Iruñeatik Donostiara goazenean zaila izaten da Azpirotzetik ikus daitekeen paisaiaz ez liluratzea. Aralar mendizerraren ikuspuntu ederrenetariko bat dugu bertatik ikusgai. Mendizerra honetako puntu gorena Irumugarrieta edo Intzako Dorrea da (1430m). Aspaldidanik nuen bertara bisitatxo bat egiteko gogoa eta, asteazken libre bat erabiliz, lagun batzuekin gerturatu nintzen bertara.
GURE BIDEA
Lekunberritik Aralargo Migel deunaren baselizara doan errepidan gora jodo dugu Albiko aparkalekurarte. Bertan utziko dugu gaur autoa. Hurrengo mapan ikus dezakezue non utzi behar den autoa.
Albiko aparkalekua, 9:20 (0:00), 980m. Aparkalekua amaitzen den lekuan, eskubirantz, pista bat irteten da, bertatik ekingo diogu bideari gaurkoan. Baso bat zeharkatuz, pagadi eder bat, goruntz joko dugu.
|
Albiko aparkalekutik irten berritan |
|
Eskubiko pista hartzen |
|
Pagadian gora |
Bustintzako bordara iristean, ezkerraldetik joko dugu. Baso zein zelaitxoen artean, Ipuzmeakako leporantz joango gara. Bertan eskubi aldera jo eta Txameni mendiaren ezker magaletik aurrera egingo dugu. Uste baino elur gehiago topatu genuen, eta horrek, pausua mantxoagotu zigun.
|
Marta elurretan lehen pausuak ematen |
|
David eta Andrés goruntz |
|
Marta Txameni mendiaren lepotik behera |
|
Andrés jolasean |
Usulako errekastoa pasa eta Zeontzako trikuharria igaroko dugu. Ondoren Gr12-a zeharkatuko dugu. Azkenik zuzen zuzen, azken maldari ekingo diogu.
|
Azken maldan gora |
|
Tontorra ez dago oso urrun |
|
Azken elur malda zeharkatuz |
|
Tontorra |
Irumugarrieta edo Intzako dorrea, 11:50 (2:30), 1430m. Tontor honetik dauden paisai ederrak izanda, guk ezin ezer ikusi. Batzutan zortea ez da alde izaten. Azken bi orduetan lainotza izan dugu eta ezin izan dugu 50 metro baino gehiagoz gozatu. Hala ere, pozik gaude.
|
Tontorreko oroigarria |
|
Aupa ekipo! |
Beherako bidea gure urratsei jarraituz egingo dugu GR12-a topatu arte. Bertatik jarraituko dugu Unagako putzurarte, baita aurrerago segi ere.
|
Hamaiketakoa egiteko ere etzen eguraldi ederrik |
Unagako putzua, 13:05 (3:45), 1188m. Leku kuriosoa da hau. Aralar mendizerra, sistema karstiko bat da, beraz, bertan isurtzen den ur guzia lurpean galtzen da. Unagako putzua berriz, bere egitura edafologikoaren ondorioz (iragazgaitza den buztina du azpian), ura ez da lurpean galtzen. Guzti honen ikusgai da laku txiki hau. Gaur izoztua aurkitu dugu.
|
Unagako putzua |
|
Urjauzi polita du ondoan |
|
Izoztua dago gaur putzua |
Unagako bailara txiki honetatik aurrera joko dugu Urdangoene errekastora iritsi arte, bertan norabidea azaltzen duen makil batek Albi aldera bidaliko gaitu. Horretarako errekastoaren ondotik egingo dugu aurrera ehun metroz, ondoren Buztintzako bordara iritsiko gara, eta hemen, goizean eginiko bidea desegitea besterik etzaigo geratuko.
|
Urdangoene errekastoa |
Albiko aparkamentua, 14:10 (4:50), 980m. Ibilbide polita izan da, uste baino elur gehiago topatu dugun arren. Nire lagunek lakua asko gustatu zaiela diote, nahi eta lainoak ez digun gauz askorik ikusteko baimena eman.
Laster itzuliko gara!
TRACKA ETA INFORMAZIOA
Distantzia: 15,62km
Altuera max: 1430m.
Altuera min: 980m.
Desnibel positiboa: 701m.
Desnibel negatiboa: 701m.
|
TopoPiris |
|
GoogleEarth 3D |
|
Altuera grafikoa |
0 Iruzkinak:
Publicar un comentario