Maiatzaren 20an bizkai aldeko leku magiko honetara bisitatxo bat egitea erabaki genuen. Nahiz eta jakin eguraldia ez genuela lagun izango, bertara gerturatu ginen, Marik aukera bat emango zigulakoan. Baina etzen hala izan.
Euria goitik behe izan genuen goiz osoan, hori dela eta, Anboto inguruan bueltatxo bat eman genuen, tontorrera sahaikera bat ere egin ezinda.
|
Izpizteko inguruak |
|
Izpizte ipar aldetik |
|
Mikel zuhaitz arraro batean |
|
Ur jasa |
Jaitsieran ura. Ura izan zen bisitatu gintuena. Ur jasa handia.
|
Ur-jauziak ere sortu ziren |
Egun osoan zehar ez genuen Anbotoko tontorra ikusi ahal izan. Argazki hontan ikusi dezakezue Anbotok erakutsi zigun arpegia, tontorra erakutsi gabe.