2016/02/06

Exekutiboaren korridorea eta ondoko tontorrak

Aspaldidanik genuen entzuna Exekutiboaren korridorea erraza eta azkarra zela. Korridoretan hasi nahi duenarentzat egokia. Eta, dudarik gabe, hala da. Errazegia agian. Gaurkoan, Zaragozako Pirineos klubeko kide batzukin bertaratu naiz bertara, korridoreetan lehen pausuak eman ditzaten. 

GURE BIDEA

Exekutiboaren korridorea egiteko ez dago inongo galbide berezirik. Portalet mendatean kotxea utzi eta bertatik ikusi ahal izango dugu korridorea. Gerturatzeak ez digu denbora gehiegi eramango, eta korridore berak ere ez, gehienez 40ºko malda hartzen baitu. Korridoretik irten ostean, irteera luzatze aldera, Estremere, Petrusos eta Portalet tontorrak egingo ditugu, berriz ere Portaletera jeitsi aurretik.

ERAMANDAKO MATERIALA

Korridoreak ez du inolako material berezirik behar. Neguan gaudenez, kranpoiak eta piolet bat eramanda nahiko da. Kaskoa beti izango zaigu erabilgarri.

DESKRIBAPENA

Portaleteko aparkalekua, 9:25 (0:00), 1791m. Kotxea bertan aparkatu eta begi bistan izango dugu jada korridorearen sarrera. Beraz, haruntz ibiltzen hasiko gara denborarik galdu gabe. Korridorearen sarreran egingo dugu materiala jartzeko geldialdia. 

Portalet. Atzean korridorearen sarrera ikus daiteke
Exekutiboaren korridorea
Aurreko astean egindako Espelunciecha mendia, bere korridorearekin
Piriniotako erregeetako bat, Midi!
Taldea eguna hasteko prest!
Ia bertan gaude
Korridorearen sarrera, 9:45 (0:20), 1950m. Uste baino azkarrago iritsi gara. Beste blog batzuetan 40 minutuko gerturatzea zela irakurri bagenuen ere, hogei minututan hemen gaude. Irteera, agian, uste baino motzagoa izango ote denaren zalantza jarri zaigu bapatean.

Korridorearen sarreratik Portaleta aldera ateratako argazkia
Anayet mendia
Korridoreak ez dauka inongo misteriorik. Haseran 30ºko maldatxo bat pasa, 10-12 metroko sasi-ordeka bat igaro eta 35ºko aldapari ekin behar zaio. Irteerara iritsi baina lehenago, ezkerrerantz jo behar da, bertan aurkituko dugu maldarik maldatsuena, 40º-45º. 

Korridorearen itxura
Atzekoan lehen maldan daude, lehen planoan Jaime sasi-ordeka gurutzatzen.

Bidegurutzean ezkerrera!
Taldearen argazkitxo bat
Irteeratik ateratako argazkia
Jaime irteerara iristen
Portuk ere egin du berea
Korridore guztia, Ruben ezkerraldean azaltzen delarik
Korridorearen irteera, 10:17 (00:52), 2082m. Uste baino errazagoa eta motzagoa da egin zaigu korridorea. Egia esan, ez du merezi pena honaino etortzeak soilik hau badugu helburutzat. Irteeran, ezkerrera jo eta tontorren bila joango gara. 

Korridorearen irteeratik gora jarraitu behar den bidea
Estremere tontorrerantz
Estremere mendiaren tontorra, 10:38 (1:12), 2165m. Mendi tontor apal hau izugarrizko begiratokia da. A ze paisaia!! 

Estremere tontorreko argazkia!! Aupa!
Midi jaun eta jabe!
Tontorreko panoa
Hogei minutuko hamaiketakoa egin ondoren beheranzko bideari ekin diogu. Jeitsierako bidean beste bi tontortxo egingo ditugu, lehenik Petrusos (igoeran zeharkatu duguna).

Petrusos mendia, 11:07 (1:42), 2153m. Konturatu gabe egiten den tontortxo horietakoa da hau. Inungo berezitasunik ez duena. Ia gelditu gabe igaroko dugu.

Tontorretik ateratako argazkia. Ezkerrean Estremere tontorra ikusten da.
Portalet edo Estremera tontorra, 11:12 (1:46), 2128m. Tontor hontan harri multzo handi bat aurkituko dugu. Normalean, korridorea igotzen duten mendizaleek honaino igotzen dira, argazkia ateratzera. Ikuspegi ederra daukagu begi aurrean. 

Haize handia izan dugu egun guzian
Taldea pozik!
Tontorreko nire argazkia
Lehen planoan Petrusos tontorra eta atzean puntu gorriz Estremere tontorra, Portalet tontorretik aterata
Beherako bidea PR batez markatuta izango dugu. Hala ere bidezidor ugari erabili ahal izango ditugu bidea laburtzeko. 

Guk jarraitutako bidea. Puntuz, berriz, berezko bidea.  
Franc atzean Portalet gaineko mendi guztiekin
Portaletera iristeko falta zaigun zatitxoa
Portaleteko aparkalekua, 11:53 (2:28), 1791m. Traste guztiak jaso eta mendiak erabilitako indarrak berreskuratzera joango gara. Hamaiketako ederra egin hostean, denbora soberan dugunez, Ibort herrira joango gara bertako rokodromo kuriosoa ezagutzera. Ibort hutsik geratu zen herri bat da, gaur egun berriz finkatu da jendea bertan. Elizari rokodromo erabilera eman diote. Barruan boulder bat eraiki eta kanpaidorrera eskalada bide bat irekiz.

Barruko boulderra

Kanpaidorreko eskalada bidea
Portu lanean
Ruben aseguratze lanetan
Franc-en txanda
Ruben goruntz, alai.
Tximinoak bezala

TRACKA ETA INFORMAZIOA

Distantzia: 4,38km
Altuera max: 2165m.
Altuera min: 1791m.
Desnibel positiboa: 435m.
Desnibel negatiboa: 435m.


Powered by Wikiloc

Google Earthe 3D
TopoPiris
Altuera grafikoa