Iaz lehen saiakera egin ostean, abuztuko azken eguna eta iraileko lehena aprobetxatuz, berriro Panticosako hirumilakoak egiteko asmoz abiatu ginen Pirinioetara. Helburua Panticosa inguruko bederatzi hirumilakoak bi egunetan egitea zen:
Lehen eguna: Infernu mendiko hiru tontorrak eta Arnales mendia.
Bigarren eguna: Aguja de Pondiellos, Garmo Negro, Iparraldeko Algas, Algas eta Argualas.
Nahiz eta azkenean, bederatzi hirumilakoetatik bost soilik egin, bi egun zoragarri pasa genituen.
GURE BIDEA
Panticosako bainuetxetik gora hasiko dugu ibilbidea, GR-11jarraituz. Bachimañako aterpetik igaro, Bachimañako ibonak atzean utzi eta ibon Urdinetatik igaro ostean Infernuen leporaino iritsiko gara. Bertan GR-11 utzi beharko dugu. Ezkerrera hartu, eta Infernu mendiko hiru tontorrak egingo ditugu. Ondoren, Infernuen hego korridoretik jetsi eta Arnales mendiara bideratuko gara. Pondielloseko ibonetara jetsi eta bertan pasako dugu gaua.
Hurrengo egunean, Aguja de Pondiellos igo eta Pondielloseko lepotik behera berriro ere Panticosako bainuetxera jeitsiko gara.
ERAMANDAKO MATERIALA
Egin beharreko trepadak eta destrepeak ikusirik, eta igaro beharreko lekuak kontuan izanik, kaskoa soilik eraman genuen. Ez da beste inolako materialik behar. Baino kaskoa oso gomendagarria iruditzen zait.
DESKRIBAPENA
Panticosako bainuetxea, 10:20 (0:00), 1660m. Casa de Piedra aterpea atzean hasten da gure bidea. Esan bezala, GR-11 hartu behar dugu. Bideak ez du inolako galbiderik. Ongi markatua dago.
|
David bidea hasteko prest |
|
Bidean dauden urjauzietako bat |
|
Bidean zehar "sirga" ugari jarri dituzte |
|
Frailearen aldapa. Mantxo hartu beharrekoa |
|
Peña Blanca eta Peña Roya. Asnos ibona ere hor dago. |
Bachimaña aterpea, 11:50 (1:30), 2185m. Hamaiketakoa jan eta Infernu mendiko lepora abiatuko gara. Lehenik Bachimañako bi ibonak igaro behar ditugu eta ondoren bi ibon Urdinak.
|
Behe Bachimaña ibona |
|
Goi Bachimaña ibona |
|
Infernu mendia |
|
Ibon Urdinetatik gora |
|
Vignemale begi bistan |
|
Infernu mendiko lepora iristeko bidea |
Infernu mendiko lepoa, 15:15 (4:55), 2706m. Hemen GR-11 alde batera utzi, eta ezkerretara harturik, Infernuetara bideratuko gara. Hemen hasiko dira gaurko lehen trepadak. Hala ere, hitoak ongi jarraitu ezkero ez dago arazo haundirik.
|
Bagoaz goraka. |
|
Sallent aldera dagoen malda |
|
Jarraitu beharreko bidea |
|
Balaitous eta Frondiellak |
|
Midi laino itsas bateko irla! |
|
Aguja de Pondiellos, Garmo Negro, I Algas, Algas eta Argualas |
Mendebaldeko Infernua, 17:25 (7:05), 3073m. Pozarren gaude. Lortu dugu. Oraingoan bai! Argazki batzuk atera eta Erdialdeko Infernura goaz. Horretarako hain ezaguna den Marmolera igaro behar dugu. Ez da esaten duten bezain istua. Lasai pasa gaitezke bere gainetik.
|
Mendebaldeko Infernutik Marmolerara ateratako argazkia |
|
Mendebaldeko Infernua! |
|
Marmolera zeharkatuz |
|
David Marmoleran |
Erdialdeko Infernua, 17:45 (7:25), 3082m. Marmolera behin igarota zertxobait lasaitu eta azken Infernurako bidea begiztatzen dugu.
|
Erdialdeko Infernua |
|
Ordesa inguruko tontorrak |
|
Taillon eta Gabietos mendiak |
|
Arnales eta Hego Arnales |
|
Infernuko Ipar korridorea (ea noizbait...) |
Ekialdeko Infernua, 18:00 (7:40), 3076m. Azken argazkiak atera, barrita batzuk jan eta Infernuko Hego korridoretik behera goaz.
|
Ekialdeko Infernua |
Beherako bidea ez da oso arriskutsua, baina, kontuz ibili beharreko lekua da. Guk kaskoa jarri genuen. Eta benetan gomendagarri ikusten dut.
|
Beherako bidea |
|
Hego korridoreko beherako bidea |
|
Arnales mendirako bidea |
|
Ez gaude bakarrik |
|
David elurra dastatzen :) |
Arnales, 19:40 (9:20), 3006m. Gure gaurko laugarren eta azken hirumilakoa. Gustora gaude! Pozarren! Denbora askorik galdu gabe, beheruntz goaz. Pondielloseko ibonetan pasako dugu gaua.
|
Arnales menditik behera |
|
Bihar egingo dugun bidea |
Pondielloseko ibonak, 20:20 (10:00), 2735m. Bihar arte!
|
Gaur gaueko hotela |
Pondielloseko ibonak, 9:35 (00:00), 2735m. Egun on! Gauza guztiak prestatu eta aurretik egin nahi genituen hirumilakoen bila irten ginen.
|
Egin beharko dugun bidea |
|
Aguja de Pondielloseko lehen diagonala |
|
Diagonalean sartuak |
|
David diagonalean gora |
|
Atzoko egunean eginiko bidea |
|
Panticosako bainuetxea oso behean geratzen da |
|
Diagonalaren amaieratik tontorrera dugun bidea |
Aguja de Pondiellos, 10:45 (1:25) 3011m.
|
Aguja de Pondiellos |
|
Gaur ere ez gaude bakarrik |
Aguja de Pondiellosetik Garmo Negrora joateko bien arteko lepotxo batera jetsi eta trepada luzetxo bat egin behar da. Hona iritsi ginenean Davidek gehiegizkotzat jo zuen trepada, eta berarentzak eginikoa nahikoa zela esan zidan. Beraz, Pondielloseko lepora jetsi eta Goi Malleta eta Behe Malleta igaroz, Panticosako bainuetxera joango gara zuzenean.
|
Garmo Negrorako trepada |
|
Beheranzko bidean |
|
Diagonaletik behera |
|
Pondiellos lepora iristen |
|
Goi Malletara daukagun bidea. Beheran Panticosako bainuetxea |
|
Goi Malletatik Pondiellos leporako (eskubikoa) argazkia |
|
David Goi Malletan deskantsatzen |
Panticosako bainuetxea, 15:00 (5:25), 1660m. Nahiz eta ez egin pentsatutako hirumilako guztiak ederki pasa dugu. Eta laster itzuliko gara beste lau hirumilakoen bila. Bai horixe!
TRACKA ETA INFORMAZIOA
Distantzia: 20,08km
Altuera max: 3082m.
Altuera min: 1660m.
Desnibel positiboa: 1892m.
Desnibel negatiboa: 1892m.
|
TopoPiris |
|
Google Earth 3D |
|
Altuera grafikoa |