Adi mendia ezaguna da Nafarroan. Baigorrira doan errepidean zehar berari ez begiratzea zaila da. Alduide izeneko mendizerraren tontorrik garaiena izanik, jende andana izaten da bertan igande zein jaiegunetan. Igoera erraz zein motzena, Urkiagako gainetik irteten dena da, beraz, jendetsuena ere berau da.
GURE BIDEA
Zilbetitik irten eta mendebaldera joko dugu, goruntz, Artzabal eta Zotalar mendien magaletik igaroz, Zotalar eta Lizartxipi mendien tartean dagoen lepora. Bertatik, gainez gain (tontorrak egin gabe), Adi mendiraino joango gara: Lizartxipi, Lepotipi eta Adi.
Jeitsierarako Urkiaga gainera doan bidea erabiliko dugu. Horretarako Gorosti Bizkar lepora jeitsi eta Gr-11a hartuz, Urkiagako lepora joango gara.
DESKRIBAPENA
Zilbeti, 10:00 (0:00), 757m. Herritik irten ez ipar-ekialderantz doan pista hartu beharko dugu ehun metroz. Pistaren amaieran mendi bidea hartuz, goruntz hasiko gara, batzutan erraz, bestetan gogor. Ollarmendi zein Zotalar mendien eskuin magaletik igaroko gara, beti ere gorantzako zentzuan, lepora iritsi arte.
|
Zilbeti herria |
|
Zilbeti herria, atzean Adi mendia duelarik |
|
Mendi bidearen hasera |
|
Errekastoa jarraitu beharko dugu goruntz |
|
Zotalar eta Lizartxipi mendien arteko lepoa |
Lehen lepoa, 11:50 (1:50), 1075m. Hiru mapa ezberdinetan ibili naiz bilaka, baina ez dut inondik aurkitu lepo honen izena. Berdin du. Pagadi eder batean topatuko gara. Bide bakarra dugularik aurretik. Adi mendirantz, gainez gain, baso eder batean zehar egin beharko dugu aurrera. Lepo zein tontor batzuk igaroko ditugu, Leñardiko leporaino. Bertan borda bat aurkituko dugu. Hamaiketakorako lepu ezin hobea!
|
Adi mendia adarren atzean ezkutaturik |
|
Beorkorraleko Kaskoaren azpitik goaz |
|
Pagadi bikaina |
|
Lepoa ez daukagu oso urruti |
|
Leñardiko lepoan dragoen borda |
Leñariko lepoa, 12:15 (2:15), 1168m. Borda honetatik irten bezain laster, eguneko azken maldan sartuko gara. Lasai hartu beharreko malda da, tentea dudarik gabe. Baina zoragarria. Haseran basotik gora, ondoren zelaitik igaro eta tontorreko larreetara joko dugu.
|
Basotik irten berritan, atzera begirada: ezkerretara, Itzaga mendia, eskubitara, igarotako mendizerra |
|
Tontorrerako azken txanpa |
Adi, 13:40 (3:40), 1457m. Azken txanpa gogorraren osteko zoriona. Zein ederra den begiratoki hau. Pirinioak, Aizkorri zein Aralargo mendizerrak, Nafarroako hainbat mendi... ezin amaitu.
|
Tontorreko aizkora |
|
Aizkorri eta Aralar mendizerrak |
|
Pirinioak zoom gehiagorekin |
Jeitsierarako, Gorosti Bizkar lepora jeitsiko gara, igoerarako bide normaletik. Bertan Gr-11 hartu eta Urkiagako leporaino eramango gaitu, galbiderik gabe.
|
Lepora jeisten |
|
Gorosti Bizkar lepoa |
|
Basoan zehar |
|
Urkiagara iristen |
Urkiagako lepoa, 15:00 (5:00), 920m. Bost orduko mendi ibilaldi ederra egin ostean, autobusari itxaron eta etxerako bidea hartu dugu, mendizaletasunaren zoriontasunez alai. Ibilaldi erabat gomendagarria!
TRACKA ETA INFORMAZIOA
Distantzia: 11,81km
Altuera max: 1457m.
Altuera min: 757m.
Desnibel positiboa: 785m.
Desnibel negatiboa: 620m.
|
TopoPiris |
|
Google Earth 3D |
|
Altuera grafikoa |
Adira eginiko beste igoera bat:
- Adi - Eugitik - 1457m (2013/03/24)
0 Iruzkinak:
Publicar un comentario