Urte bete igaro genuen egunero etxetik Arangurengo mendizerra ikusten. Egun eguzkitsutan, elurtuta, ekaitzez beteta... Eta azkenik hartu genuen bertara joateko erabakia.
GURE BIDEA
Aranguren mendizerra osoa zeharkatu nahi dugu gainez gain, tontorrez tontor. Aranguren herritik irten eta Lakidaindik igarota Irulegira igoko gara. Ondoren ertza zeharkatuko dugu gainez gain, Aritzko, Tangorri, Donatsai eta Malkaitz tontorrak eginez. Azkenik, Ardanaz herrira jeitsiko gara eta mendi bidez berriro ere Arangurenera iritsiko gara.
DESKRIBAPENA
Aranguren, 9:55 (0:00), 630m. Herriko plazan utzi dugu kotxea eta Lakidain herrira pistaz doan bidetik ekingo diogu gaurkoan. Zelai ederren ondotik igaroko gara.
Arangurengo plaza
Plazatik irtetzean atzera begirada
Hartu beharreko pista
Aurreko mendia da gaurko lehenengo mendia
Zelai ederrak
A ze bide polita!
Higa de Monreal edo Elomendi
Pista utzi beharreko unea
Bide hontatik gora Lakidain aldera
Lakindainera iristen
Lakidain, 10:20 (0:25), 663m. Herria ezkerraldetik zeharkatuko dugu. Ondoren, mendian gora doan bidea hartuko dugu metro batzuetan, baina azkar utzi beharko dugu mendi bidea hartzeko. Berez, bidezidor bat da. Utzitako pistara azalduko gara eta gorago. Pista hau jarraitu beharko dugu seinale bat aurkitu arte. Han ezkerrera. Eta ondoren bidexka tontorrerarte segi.
Lakidain zeharkatzen
Pista utzi beharreko lekua
Mendi bidea hasten den tokia
Pistara berriz azalduko gara. Bertatik gora jo
Seinalea ikusitakoan ezkerrera jo, bidezidorra hartuz
Berriro ere pistara azalduko gara
Laster gara tontorrean
Irulegi-ko tontorra, 10:55 (1:00) 893m. Mendiaren tontorrean gaztelu zahar baten eraikuntza zahar bat aurkituko dugu. Gaur egun, berreraikitze lanak egiten ari dira bertan.
Argazkiak atera ondoren, igo garen kontrako magaletik jeitsiko gara, Irulegiko igoera arrunta erabiliz. Gainez gain hasiko gara joaten Gr-220a erabiliz. Pista nagusi batera irtengo gara. Pista honek Aranguren mendizerrako gaina zeharkatzen du ehiztariak ehiza postuetara iristeko.
Lola bidean behera
Zelai horren ondoan dago lepoa. Eskubitik doa bidea
Zelaia utzi beharreko lekua
Bidegurutze honetan goruntz segi behar dugu
Baita honetan ere, goruntz
Bideak eskubitik jarraitzen du, kontu izan une hontan
Pista nagusira irteteko gutxi falta zaigu jada
Pista nagusian eskubira hartu behar dugu
Pista utzi eta Aritzko tontorrera goaz
Aritzko tontorra, 11:50 (1:55), 844m. Tontor hau ez da beste munduko ezer, pistatik 5 metrora baitago. Horrek nahiko xarma kentzen dio.
Aritzko tontorreko argazkia
Ondoren jarraituko dugun bidea
Denbora guztian Iruñerria begi bistan daukagu
Ondorengo tontorrak egiteko, mendizerraren gainetik doan pista jarraitu beharko dugu. Inungo galbiderik gabe.
Prozesionaria bat
Pista gainditzeko ate bat
Tangorri, 12:30 (2:35), 845m. Mendizerrako beste tontor bat. Bidean bertan aurkituko duguna. Hurrenera joateko, pista jarraitu beharra daukagu, eta bidegurutzean eskubiko bidea hartu.
Tangorriko oroigarria
Tangorriko argazkia
Eguesko bailara
Donatsaiko tontorrera joateko hartu beharreko bidegurutzea
Tontorrera iristeko azken metroak
Donatsai, 12:45 (2:50), 795m. Tontor hau ez da batere polita. Eraikuntza baten ondoan dago eta tontor berak ez du inolako oroigarririk, harri multzo bat soilik.
Tontorreko argazkia
Igoerarako erabili dugun maldaren kontrakotik jeitsiko gara berriro ere pistara. Pistarekin bat egin eta 10 metrora eskubidera hartu beharko dugu, hurrengo tontorrerantz.
Jeitsieraren hasera
Pistarekin bat egiteko unea, ondore, eskubira
Azken tontorrera iristen
Malkaitz, 13:00 (3:05), 772m. Ziurrenik mendi hau izango da Iruñerriko begiratokirik hoberena. Bertatik aurkituko dugu ikuspegi zabal zein ederrena. Horretarako tontorretik piska bat jeitsi beharko gara Ardanaz herrirantz. Benetan merezi du bisita bat leku honek.
Malkaitz tontorreko argazkia
Iruñerriko panoa. Ederra!
Ardanaz herrira iristen
Ardanaz herria, 13:25 (3:30), 644m. Herria ezker aldetik zeharkatuko dugu, herri bertan sartu gabe. Pistaz aurrera joango gara, ondoren eskubira mendiko pista hartuz. Mendian gora irteten den bi bide aurkituko ditugu, ezkerrekoa hartuz.
Pistaz gora, herria zeharkatzen
Mendiko pista utzi eta eskubiko bidetik joko dugu
Mendiko bi bideak ikusten dira hemen, gu ezkerrekotik goaz
Bidexka honek Aranguren herrira eramango gaitu, lehenik zelaiak igarotzen, ondoren baso bat, eta azkenik berriz zelaiak.
Basoan sartzeko unea
Basoan aurkituko dugun bidegurutze bakarra. Eskubira hartu, Aranguren herrirantz
Putre ugari ikusi ditugu gaur
Bidezidor bat jarraituz berriro ere pistara irtengo gara
Aranguren herrira iristen
Animo ekipo!
Berta gara jada
Berriz ere herriko plazan
Aranguren herria, 14:30 (4:30), 630m. Ibilaldi ederra egin dugu. Hasera zein bukaera benetan dira ederrak. Erdiko zatiak berriz, ehizarako pista horrekin, xarma puntu bat galtzen du. aHala ere gomendagarria da oso inguru honetatik goiz buelta bat egitea.
Hemen aurkituko dituzu nik eta nire ingurukoek eginiko mendi igoeren deskribapenak zein argazkiak.
Irteera batzuk aspalditik amestutakoak izango dira, beste batzuk ordea, igande goiz bat ongi igarotzekoak... baina guztiek mendizaletasuna eta gozatzea dute helburu.
Espero dut zure igoeretarako edota zuen plangintzetarako lagungarri aurkitzea.
Nahi izanez gero, utz itzazu zure iritzak, iradokizunak eta kritikak denen artean bloga hobetu ahal izateko.
0 Iruzkinak:
Publicar un comentario