"Sarrera" eta "Gure bidea" atalak Smithy-renak dira.
Hemendik bi astera, David eta biok, Panticosako 9 hirumilakoak ditugu helburu gisa. Bertan "trepadatxoak" eta "destrepeak" egin beharko ditugula jakinik, entrenamendu moduan Ihurbain mendia bere pitzaduratik igotzea erabaki genuen.
SARRERA
Ihurbain mendia Andia mendilerroan dago kokatua. Mendilerro honen mendirik nagusiena Beriain, edo guk ezagutzen dugun bezela, San Donato da 1494 metroekin. San Donatotik mendebaldera mendilerroak jarraitzen du Ihurbain mendian (1420 metro) amaitzen delarik.
Naparrak ez direnentzat mendi hau ez da oso ezaguna, Unanu-ra hurbiltzen garen gehiengoak beti Beriain mendiruntz jotzen baitudu, Ihurbain mendia ikusi ere ez dugularik egiten. Guretzat ere, pitzaduraren izena Ihurbain zela ikasi genuenean konturatu ginen mendilerro osoa ez zela Beriain, beste mendi bat ere bazegoela Ihurbain izena duena. Gainera Lezitza goikoa (1360 metro) izena duen hirugarren mendi bat ere badago Beriaindik ekialdera.
Mendi honetara igotzeko bide normala Unanutik abiatuz gero, tarte luze batean Beriaingo bidearekin batera doa, mendilerroko gainara hartzen den maldaren erdialdean gutxi gora behera pixkanaka-pixkanaka ezkerreruntz (igotzeko norantzan) hartu behar delarik diagonal bat eginez tontorrera ailegatzeko.
ERAMANDAKO MATERIALA
30 metrotako kordinoa eta kaskoa.
GURE BIDEA
Ihurbain pitzadura P.D. inf. bezela dago katalogatua eta hiru erresalte dauzka: Lehenengoa 10 metro ingurukoa (II+), bigarrengoa 4-5 metrotakoa (II) eta hirugarrena (II). Lehenengo eta bigarren pitzaduretan spit-ak daude jarriak eta hirugarrenean rapel-a montatzeko bi spit.
Guk pitzaduratik igo ginen, baina jaitsiera bide normaletik egin genuen.
|
Jarraitutako bidea. (Argazkia Smithy-rena da: linka) |
DESKRIBAPENA
Lehenik eta behin Unanu herrira iritsi beharko gara, eta bertatik egoera eskasean dagoen pista bat jarraitu Iturtxikira iritsi arte. Bidean ireki eta itxi egin beharko dugun langa bat aurkituko dugu. Kotxea hemen utziko dugu. Beheko mapan kokatu ditut Unanu herria eta Iturtxiki.
|
Ihurbain mendia goizeko lehen argiekin. |
|
B: Unanu herria eta A: Iturtxiki |
Iturtxiki: 8:05. Beharrezkoak izango ditugun trasteak prestatu eta gure bideari ekin genion.
Lehen 30 metroak Beriain mendira doan bidearen berdinak dira, baina ondoren ezkerrerantz hartu beharko dugu. Bidezidor honi jarraitu beharko diogu, harrikara batera iritsi arte. Berau gurutzatu beharko dugularik aldez-alde.
|
Iturtxikitik dugun hasiera |
|
Gorriz hartu beharreko bidea. Txuriz Beriain mendira doana. |
|
Lehen harrikara; gurutzatu egin behar da, beti goranzko zentzuan. |
|
Lehen harrikara amaitzen |
Lehen harriakara igarota, bigarrengoarekin egingo dugu topo. Hau ere aldez-aldez igaro beharko dugu, pago batzuetara iritsi arte. Bertan errekaxto bat aurkituko dugu, guk zortea izan genuen, ez baitzekarren ur askorik. Zeharkatu ondoren mendiaren muturraren azpialdetik pasako gara. Eguna argituz zihoan.
|
Bigarren harrikara |
|
David errekaxtoa igaro berritan. |
|
Ni aurrera bidean |
|
Panoa: Sakana esnatun dabil |
Bidezidor honetatik gora jarraituz, zelai batera iritsiko gara. Oteaz betea dago eta erreferentzi gisa hartu beharko dugu, bertan jo behar baitugu goruntz, lehenengo trepadara iritsi arte.
9:05 Lehen trepada. 4 metro inguru dituen trepadatxoa. Ez du zailtasun berezirik, baina kontuz igo beharko dugu, ez baititu helduleku onak. Aurkituko ditugun belarrak ongi etorriko zaizkigu beraiei helduta aurrera egiteko. Trepadatxoa amaitzean paretarekin topo egingo dugu.
Ondoren, horma ondo-azpitik pasa beharko dugu, birritan. Egia esan, zati zoragarria da honakoa, bere ezaugarri geologikoengatik eta duen paisaiagatik.
|
David lehen trepada amaitzen |
|
David trepada amaieran |
|
Nere argazkiaren txanda |
|
Lehen pasartea |
|
Daviden txanda |
|
Leku ederra benetan! |
9:25 Pagadia. Bi pasarteak igaro ondoren pagadi batera iritsiko gara. Bertan eskubira hartu beharra daukagu iritsi bezain pronto. Malda ederra dugu parez-pare, berau gainditzeko zuhaixkak erabili genituen.
Pagaditik irteterakoan Elketz izeneko zelaian sartuko gara. Eskubi aldera doan diagonal bat egingo dugu, ondoren ezkerreruntz beste bat hartzeko. Honela hain ezaguna den "estraplomora" iritsiko gara. Beste hainbestek bezala, hementxe egin genuen hamaiketakoa.
|
Lehen diagonala |
|
David "estraplomoan". |
|
Ni, Uhartetik datorren bidearekin topo egindakoan |
|
Lekua benetan berezia da |
|
Eta "estreplomoa" latza! |
9:40 "Estraplomoa". Hamaiketakoa egin ostean, kasko jantzi eta pitzaduraren sarrera aldea irten ginen. bertara iristeko 3 minutu besterik ez ditugu egin beharko.
|
Gandalf-en itxura omen zeukala esaten zuen Davidek! |
|
Ni pitzaduraren sarreran |
10:10 Ihurbain pitzaduraren sarrera. Harrikara txiki bat jarraitu beharko dugu lehen erresaltera iritsi arte, 150 metro gorako dago. Batzutan bidezidor antzeko bat asma dezakegu, bestetan gorantz jo beharko dugu bide zantzurik gabe. Sarrera benetan bikaina da.
|
David pitzaduratik gora lehen pausuak eginez |
|
Ihurbain mendiaren itzala |
10:30 Lehen erresaltea. Hau da hiru erresalteetatik zailena eta luzeena. II+ kategoria dauka. Erdian pitzadura bat dauka; ezkerraldetik spit bat eta iltze bat daude, baina guk pitzaduratik jo genuen. Behin igota, Davidi aseguratu nion (iltze bat), nola ibiliko zen oraindik ez baitnekien. Beherago parabolt bat dago, baina ez da leku erosoa aseguratzeko.
|
Soka prestation |
|
Pitzaduratik gora |
|
Pitzadura barruan |
|
Lehen erresaltea amaitzen |
Behin biok erresaltea igarota, ibiltzen jarraitu beharra dugu, bigarren erresaltera iritsi arte.
10:40 Bigarren erresaltea. Lehenengoa baino errazagoa eta motzagoa da honakoa. II kategoria du. Baina berak du eguneko pausurik zailena. Pitzaduran sartuta gaudenean, eskuinaldetik ezkerrera pasa beharko gara pausu "zailtxo" bat eginez.
|
David bigarren erresaltea nondik igaro pentsatzen |
10:50 Hirugarren erresaltea. Nahiz eta bigarrengo erresaltearen kategoria berdina izan (II), hau da erresalterik errezena. Ez du zailtasun askorik.
|
Hirugarren erresaltea |
|
Hirugarren erresaltea amaitzen |
|
David hirugarren erresaltearen sarreran |
11:00 Pitzaduraren amaiera. Pitzaduratik irtetean ezkerrera jo beharko dugu, eta 50 metro egin ostean Ihurbain mendiaren tontorrera iritsiko gara.
|
Tontorrerako igoera |
11:05 Ihurbain tontorra. Egun ederra izan genuen, Sakana osoa ikusi zitekeelarik. Baita San Donato ermita, Berian mendiaren tontorrean.
|
Tontorra! |
|
Atzean, San Donato ermita, Beriain mendian |
|
David egindako lanaren ostean, pozik! |
11:15 Jeitsiera. Kotxeraino jeisteko, lehenik eta behin ezkerrerantz diagonal bat egin beharko dugu Beriain mendiko bidearekin topo egin arte. Ondoren bide hortatik behera joko dugu. Amaieran basoa zeharkatu beharko dugu, aparkalekura iritsi ahal izateko.
|
Gorriz beherako bidea. Txuriz Beriainera doan igoera |
|
Gorriz guk eginiko jeitsiera. Txuriz Beriaineko igoera |
|
Beriain mendiaren atzekalde zoragarria |
|
Baso ederra, pago zoragarriekin. |
|
"Joxe Mari Indioa" pago handi batean! |
|
Aparkalekurainoko azken metroak |
|
Txuriz jeitsieran eginiko bidea, gorriz berriz, goizean igotzeko jarraitutako bidea. |
12:20 Iturtxiki. Eginiko bideaz goaztu ostean, eta biok "trepadetan" ikusitako gaitasunengatik pozik geundela iritsi ginen kotxera. Trasteak jaso eta Uhartera joan ginen.
Bertan garagordo hotz bat hartuz ospatu genuen eginiko mendi buelta.
Hurrena, Panticosako 3000koak!!
P.D.: Esker bereziak eman nahi dizkiot Smithy-ri, bere esker oneko laguntzagatik. Mila esker "tokallo"!
TRACKA ETA INFORMAZIOA
Distantza: 4,19km
Altuera maximoa: 1408m.
Altuera minimoa: 804m.
Desnibela: 585m.
|
TopoPiris |
|
GoogleEarth |
|
Altuera grafikoa
|
Ihurbainera eginiko beste igora bat:
-
Ihurbain - Ihurbaingo pitzaduratik - 1420m (2012/12/27)
- Ihurbain neguan - Ihurbaingo pitzaduratik - 1420m (2014/03/29)
2 Iruzkinak:
Earra erreporra, earrak argazkiak, earra igoera, earrak sentsazioak... Zer gehiago espero daiteke? Bejondeizuela.
Aholkuengatik ez da eskerrik eman behar, zerbaiterako balio bazaizkizue, primeran.
Zuen hurrengo ametsa betetzeko zorterik onena opa dizuet, animo!!!! Lortuko duzue eta!!!
Ea zorte dugun eguraldiarekin, eta azken egun hauetan egindako elurrak ez digun zailtasunik jartzen!!
Kontatuko diat!
Publicar un comentario