2013/03/24

Adi (1457 metro) - Eugitik

Adi mendia ezaguna da Nafarroan. Baigorrira doan errepidean zehar berari ez begiratzea zaila da. Alduide izeneko mendizerraren tontorrik garaiena izanik, jende andana izaten da bertan igande zein jaiegunetan. Igoera erraz zein motzena, Urkiagako gainetik irteten dena da, beraz, jendetsuena ere berau da.

GURE BIDEA

Gaurko hontan Eugi herritik irtengo gara Gurutxagako leporantz. Bertatik gainez gain, Adi mendiraino joango gara, lepo zein tontor guztiak eginez: Iremendi edo Artzabal, Zotalar, Lizartxipi, Lepotipi eta Adi. 

Jeitsierarako Urkiaga gainera doan bidea erabiliko dugu. Horretarako Gorosti Bizkar lepora jeitsi eta Gr-11a hartuz, Urkiagako lepora joango gara.

DESKRIBAPENA

Eugi, 8:40 (0:00), 650m. Herriaren sarreran dagoen jatetxean utzi dugu gaurkoan kotxea. Bertatik, herriko kaleetan gora joko dugu, Zilbeti herrirantz doan mendiko pista bilatu arte. Berau jarraitu beharko dugu Gurutxagako leporarte.

Sarrerako jatetxearen aparkalekua
Zilbetirantz doan mendiko pistaren sarrera
Lehen bidegurutzean aurrera jo
Gorako bidea 
Baserri batera doan bidea utzi eta gorantz
Atzera begirada, Eugiko urtegia ikusten da
David, argazkirako prest
Gurutxagako lepora iristen, bertan ezkerrera
Gurutxagako lepoa, 9:20 (00:40), 977m. Lepo hontatik beheruntz doan pista jarraitu ezkero Zilbetira iritsiko ginateke. Guk ordea, ezkerrera hartu eta gainez gain joango gara Adi mendirantz. 

David basoan gora doan bidexkan
Bidexka utzi eta lehen tontorraren bila goaz
Deskantsurako momentutxoa
Gorantz goazela elurrak agurtu gaitu
Iremendi edo Artzabal tontorrean
Iremendi edo Artzabal (1215m).
Erroibarko leporantz jeisten
Bidearekin topo egin dugu berriz, berau jarraitu behar dugu zati batean
Bidea utzi eta gora berriz ere!
Han atzean da Adi mendia
Basoan zehar
Elurra bigun biguna dago
Paisai ederra
Bigarren tontorraren bila
Ez da urruti tontorra
Zotalar edo Zorotepo tontorra (1262m)
Ni ere tontorrean
Bagoaz hurrengoaren bila
Gero eta elur gehiago, gehiegi agian?
Ondo goazelakoaren seinale
Bagoaz aurrera
Lizartxipiko tontorra (1118m)
Lepotipiko tontorra (1182m)
Leñardiko lepora irisen, aurrean Adi mendia dugularik
Leñardiko lepoko borda
Azken malda gogorra. Elurra ia metro bateko altueraraino
Atzera begirada, eginiko bidea!
Zilbetiko herria
Andiako mendizerra, Beriain eta Ihurbain buru dituela
David azken txanpan
Azken metroak
Adi, 13:00 (4:20), 1457m. Azkenengo malda gogorra egin zaigu. Elur asko aurkitu dugu eta lau ordu goaz elurrean urratsa irekitzen. Baina esfortzuak merezi izan du. A ze ikuspegia.

David tontorrean. Aupa txapeldun!
Tontorreko argazkia. Aupa gu!
Pirinioak: OriHiru Erregeen MahaiaKeletaTxamantxoiaQuimboaSobarcal...
 Itzaga mendia
Elomendi edo Higa de Monreal mendia
Aizkorriko mendizerra: AizkorriIraule...
Aralarko mendizerra: IrumugarrietaTxindoki, Balerdi...
Jeitsierarako, Gorosti Bizkar lepora jeitsiko gara, igoerarako bide normaletik. Bertan Gr-11 hartu eta Urkiagako leporaino eramango gaitu, galbiderik gabe. 

Tontorretik beheruntz eginiko bidea
Leporantz
David argazkirako prest
Lepo ondoan dagoen bunker bat
Lepora iristen
Bunkerrean begira
Gorosti Bizkarreko lepoa
Adiri azken begirada
Langa igaro eta Gr-11 segiz Urkiagarantz
Basoan zehar doan bidea
Beste bunker bat
Ehiza postu honetararte igotzen da hormigoi pista Urkiagatik. Guk mendiz jarraituko dugu
Bidexka
Azken bunkerra
Urkiagako aparkalekua
Urkiagako gaina, 14:40 (6:00), 920m. Egun gogorra izan da, elurrak lan asko eman digu, baino pozez zoratzen gaude. Oso ibilaldi eder zein interesgarria atera zaigu. Guztiz gomendagarria.

Bukatzeko, azken euri tantek emandako oparitxoa.

We must be over the rainbow!
TRACKA ETA INFORMAZIOA

Distantzia: 14,5km
Altuera max: 1457m.
Altuera min: 650m.
Desnibel positiboa: 1228m.
Desnibel negatiboa: 962m.


TopoPiris
Google Earth 3D
Altuera grafikoa
Adira eginiko beste igoera bat:
     - Adi - Zilbetitik - 1457m (2013/04/14)

0 Iruzkinak:

Publicar un comentario