SARRERA
Ori mendiak bi mila metro ditu eta ez da mendebalderago altuera horretako kaskorik Pirinioetan. Ikusgarria da, lerden-lerdena, Zaraitzuko iparraldean.
Gailurra doi-doi ordubetera dago oinez Larrauko gainean dagoen aparkalekutik eta, kasko hartatik, arrunt ikuspegi zoragarriak daude Iratiko oihanerantz eta inguruko gailurretarantz. Are gehiago, zerua oskarbi badago, Moncayo mendia eta Kantauri itsasoa ere ikusiko dituzu.
GURE BIDEA
Denbora askorik ez dugunez, Larrauko gainetik igotzea erabaki dugu. Berau da Oriko tontorrera doan biderik errazena eta motzena.
DESKRIBAPENA
10:00 Zurizako kanpina. Traste guztiak kotxean sartu eta Larrauko gaineraino bidaituko dugu.
Alanoak |
11:10 Larrauko gaina. Motxila bizkarrean hartu eta goruntz abiatzen gara.
Gorriz igoerako bidea. Malda handiago dauka, baina ez du inungo zailtasun ez arriskurik. Urdinez, beherako bidea.
Lainoen itsasoa |
12:10 Ori. gaur ere, eguraldiarekin zortea daukagu eta ikuspegi izugarria dugu begien aurrean.
Panoa pirineoei begira: Hiru Erregeen Mahaia, Sobarkal, Auñamendi, Ezkaurre, Quimboa Alto, Petraficha... |
Panoa etxeruntz begira |
Txindoki bera ere ikusi daiteke |
Tontorrean! |
Pantxo ere iritsi da! |
12:30 Beheruntz goaz. Jeitsierakak ez du inolako galerarik, bidea jarraitzea besterik ez da.
13:00 Larrauko gaina. Mendi erraz eta azkarra. Baina hala ere edertasunez betea. Ikuspegi zoragarriak eskeini dizkiguna!
0 Iruzkinak:
Publicar un comentario