SARRERA
Gipuzkoako mendi ezagunetako bat dugu Hernio. Gipuzkoako erdigune geografikoan dago berau. Herniok hainbat gurutze ditu mendian zehar, nahi eta tontorrekoa den denetan handiena eta garrantzitsuena. Gurutze horiekin batera, kalbario bat ere badago. Tradizioak dioenez, kalbario honetatik igarotzen denak bere gaixotasunak sendatuak izango omen ditu.
Zenbait urtetako zalantzen ondoren, Euskaltzaindiak 2004ko urriaren 29an onartu zuen Gipuzkoako herri izendegian, besteak beste, Hernialde izenaren grafia agertzen da. Arau maila duen erabaki haren ondorioz (Euskaltzaindiak euskara baturako emandako 140. araua), herri horren izenaren jatorria den Hernio mendiari ere H- hasiera jartzea da zuzenena. Orobat egiten dugu izen hori mendigunea izendatzeko agertzen denean.
GURE BIDEA
Guk aukeratutako bidea, Bidaniko Trintxera jatetxetik irteten dena da. Goruntz egin einean, Hernio mendiaren magala gurutzatu eta eskuin-ezker ertzetik egingo diogu tontorrari bisita. Jeisteko berriz, ipar magaletik behera joko dugu, Andazarrateko gainera iritsi arte.
DESKRIBAPENA
Bideak ez du galerarik, ongi markatua baitago. Bidea bere osotasunean jarraitu ezkero Zelatunera eramango gaitu, bertatik ere tontorrera iritsi daitekeelarik. Guk ordea, bidea utzi eta ertzetik egingo dugu.
|
Txintxera jatetxetik irten berri, eskubira hartu behar da |
|
30 metro aurrerago berriz, ezkerrera, seinaleak dioen bidea jarraituz |
|
Eskubiko bidea hartu behar da hemen, aurrera jo ezkero gehiegi jeitsiko garelarik |
|
Zelaia igaro ondoren basora sartuko gara |
|
Hernio, bere osotasunean |
|
Basoan sartzean dagoen seinalea |
|
Bidea ongi dago zapaldua |
|
Guk hemen utzi genuen bidea, eskubira joaz |
|
Goiko zelaiaren sarreran |
|
Eguna zabaltzen ari zaigu. Txindoki aurrez aurre. |
|
Goiko zelaia igaro eta pistatxo bat jarraitu behar da 20 minutuz |
|
Eskubirako bira. |
|
Ertzean, tontorrak begien aurrean dugularik |
|
Azken aldapatxoaren nondik norakoak |
|
Jendea ekiditeko igoera zein jeitsierarako erabilitako bidea |
|
Tontorreko panoa |
|
Jeitsierarako erabili ohi den bidea |
|
Zelatunerantz, jendez lepo dago mendia |
|
Zelatunetik beherako bidea |
|
Jatekoa ote? |
|
Eskubira hartu eta 30 bat metro pistaz egin beharko ditugu |
|
Herniori azken agurra |
|
Pistan barrena |
|
Inguruko mendiak |
|
Andazarrateko aparkalekua |
Goiz buelta ederra, mendi talde ederrarekin. Edonorentzako mendi irteera erraz eta polita.
0 Iruzkinak:
Publicar un comentario