2013/04/14

Adi (1457 metro) - Zilbetitik

Adi mendia ezaguna da Nafarroan. Baigorrira doan errepidean zehar berari ez begiratzea zaila da. Alduide izeneko mendizerraren tontorrik garaiena izanik, jende andana izaten da bertan igande zein jaiegunetan. Igoera erraz zein motzena, Urkiagako gainetik irteten dena da, beraz, jendetsuena ere berau da.

GURE BIDEA

Zilbetitik irten eta mendebaldera joko dugu, goruntz, Artzabal eta Zotalar mendien magaletik igaroz, Zotalar eta Lizartxipi mendien tartean dagoen lepora. Bertatik, gainez gain (tontorrak egin gabe), Adi mendiraino joango gara: Lizartxipi, Lepotipi eta Adi. 

Jeitsierarako Urkiaga gainera doan bidea erabiliko dugu. Horretarako Gorosti Bizkar lepora jeitsi eta Gr-11a hartuz, Urkiagako lepora joango gara.

DESKRIBAPENA

Zilbeti, 10:00 (0:00), 757m. Herritik irten ez ipar-ekialderantz doan pista hartu beharko dugu ehun metroz. Pistaren amaieran mendi bidea hartuz, goruntz hasiko gara, batzutan erraz, bestetan gogor. Ollarmendi zein Zotalar mendien eskuin magaletik igaroko gara, beti ere gorantzako zentzuan, lepora iritsi arte. 

Zilbeti herria
Zilbeti herria, atzean Adi mendia duelarik
Mendi bidearen hasera
Errekastoa jarraitu beharko dugu goruntz
Zotalar eta Lizartxipi mendien arteko lepoa
Lehen lepoa, 11:50 (1:50), 1075m. Hiru mapa ezberdinetan ibili naiz bilaka, baina ez dut inondik aurkitu lepo honen izena. Berdin du. Pagadi eder batean topatuko gara. Bide bakarra dugularik aurretik. Adi mendirantz, gainez gain, baso eder batean zehar egin beharko dugu aurrera. Lepo zein tontor batzuk igaroko ditugu, Leñardiko leporaino. Bertan borda bat aurkituko dugu. Hamaiketakorako lepu ezin hobea!

Adi mendia adarren atzean ezkutaturik
Beorkorraleko Kaskoaren azpitik goaz
Pagadi bikaina
Lepoa ez daukagu oso urruti
Leñardiko lepoan dragoen borda
Leñariko lepoa, 12:15 (2:15), 1168m. Borda honetatik irten bezain laster, eguneko azken maldan sartuko gara. Lasai hartu beharreko malda da, tentea dudarik gabe. Baina zoragarria. Haseran basotik gora, ondoren zelaitik igaro eta tontorreko larreetara joko dugu. 

Basotik irten berritan, atzera begirada: ezkerretara, Itzaga mendia, eskubitara, igarotako mendizerra 
Tontorrerako azken txanpa
Aralar eta Aizkorriko mendizerrak: Aizkorri, Iraule, Irumugarrieta, Txindoki, Balerdi...
Adi, 13:40 (3:40), 1457m. Azken txanpa gogorraren osteko zoriona. Zein ederra den begiratoki hau. Pirinioak, Aizkorri zein Aralargo mendizerrak, Nafarroako hainbat mendi... ezin amaitu. 

Tontorreko aizkora
Pirinioak: Ori, Hiru Erregeen Mahaia, Keleta, Txamantxoia, Quimboa, Sobarcal, Bisaurin...
Aizkorri eta Aralar mendizerrak
Pirinioak zoom gehiagorekin
Jeitsierarako, Gorosti Bizkar lepora jeitsiko gara, igoerarako bide normaletik. Bertan Gr-11 hartu eta Urkiagako leporaino eramango gaitu, galbiderik gabe. 

Lepora jeisten
Gorosti Bizkar lepoa
Basoan zehar
Urkiagara iristen
Urkiagako lepoa, 15:00 (5:00), 920m. Bost orduko mendi ibilaldi ederra egin ostean, autobusari itxaron eta etxerako bidea hartu dugu, mendizaletasunaren zoriontasunez alai. Ibilaldi erabat gomendagarria!

TRACKA ETA INFORMAZIOA

Distantzia: 11,81km
Altuera max: 1457m.
Altuera min: 757m.
Desnibel positiboa: 785m.
Desnibel negatiboa: 620m.


TopoPiris
Google Earth 3D




Altuera grafikoa
Adira eginiko beste igoera bat:
     - Adi - Eugitik - 1457m (2013/03/24)