2012/09/30

Hernio (1078 metro)


SARRERA

Gipuzkoako mendi ezagunetako bat dugu Hernio. Gipuzkoako erdigune geografikoan dago berau. Herniok hainbat gurutze ditu mendian zehar, nahi eta tontorrekoa den denetan handiena eta garrantzitsuena. Gurutze horiekin batera, kalbario bat ere badago. Tradizioak dioenez, kalbario honetatik igarotzen denak bere gaixotasunak sendatuak izango omen ditu. 

Zenbait urtetako zalantzen ondoren, Euskaltzaindiak 2004ko urriaren 29an onartu zuen Gipuzkoako herri izendegian, besteak beste, Hernialde izenaren grafia agertzen da. Arau maila duen erabaki haren ondorioz (Euskaltzaindiak euskara baturako emandako 140. araua), herri horren izenaren jatorria den Hernio mendiari ere H- hasiera jartzea da zuzenena. Orobat egiten dugu izen hori mendigunea izendatzeko agertzen denean.

GURE BIDEA

Guk aukeratutako bidea, Bidaniko Trintxera jatetxetik irteten dena da. Goruntz egin einean, Hernio mendiaren magala gurutzatu eta eskuin-ezker ertzetik egingo diogu tontorrari bisita. Jeisteko berriz, ipar magaletik behera joko dugu, Andazarrateko gainera iritsi arte.

DESKRIBAPENA

Bideak ez du galerarik, ongi markatua baitago. Bidea bere osotasunean jarraitu ezkero Zelatunera eramango gaitu, bertatik ere tontorrera iritsi daitekeelarik. Guk ordea, bidea utzi eta ertzetik egingo dugu.

Txintxera jatetxetik irten berri, eskubira hartu behar da

30 metro aurrerago berriz, ezkerrera, seinaleak dioen bidea jarraituz

Eskubiko bidea hartu behar da hemen, aurrera jo ezkero gehiegi jeitsiko garelarik

Zelaia igaro ondoren basora sartuko gara

Hernio, bere osotasunean

Basoan sartzean dagoen seinalea

Bidea ongi dago zapaldua

Guk hemen utzi genuen bidea, eskubira joaz

Goiko zelaiaren sarreran

Eguna zabaltzen ari zaigu. Txindoki aurrez aurre.

Goiko zelaia igaro eta pistatxo bat jarraitu behar da 20 minutuz

Eskubirako bira.

Ertzean, tontorrak begien aurrean dugularik

Azken aldapatxoaren nondik norakoak

Jendea ekiditeko igoera zein jeitsierarako erabilitako bidea
Tontorreko panoa

Jeitsierarako erabili ohi den bidea

Zelatunerantz, jendez lepo dago mendia
Zelatunetik beherako bidea

Jatekoa ote?

Eskubira hartu eta 30 bat metro pistaz egin beharko ditugu

Herniori azken agurra

Pistan barrena

Inguruko mendiak

Andazarrateko aparkalekua

Goiz buelta ederra, mendi talde ederrarekin. Edonorentzako mendi irteera erraz eta polita.

2012/09/21

Ihurbain (1420 metro)

"Sarrera" eta "Gure bidea" atalak Smithy-renak dira.

Hemendik bi astera, David eta biok, Panticosako 9 hirumilakoak ditugu helburu gisa. Bertan "trepadatxoak" eta "destrepeak" egin beharko ditugula jakinik, entrenamendu moduan Ihurbain mendia bere pitzaduratik igotzea erabaki genuen.

SARRERA 


Ihurbain mendia Andia mendilerroan dago kokatua. Mendilerro honen mendirik nagusiena Beriain, edo guk ezagutzen dugun bezela, San Donato da 1494 metroekin. San Donatotik mendebaldera mendilerroak jarraitzen du Ihurbain mendian (1420 metro) amaitzen delarik.



Naparrak ez direnentzat mendi hau ez da oso ezaguna, Unanu-ra hurbiltzen garen gehiengoak beti Beriain mendiruntz jotzen baitudu, Ihurbain mendia ikusi ere ez dugularik egiten. Guretzat ere, pitzaduraren izena Ihurbain zela ikasi genuenean konturatu ginen mendilerro osoa ez zela Beriain, beste mendi bat ere bazegoela Ihurbain izena duena. Gainera Lezitza goikoa (1360 metro) izena duen hirugarren mendi bat ere badago Beriaindik ekialdera.



Mendi honetara igotzeko bide normala Unanutik abiatuz gero, tarte luze batean Beriaingo bidearekin batera doa, mendilerroko gainara hartzen den maldaren erdialdean gutxi gora behera pixkanaka-pixkanaka ezkerreruntz (igotzeko norantzan) hartu behar delarik diagonal bat eginez tontorrera ailegatzeko.

ERAMANDAKO MATERIALA

30 metrotako kordinoa eta kaskoa.


GURE BIDEA


Ihurbain pitzadura P.D. inf. bezela dago katalogatua eta hiru erresalte dauzka: Lehenengoa 10 metro ingurukoa (II+), bigarrengoa 4-5 metrotakoa (II) eta hirugarrena (II). Lehenengo eta bigarren pitzaduretan spit-ak daude jarriak eta hirugarrenean rapel-a montatzeko bi spit.



Guk pitzaduratik igo ginen, baina jaitsiera bide normaletik egin genuen. 


Jarraitutako bidea. (Argazkia Smithy-rena da: linka)
DESKRIBAPENA


Lehenik eta behin Unanu herrira iritsi beharko gara, eta bertatik egoera eskasean dagoen pista bat jarraitu Iturtxikira iritsi arte. Bidean ireki eta itxi egin beharko dugun langa bat aurkituko dugu. Kotxea hemen utziko dugu. Beheko mapan kokatu ditut Unanu herria eta Iturtxiki.

Ihurbain mendia goizeko lehen argiekin.

B: Unanu herria eta A: Iturtxiki
Iturtxiki: 8:05. Beharrezkoak izango ditugun trasteak prestatu eta gure bideari ekin genion. 

Lehen 30 metroak Beriain mendira doan bidearen berdinak dira, baina ondoren ezkerrerantz hartu beharko dugu. Bidezidor honi jarraitu beharko diogu, harrikara batera iritsi arte. Berau gurutzatu beharko dugularik aldez-alde.


Iturtxikitik dugun hasiera

Gorriz hartu beharreko bidea. Txuriz Beriain mendira doana.

Lehen harrikara; gurutzatu egin behar da, beti goranzko zentzuan.
Lehen harrikara amaitzen
Lehen harriakara igarota, bigarrengoarekin egingo dugu topo. Hau ere aldez-aldez igaro beharko dugu, pago batzuetara iritsi arte. Bertan errekaxto bat aurkituko dugu, guk zortea izan genuen, ez baitzekarren ur askorik. Zeharkatu ondoren mendiaren muturraren azpialdetik pasako gara. Eguna argituz zihoan. 


Bigarren harrikara

David errekaxtoa igaro berritan.

Ni aurrera bidean

Panoa: Sakana esnatun dabil
Bidezidor honetatik gora jarraituz, zelai batera iritsiko gara. Oteaz betea dago eta erreferentzi gisa hartu beharko dugu, bertan jo behar baitugu goruntz, lehenengo trepadara iritsi arte. 

9:05 Lehen trepada. 4 metro inguru dituen trepadatxoa. Ez du zailtasun berezirik, baina kontuz igo beharko dugu, ez baititu helduleku onak. Aurkituko ditugun belarrak ongi etorriko zaizkigu beraiei helduta aurrera egiteko. Trepadatxoa amaitzean paretarekin topo egingo dugu. 

Ondoren, horma ondo-azpitik pasa beharko dugu, birritan. Egia esan, zati zoragarria da honakoa, bere ezaugarri geologikoengatik eta duen paisaiagatik.


David lehen trepada amaitzen

David trepada amaieran
Nere argazkiaren txanda


Lehen pasartea

Daviden txanda

Leku ederra benetan!
9:25 Pagadia. Bi pasarteak igaro ondoren pagadi batera iritsiko gara. Bertan eskubira hartu beharra daukagu iritsi bezain pronto. Malda ederra dugu parez-pare, berau gainditzeko zuhaixkak erabili genituen.

Pagaditik irteterakoan Elketz izeneko zelaian sartuko gara. Eskubi aldera doan diagonal bat egingo dugu, ondoren ezkerreruntz beste bat hartzeko. Honela hain ezaguna den "estraplomora" iritsiko gara. Beste hainbestek bezala, hementxe egin genuen hamaiketakoa.


Lehen diagonala

David "estraplomoan".

Ni, Uhartetik datorren bidearekin topo egindakoan

Lekua benetan berezia da

Eta "estreplomoa" latza!
9:40 "Estraplomoa". Hamaiketakoa egin ostean, kasko jantzi eta pitzaduraren sarrera aldea irten ginen. bertara iristeko 3 minutu besterik ez ditugu egin beharko. 


Gandalf-en itxura omen zeukala esaten zuen Davidek!

Ni pitzaduraren sarreran
10:10 Ihurbain pitzaduraren sarrera. Harrikara txiki bat jarraitu beharko dugu lehen erresaltera iritsi arte, 150 metro gorako dago. Batzutan bidezidor antzeko bat asma dezakegu, bestetan gorantz jo beharko dugu bide zantzurik gabe. Sarrera benetan bikaina da. 

David pitzaduratik gora lehen pausuak eginez

Ihurbain mendiaren itzala
10:30 Lehen erresaltea. Hau da hiru erresalteetatik zailena eta luzeena. II+ kategoria dauka. Erdian pitzadura bat dauka; ezkerraldetik spit bat eta iltze bat daude, baina guk pitzaduratik jo genuen. Behin igota, Davidi aseguratu nion (iltze bat), nola ibiliko zen oraindik ez baitnekien. Beherago parabolt bat dago, baina ez da leku erosoa aseguratzeko.


Soka prestation

Pitzaduratik gora

Pitzadura barruan

Lehen erresaltea amaitzen

 Behin biok erresaltea igarota, ibiltzen jarraitu beharra dugu, bigarren erresaltera iritsi arte. 

10:40 Bigarren erresaltea. Lehenengoa baino errazagoa eta motzagoa da honakoa. II kategoria du. Baina berak du eguneko pausurik zailena. Pitzaduran sartuta gaudenean, eskuinaldetik ezkerrera pasa beharko gara pausu "zailtxo" bat eginez. 


David bigarren erresaltea nondik igaro pentsatzen
10:50 Hirugarren erresaltea. Nahiz eta bigarrengo erresaltearen kategoria berdina izan (II), hau da erresalterik errezena. Ez du zailtasun askorik.


Hirugarren erresaltea
Hirugarren erresaltea amaitzen

David hirugarren erresaltearen sarreran
11:00 Pitzaduraren amaiera. Pitzaduratik irtetean ezkerrera jo beharko dugu, eta 50 metro egin ostean Ihurbain mendiaren tontorrera iritsiko gara. 


Tontorrerako igoera
11:05 Ihurbain tontorra. Egun ederra izan genuen, Sakana osoa ikusi zitekeelarik. Baita San Donato ermita, Berian mendiaren tontorrean.

Tontorra!

Atzean, San Donato ermita, Beriain mendian

David egindako lanaren ostean, pozik!
11:15 Jeitsiera. Kotxeraino jeisteko, lehenik eta behin ezkerrerantz diagonal bat egin beharko dugu Beriain mendiko bidearekin topo egin arte. Ondoren bide hortatik behera joko dugu. Amaieran basoa zeharkatu beharko dugu, aparkalekura iritsi ahal izateko.


Gorriz beherako bidea. Txuriz Beriainera doan igoera

Gorriz guk eginiko jeitsiera. Txuriz Beriaineko igoera

Beriain mendiaren atzekalde zoragarria

Baso ederra, pago zoragarriekin.

"Joxe Mari Indioa" pago handi batean!

Aparkalekurainoko azken metroak

Txuriz jeitsieran eginiko bidea, gorriz berriz, goizean igotzeko jarraitutako bidea.
12:20 Iturtxiki. Eginiko bideaz goaztu ostean, eta biok "trepadetan" ikusitako gaitasunengatik pozik geundela iritsi ginen kotxera. Trasteak jaso eta Uhartera joan ginen.

Bertan garagordo hotz bat hartuz ospatu genuen eginiko mendi buelta.

Hurrena, Panticosako 3000koak!! 

P.D.: Esker bereziak eman nahi dizkiot Smithy-ri, bere esker oneko laguntzagatik. Mila esker "tokallo"!


TRACKA ETA INFORMAZIOA

Distantza: 4,19km
Altuera maximoa: 1408m.
Altuera minimoa: 804m.
Desnibela: 585m.




TopoPiris

GoogleEarth
Altuera grafikoa


Ihurbainera eginiko beste igora bat:
     - Ihurbain - Ihurbaingo pitzaduratik - 1420m (2012/12/27)
      - Ihurbain neguan - Ihurbaingo pitzaduratik - 1420m (2014/03/29)