2014/02/23

Adarra (819 metro) - Besabitik

Goiz buelta ezagunen artean ezagunenetakoa da Adarra mendia. Begiratoki eder zein erraza izanik, jende asko elkartzen da bertan igande zein jaiegunetan. 

GURE BIDEA

Oraingoan jarraitutako bidea, Besabi gainetik irten, Etenetako lepora igo eta bertatik Adarra mendiaren tontorrera doana da. Jeitsieran berriz, Arlegor eta Aballarri mendien tartetik igaro eta berriz ere Besabira doan bidea.

DESKRIBAPENA

Besabi gaina, 9:15 (0:00), 305m. Bertatik irten eta galdu ezina den bidetik goruntz jo beharra daukagu pistaz. Denbora gutxi barru, baserri baten ondoan, bidegurutze bat topatuko dugu. Bertan mendi bidea hautatu behar dugu. Ezkerreko bidea, pista bidea, jeitsieran erabiliko duguna da. 

Besabitik irteten
Mendi bidea hartu behar da hemen
Hernio eta Gazume aurrez aurre
Baso eder batetik egin behar dugu goruntz. Errekasto bat igaro eta malda tente batetik gora jo Etenetako leporalderantz. Bertara iristeko Adarra mendiari eskubiko magaletik bira emango diogu.

Basotik gora
Bide galduezina da
Iloba alai mendian
Erreskatoa zeharkatzen
Adarra eskuin magaletik inguratzen
Etenetako lepora iristen
Etenetako lepoa, 10:40 (1:25), 705m. Bertatik paisai ederrak ikusteko aukera daukagu, gainera, Adarra mendiko tontorrera iristeko falta zaigun azken txanpa osoa dakusagu. Azken malda honi aurre egin eta eguneko gailurra zapaltzeko moduan izango gara.

Etenetako lepotik Adarrako gailurrera falta den zatia
Azken maldan gora
Bagoaz goruntz, nahiz eta batzuk eskutik bultzaka doazen :)
Adarra mendia, 11:05 (1:50), 819m. Benetan leku bikaina. Begiraleku ederra da Adarra mendia. Inguruko mendi gehienak ikusteko aukera izango dugu bertatik. 

Aralar mendizerra: Balerdi, Irumugarrieta, Ttutturre...
Aizkorriko mendizerra: Aizkorri, Iraule, Aitxuri...
Tontorreko panoa
Jetsierako bidea, mendiaren kontrako magaletik egingo dugu. Arlegor eta Aballarri mendien tartetik igaro eta mendi pista batera irtengo gara. Bertatik ezkerrera hartu eta pistaz Besabira bueltatuko gara.

Beherako bidea
Koinatua eta iloba tontorraren alaitasunarekin
Aballarri mendia ezker magaletik igaroko dugu
Iparraldea ere begi bistan daukagu
Tontorretik behera eginiko bidea
Jeitsieraren lehen zatia. Kontu pixka bat izan behar da bertan
Muuuu!
Donostialde osoa daukagu aurrez aurre
Iloba eta ni neu
Beee!
Besabira iristen
Besabi gaina, 13:00 (3:45), 305m. Mendi buelta ederra egin ostean, bagoaz bazkaltzera. Ederra eguna!

TRACKA ETA INFORMAZIOA

Distantzia: 8,44km
Altuera max: 819m.
Altuera min: 305m.
Desnibel positiboa: 624m.
Desnibel negatiboa: 624m.


Ibilbideakeko mapa
Google Earth 3D
Altuera grafikoa

0 Iruzkinak:

Publicar un comentario