2013/03/07

Pico del Aguila (1972 metro) Iparmendebaldeko korridoretik (AD/200m)


Gure korridore ekintzekin hasi ginenetik, begiz jota genuen Canfranc inguruan dagoen korridore eder hau. Nahiz eta Pico del Aguilak garaiera askorik ez izan, korridorea oso estetikoa da. Kondizio egokiak aurkitzea ez omen da oso erraza, eta egia esan, gure kasuan ere ez genituen aurkitu.

Argazkia "Pincho"-rena da

GURE BIDEA

Gure gaurko ibilbidea, Riosetako kanpamendu militarretik hasten da. Bertara iristeko, Canfranc-go tren geltokitik Candanchura igotzen den bidean 3-4 kilometro egin behar ditugu.

Korridorea zein Pico del Aguila tontorra aparkaleku bertatik ikusi daitezke. Arrazoi horren ondorioz, korridorerako gerturatzeak ez dauka inungo misteriorik. 

Korridoreak berriz, 270 metroko desnibela dauka. 3 erresalte ditu. Eta elurraren egoeraren arabera erresalteetan lana izango dugu.

Argazkia "Sasa"-rena da
ERAMANDAKO MATERIALA

Nahiz eta azkenean korridorea egiteko ezer ez genuen erabili (soilik errapelatzeko), hau da eramandako materialaren zerrenda: 60 metrotako bi soka, pioletak, kranpoiak, kaskoa, 5 express, fisurero joku bat, 5 friend, lau iltze eta zinta ugari. Baita errapel batean utzi genuen "malloi" bat.

DESKRIBAPENA

Goizeko bostetan Iruñan egin genuen topo. Ia bi orduko bidaia genuen aurretik. Goizeko zazpiak bost gutxietan iritsi ginen Riosetako kanpamendu militarrera.

Riosetako kanpamenduaren sarrera
7:15etan hasi ginen ibiltzen. Kanpamendu militarra ezkerretik bordeatu eta Riosetako bailaran gora jo behar da. Korridorea eta Pico del Aguila mendia haseratik ikusi ditzakegu. 

Jarraitu genuen bidea

Korridorearen sarrera eta Pico del Aguila mendia (ezkerrekoa)
Korridorera gerturatzen ari ginen bitartean Aspe mendia ikusi ahal izan genuen, nahiz eta une batez izan. Lainoek egun osoan ezkutatu zizkiguten inguruko tontorrak.

Aspe mendia, eguneko zabalune bakarrean

Mikel azkeneko korridorera gerturatzeko azken maldan gora

Riosetako aparkalekua atzean geratu da
8:30etan korridoreko sarrerara iritsi ginen. Gure atzetik zetorren 8 militarrez osatutako taldeak gurekin bat egin du hemen. Honainoko bidea, ez da erosoa izan, elurra gerriraino baitgenuen.

Korridorearen sarrera. Lehen erresaltea ikus daiteke
Militarrek ensanblean joko ziotela esan ziguten. Guk haseran behintzat, lehen erresalteraino, sokarik gabe egin nahi genuen. Bertara iristeko 45-50 gradu dituen maldatik gora egin beharko dugu.

Lehen erresalteak elur pixka bat mantentzen zuen oraindik. Duda mudetan ibili arren, azkenean sokarik gabe eman genion, nahiz eta ez izan aukera onena. Lehen erresaltea da igoera osoko punturik zailena, 60 bat gradu izango ditu. 

Lehen erresaltea bileratik

Mikel lehen erresaltetik irteten
Erresaltea gainditu ondoren, malda berriz 45-50 gradutara jeisten da. 70 metro egin beharko ditugu bigarren erresaltera iritsi arte.

Aurretik dugun malda

Mikel maldan gora!

Mikel bigarren erresaltean sartzen
Puntu honetan geundela, militarren taldeak atzera egiten zuela ikusi genuen. Egia esan, korridorearen egoera ez zen batere ona, eta erabakia ez zen guztiz txarra. Hala ere, guk gora jarraitu genuen.

Bigarren erresaltetik irtetean malda berriz jeisten da, eta zailtasuna nagusiak atzean uzten ditugu. Hala ere, azken erresaltea igaro beharko dugu lehenik.

Mikel hirugarren erresaltetik irteten

Hirugarren erresaltea goitik ikusita
Hemendik aurrera, elur pala batetik gora jo beharra dago, eta azkenik, goian sortzen den "kornisa" gainditu.

Azken elur palan gora

Korridoretik irteterakoan tontorrera dagoen bidea
Lainoak gainean genituela ikusirik, eta errapelatzen denbora ugari galduko genuela ikusirik, beherantz  joan ginen segituan. Esan beharra dago, errapelak ez  direla oso garbiak. Kokaleku ugari daude, eta ez bada ondo aukeratzen non jarri errapelak, beharrezkoak baino gehiego egin beharko ditugu. Iltzez eta spit-ez osaturiko bilerak dira. Bigarrengoan "malloi" bat utzi genuen.

Mikel lehen errapelan

Bigarrengo errapelan behera

Hirugarrengoan

Azkenengo errapela bileratik

Ni, azken errapela hasi baino lehen
Errapel guztiak amaitu ondoren, traste guztiak jaso eta Rioseta aldera jo genuen. Beherako bidea, igoerako bide berdina denez, ez dauka galbiderik. Ordu erdian, Riosetan izango gara.

Beherako bidea

Berriz ere Riosetan
12:00tan berriz Riosetan geunden. Alde batetik, korridorea egin izanaren poza genuen. Baina, bestaldetik, elurraren egoerara txarraren ondorioz, gozatu ezina eta pentsatutako denbora baino gehiago behar izana genituen.

Jaca aldera gindoazela, otarteko bat jan eta hurrengo helburuez hitzegiten etxera bueltatu ginen. 

TRACKA ETA INFORMAZIOA

Distantza: 4 kilometro inguru
Altuera maximoa: 1960m.
Altuera minimoa: 1410m.
Desnibela: 550m.



TopoPiris

Google Earth 3D

2 Iruzkinak:

Zorionak pareja!!!

Pena elurraren egoera, baina behintzat ongi borrokatu zenuten.

Amets bat gutxiago duzue betetzeko.
 
Eskerrik asko!
Ongi borrokatu behar izan genuen bai, baina gustora bueltatu ginen etxera!
Ongi izan!
 

Publicar un comentario