2013/09/01

Infernuak, Arnales eta Aguja de Pondiellos


Iaz lehen saiakera egin ostean, abuztuko azken eguna eta iraileko lehena aprobetxatuz, berriro Panticosako hirumilakoak egiteko asmoz abiatu ginen Pirinioetara. Helburua Panticosa inguruko bederatzi hirumilakoak bi egunetan egitea zen:

Lehen eguna: Infernu mendiko hiru tontorrak eta Arnales mendia.
Bigarren eguna: Aguja de Pondiellos, Garmo Negro, Iparraldeko Algas, Algas eta Argualas. 

Nahiz eta azkenean, bederatzi hirumilakoetatik bost soilik egin, bi egun zoragarri pasa genituen.

GURE BIDEA

Panticosako bainuetxetik gora hasiko dugu ibilbidea, GR-11jarraituz. Bachimañako aterpetik igaro, Bachimañako ibonak atzean utzi eta ibon Urdinetatik igaro ostean Infernuen leporaino iritsiko gara. Bertan GR-11 utzi beharko dugu. Ezkerrera hartu, eta Infernu mendiko hiru tontorrak egingo ditugu. Ondoren, Infernuen hego korridoretik jetsi eta Arnales mendiara bideratuko gara. Pondielloseko ibonetara jetsi eta bertan pasako dugu gaua.

Hurrengo egunean, Aguja de Pondiellos igo eta Pondielloseko lepotik behera berriro ere Panticosako bainuetxera jeitsiko gara.

ERAMANDAKO MATERIALA

Egin beharreko trepadak eta destrepeak ikusirik, eta igaro beharreko lekuak kontuan izanik, kaskoa soilik eraman genuen. Ez da beste inolako materialik behar. Baino kaskoa oso gomendagarria iruditzen zait.

DESKRIBAPENA

Panticosako bainuetxea, 10:20 (0:00), 1660m. Casa de Piedra aterpea atzean hasten da gure bidea. Esan bezala, GR-11 hartu behar dugu. Bideak ez du inolako galbiderik. Ongi markatua dago.

David bidea hasteko prest

Bidean dauden urjauzietako bat

Bidean zehar "sirga"  ugari jarri dituzte

Frailearen aldapa. Mantxo hartu beharrekoa

Peña Blanca eta Peña Roya. Asnos ibona ere hor dago.
Bachimaña aterpea, 11:50 (1:30), 2185m. Hamaiketakoa jan eta Infernu mendiko lepora abiatuko gara. Lehenik Bachimañako bi ibonak igaro behar ditugu eta ondoren bi ibon Urdinak.

Behe Bachimaña ibona

Goi Bachimaña ibona

Infernu mendia

Ibon Urdinetatik gora

Vignemale begi bistan

Infernu mendiko lepora iristeko bidea
Infernu mendiko lepoa, 15:15 (4:55), 2706m. Hemen GR-11 alde batera utzi, eta ezkerretara harturik, Infernuetara bideratuko gara. Hemen hasiko dira gaurko lehen trepadak. Hala ere, hitoak ongi jarraitu ezkero ez dago arazo haundirik.

Bagoaz goraka.

Sallent aldera dagoen malda

Jarraitu beharreko bidea

Balaitous eta Frondiellak

Midi laino itsas bateko irla!

Aguja de Pondiellos, Garmo Negro, I Algas, Algas eta Argualas
Mendebaldeko Infernua, 17:25 (7:05), 3073m.  Pozarren gaude. Lortu dugu. Oraingoan bai! Argazki batzuk atera eta Erdialdeko Infernura goaz. Horretarako hain ezaguna den Marmolera igaro behar dugu. Ez da esaten duten bezain istua. Lasai pasa gaitezke bere gainetik.

Mendebaldeko Infernutik Marmolerara ateratako argazkia

Mendebaldeko Infernua!
Marmolera zeharkatuz

David Marmoleran
Erdialdeko Infernua, 17:45 (7:25), 3082m. Marmolera behin igarota zertxobait lasaitu eta azken Infernurako bidea begiztatzen dugu. 

Erdialdeko Infernua

Ordesa inguruko tontorrak

Taillon eta Gabietos mendiak

Arnales eta Hego Arnales

Infernuko Ipar korridorea (ea noizbait...)
Ekialdeko Infernua, 18:00 (7:40), 3076m. Azken argazkiak atera, barrita batzuk jan eta Infernuko Hego korridoretik behera goaz.

Ekialdeko Infernua
Beherako bidea ez da oso arriskutsua, baina, kontuz ibili beharreko lekua da. Guk kaskoa jarri genuen. Eta benetan gomendagarri ikusten dut.

Beherako bidea

Hego korridoreko beherako bidea
Arnales mendirako bidea
Ez gaude bakarrik

David elurra dastatzen :)
Arnales, 19:40 (9:20), 3006m. Gure gaurko laugarren eta azken hirumilakoa. Gustora gaude! Pozarren! Denbora askorik galdu gabe, beheruntz goaz. Pondielloseko ibonetan pasako dugu gaua.

Arnales menditik behera 

Bihar egingo dugun bidea
 Pondielloseko ibonak, 20:20 (10:00), 2735m. Bihar arte!

Gaur gaueko hotela
Pondielloseko ibonak, 9:35 (00:00), 2735m. Egun on! Gauza guztiak prestatu eta aurretik egin nahi genituen hirumilakoen bila irten ginen.

Egin beharko dugun bidea

Aguja de Pondielloseko lehen diagonala

Diagonalean sartuak

David diagonalean gora

Atzoko egunean eginiko bidea

Panticosako bainuetxea oso behean geratzen da

Diagonalaren amaieratik tontorrera dugun bidea
Aguja de Pondiellos, 10:45 (1:25) 3011m

Aguja de Pondiellos

Gaur ere ez gaude bakarrik
Aguja de Pondiellosetik Garmo Negrora joateko bien arteko lepotxo batera jetsi eta trepada luzetxo bat egin behar da. Hona iritsi ginenean Davidek gehiegizkotzat jo zuen trepada, eta berarentzak eginikoa nahikoa zela esan zidan. Beraz, Pondielloseko lepora jetsi eta Goi Malleta eta Behe Malleta igaroz, Panticosako bainuetxera joango gara zuzenean.


Garmo Negrorako trepada

Beheranzko bidean
Diagonaletik behera

Pondiellos lepora iristen

Goi Malletara daukagun bidea. Beheran Panticosako bainuetxea

Goi Malletatik Pondiellos leporako (eskubikoa) argazkia

David Goi Malletan deskantsatzen
Panticosako bainuetxea, 15:00 (5:25), 1660m. Nahiz eta ez egin pentsatutako hirumilako guztiak ederki pasa dugu. Eta laster itzuliko gara beste lau hirumilakoen bila. Bai horixe!

TRACKA ETA INFORMAZIOA

Distantzia: 20,08km
Altuera max: 3082m.
Altuera min: 1660m.
Desnibel positiboa: 1892m.
Desnibel negatiboa: 1892m.


TopoPiris
Google Earth 3D

Altuera grafikoa