoa ere bagenuen.

GURE BIDEA

Gure gaurko bidean, Artesiagako gainetik irten eta ezkerreko maldan zehar doan pista batetik zehar joan gara. Sagardegiko lepora iritsi ondoren, azken aldapa gogorrarik ekingo diogu. Beherakoan, beste bi punta egingo ditugu: Zirolako harria eta Egurtegi.

Artesiagako gainean, kotxea aparkatzeko leku dexente dago.

DESKRIBAPENA

Artesiagako gaina, 10:25 (0:00), 984m. Galdiberik ez daukan pista batetik ekingo diogu gaurkoan bideari. Pista zabal bat da, bertako artzai eta abeltzainentzat pentsatua. Egurtegi mendiaren ezker maldatik barrena doa, eta pixkanaka, pagadi batean sartzen joango gara.

Saioa, haseratik daukagu begibistan.

Jarraitu beharreko pista

Pagadira iristen

Pagadian barrena
Pagadiaren bukaerara iristen goazen einean, pista ezkerrean utzi eta maldan gora joko dugu Sagardegiko leporaldera.

Pista alde batera utzi behar den momentua

Lola Sagardegiko lepora iristen
Pirinioak guri begira ditugu. Adi lehen planoan
Sagardegiko lepoa, 11:15 (0:50), 1248m. Ekialdera zein mendebaldera paisai ederrak ikusteko aukera izango dugu bertatik. Tontor ezagun ugari ikusiko ditugularik. Bertatik Saioako tontorrera azken malda besterik etzaigu geratuko. 

Aralar inguruak: Hirumugarrieta barne.

Andiako mendizerra: Berian eta Ihurbain tontorrekin.

Azken malda

Pirineoak atzean eta Adi mendia aurrez aurre.

Azken maldan gora
Saioa, 11:40 (1:15), 1418m. Leku benetan ederra. Alde batetik Pirinioak (Ori, Auñamendi, Hiru Errege, Petrechema, Ezkaurre...), bestetik Aralar (Txindoki, Hirumugarrieta, Balerdi...), Andia eta Urbasako mendizerrak (Berian, Ihurbain, Urbasa...) eta iparrera itsasorarte begibistan.

Pantxo Saioako tontorrean

Lola eta ni

Panoa zoom gabe

Panoa zoomarekin
Beherako bidea iparraldetik egingo dugu. Ipar lepora iritsi eta Zirolako harria aldea joango gara.

Beherako bidea hartu behar den lekuan

Beherako bidea eta ondorengo igoera.
Zirolako harria, 12:15 (1:50), 1120m. Tontortxo txiki hau harri multzo baten gainean dago. Bertatik ikus ahal izango dugu jeitsierarako erabili dugun bidea, baita Egurtegira dugun igoera ere.

Lola eta biok tontorrean
Jeitsierako bidea

Egurtegirako bidea
Bi tontorren arteko lepotxora jeitsi eta eguneko azken malda gogorrari ekingo diot. Lolak, pistara jeitsi eta kotxera jeisteko erabakia hartu du.

Badoaz pista aldera
Egurtegi, 12:25 (2:00), 1184m. Malda gogorraren ostean, Saioako igoera zein jeitsiera ederki ikusi ahal ditut bertatik. Baita kotxeraino geratzen zaidan bidea.

Egurtegiko tontorrean
Ezkerretik igo gara eskubitik jeitsi

Egurtegitik kotxerako bidea
Artesiagako gaina, 12:40 (2:15), 984m. Goiz buelta bikaina egin dugu. Paisa ederra ikusteko aukera izan dugularik. Benetan irteera polita!

TRACKA ETA INFORMAZIOA

Distantzia: 6,12km
Altuera max: 1418m.
Altuera min: 984m.
Desnibel positiboa: 538m.
Desnibel negatiboa: 538m.


TopoPiris

GoogleEarth 3D
Altuera grafikoa

0 Iruzkinak:

Publicar un comentario