2013/03/03

Urbasa: "Iturrien bidea" (erdia)

Elurra, elurra eta elurra. 

Hori izan da azken egun hauetan egin duena. Atzo Iraule inguruan ibili ostean, gaur, Urbasara egin dut bisita gurasoekin. Aspaldian elurra zapaldu ez eta gogotsu zeudela esan baitzidaten. Egia esan paseo ederra emateko aukera izan dugu, egun ederra egin baitigu.

GURE BIDEA

Guk eginiko paseoa "Ruta de las fuentes" edo "Iturrien bidea" deiturikoaren erdia da. Urbasako Jauregi ondotik irten (Albertoren Txabola-tik) eta errepidearen eskubi aldean iturri desberdinak bisitatuz emango dugu bira. Bukatzeko errepidera aterako gara (hemen berez bideak aurrera jotzen du, errepidea gurutzatuz) eta errepidez kotxera itzuliko gara.

DESKRIBAPENA

Egia esan, elurrik gabe, bideak ez du inongo galbiderik. Hiru zuhaitzetik behin pintura markak aurki ditzakegu eta gainera, jendez lepo izan ohi da. Gaur, elurrarekin zertxobait zailtzen da bidea, baina ez galtzeko moduan. Beraz, bidearen nondik norakoak ez ditut idatziko. Hemen dituzue argazkiak.

Haserako paisaia





Hor behean dago lehen iturria



Amabirjina daukan zuhaitza



Gortasoroko iturria
Gortasorora iristerakoan aurrera jarraitu behar dugu elektrizitate poste batera iritsi arte. Bertan, eskubian izango dugu hirugarren iturria, eta bideak berriz, ezkerrera egiten du.

Trikuharria



Ezkerrera hartu beharreko unea





Errepidera irteterakoan, "Iturrien bidea"-k aurrera jarraitzen du, errepidea gurutzatuz, beste iturri batzuk bisitatzeko asmoz. Guk ordea, Iruñan bazkaria dugunez, errepidez egingo dugu kotxerainoko itzulia.




TRACKA ETA INFORMAZIOA

Distantzia: 3,3 km.
Altuera maximoa: 902m.
Altuera minimoa: 868m.
Desnibela positiboa: 66m.
Desnibel negatiboa: 57m.


TopoPiris

GoogleEarth
Altuera grafikoa

0 Iruzkinak:

Publicar un comentario