(para leer esta entrada en castellano, clic aquí)
Partacua mendizerra anitz ezaguna da Pirineoetan. Tena bailarako mendizerra ezagunena da. Santa Elena ingurutik Peña Retonaraino 10 kilometrotako mendikate zoragarria bat. Uda garaian Telera mendira eta bere azpian dagoen Piedrafitako lakura jende asko gerturatzen da. Neguan berriz, Partacuako korridoreek bisita ugari jasotzen dituzte.
Gaurkoan, mendizerra honetako mendebaldeko ertza dugu jomuga. Peña Retona. Lana Mayor eta Piedrafita arroetatik mila metro gorago lekutzen den tontorra. Nahiz eta bisita gehien Peña Telera mendiak izan, Peña Retona mendia da Partacua mendizerrako tontorrik garaiena.
GURE BIDEA
Gure gaurko irteera, "Parque Faunístico Lacuniacha"tik gora doan pistatik 7,5km egin ondoren aurkitzen den aterpe batean hasten da. Bertaraino kotxez iristeko, lehenik eta behin, Piedrafita de Jaca herriako udaletxean eskatu behar da baimena. Baimenik gabe, Lacuniacha bertatik hasi behar da ibiltzen, 2 ordu inguru beharko direlarik honaino.
Bertatik irten, 2,2km pistaz egin eta pista honek eskubirantz bira handi bat eginez, Tramacastilla herrirantz jeisten den lekuan, pista utzi egingo dugu. Leku honi, Goluso izenez ezagutzen zaio. Behin pista utzita, Peña Retona tontorra aurrez aurre dugularik, mendiaren ezker aldean agertzen den korridoretik gora joko dugu. Korridore honek Canal Ancha izena dauka. Ez da korridore zaila, 35º inguru ditu maldak. Korridore bukaeran, II graduko trepada bat egin behar da. Gorakoan ez dago arazo haundirik. Beherakoan, ordea, komenigarria da rapel bat egitea. Behin lepoan izanda, eskubira jo eta azken malda igarota tontorra zapalduko dugu, azken trepada txiki bat eginez.
ERAMANDAKO MATERIALA
Korridorearen egoera kontuan izanda eta gauden garaia kontuan izanda, bakarkako materialtzak kranpoiak, pioleta, kaskoa, arnesa eta reversoa ditugu. Taldeko materialtzat berriz, 30 metrotako bi soka, rapela prestatzeko zinta batzuk eta aseguratzeko materiala (nahiz eta azken hau ez erabili) ditugu.
DESKRIBAPENA
Piedrafita de Jaca-ko Peña Telera aterpean lo egin ostean, goizeko 5etan jaiki gara gosaltzera. Traste guztiak prestatu, kotxeak hartu, Lacuniachako langa igaro eta pistatik gora bigarren aterpera iritsi arte ia bi ordu igaro zaizkigu.
Pistako aterpea, 6:50 (0:00), 1712m. Kotxeetatik irten eta minutu pare batera, alboko zelaian zerbait mugitzen zela nabaritu eta basurde famili bat begiztatu dugu.
|
Basurde familia |
Autoak bertan utzi eta pistatik aurrera joko dugu. Bertatik 2,2km egin behar ditugu, pistak eskubi aldera bira haundi bat egin arte.
|
Aparkalekua |
|
Partacua mendizerra |
|
Pista utzi behar den lekua |
|
Canal Ancha-ren sarrerarako bidea |
|
Eguneko lehen eguzki printzak |
|
Canal Ancha ia osorik |
|
Honaino egin dugun bidea |
Canal Ancha korridorearen sarrera, 8:05 (1:15), 2075m. Elurra hasten den guneraino igo gara. Hemendik aurrera neguko materiala atera beharra daukagu motxiletatik, beraz, kranpoiak, pioleta eta kaskoa jantzi ditugu. Aurretik dugun aldapatzarra gainditzeko erritmo egokia hartu behar da. Hala ere, Z ugari eginez, eroso igotzen da, baita disfrutatu ere.
|
Korridorearen sarreratik ateratako argazkia |
|
Bagoaz goruntz |
|
Azken txanpa |
|
Paisai ederra daukagu atzean |
|
Trepadaren gunera iristen |
Canal Ancha korridorearen bukaerako trepada, 9:50 (3:00), 2565m. Korridoreak amaieran eskubi aldera jotzen du. Bira honen goialdean, Paso de Canal Ancha lepora iristeko II graduko 40 metro inguruko trepada bat egin beharra dago. Haseran tximinia batetik 20 bat metroz (II gradua) eta ondoren tximiniatik kanpo beste 20 metro (I gradua). Kontuz ibili beharra dago harriekin, erraz botako ditugu eta.
|
Gorriz, II graduko trepada. Urdinez, rapela |
|
Trepada behetik ikusita |
|
Tximinia goitik ikusita |
|
Puerto Rico tontorra |
Paso de Canal Ancha lepoa, 10:35 (3:45), 2620m. Trepada amaitu ostean, lepora irten gara. Bertatik azken 150 metroak egitea besterik ez zaigu falta. Horretarako eskubira jo beharko dugu. Azken maldan sartuta, lehenik, ezkerrera diagonal bat eta ondoren beste bat eskubira, tontorrera iristeko bidea emango digun tximiniaren bila.
|
Lepotik hegoaldera dagoen ikuspegia |
|
Egin beharreko bi diagonalak |
|
Lehen diagonalaren amaieran |
|
Tximiniaren sarrera. Ez dauka inungo zailtasunik |
|
Azken pausua (I gradua) |
Peña Retona, 11:10 (4:20), 2781m. Tontorra!! Benetan igoera ederra! Aurrez aurre daukagun paisaia ere aparta da. Tena bailarako tontor guztiak ditugu begi bistan, baina haratagoko batzuk ere.
|
Ni tontorrean |
|
Midi erdi ezkutuan |
|
Peña Telera |
|
Tontorreko panoa |
|
Talde guztia tontorrean (Egilea: Alberto Morales) |
Tontorreko eginbehar guztiak egindakoan, beherako bideari ekin diogu. Berriz ere Paso de Canal Ancha lepora jeitsi behar gara, eta han trepada ekiditeko rapela egin.
|
Beheruntz |
Paso de Canal Ancha lepoa, 11:50 (5:00) 2620m. Rapela lepoaren ertzean dagoen harri haundi batean egiten da. Bertan kordino bat dago. Hala ere guk, zinta berri bat jarri eta berau han utzi genuen, kordinoaren egoera ez bait zen ehuneko ehunean fidagarria. Berriz ere, kontuz ibili beharko dugu harriekin.
17 pertsonek rapela egiteko behar duten denbora oso da luzea. Beraz hemen rapela egiteko behar izan genituen bi orduak ez ditut denboraren kontaketan kontuan izango.
|
Rapelaren kokalekua |
|
Rapeleko sokak nabarmendu daitezke argazkian |
|
Rapelaren zain ateratako argazkia |
Behin rapela eginda, korridorearen lehen metroak mendiari begira egin ditugu. Zati tente hau igaro ondoren, beherako bidea arazorik gabe.
|
Rapelaren amaieratik ateratako argazkia |
|
Beherako lehen zatia |
|
Beheruntz |
|
Erdialdean |
|
Behera iristen |
|
Korridorearen sarreran berriz ere |
Canal Ancha korridorearen sarrera, 15:25 (6:35), 2075m. Elurra amaitzean, traste guztiak kendu, motxilan jaso eta berriz ere pista aldera goaz, azken kilometroak egiteko asmoz.
|
Pistara iristen |
Pistako aterpea, 16:55 (8:05), 1712m. Berriz ere kotxeetara iritsi gara. Kontuan izan, pistara sartzeko baimena ez baldin baduzue, 7,5km gehiago egin beharko dituzuela pistaz Lacuniachara iritsi arte (1:45 gehiago gutxi gora behera).
|
Aparkalekuan berriz ere |
Hamar orduko mendi irteera baten ostean, kotxeak hartu eta Piedrafita de Jaca-ra goaz Peña Telera aterpetxean zerbait hartu eta indarrak berritzera. Oso irteera ona, talde ederra eta egun bikaina.
Laster arte!
TRACKA ETA INFORMAZIOA
Distantzia: 15,9km
Altuera max: 2781m.
Altuera min: 1712m.
Desnibel positiboa: 1098m.
Desnibel negatiboa: 1098m.
|
Google Earth 3D |
|
TopoPiris |
|
Altuera grafikoa |