2015/05/10

Peña Rueba, "Los terceros también existen", 270m. 5b (5a behartuta)

Aurreko asteburuan Robiñera mendia egin ostean, asteburu hontan harkaitzari bisita egin behar diogu. Nora joan pentsatzen ari  ginela, Peña Rueba mendian "Los terceros también existen" bidea ikusi nuen. Aspaldi ez dugula harkaitzan ezer egin eta lehen kontaktu gisa bide ederra izan daitekeela erabaki genuen. 

Peña Rueba mendia, Murillo de Gállego herriaren zaindaria da. Riglos famatuaren aurrez aurre dagoelarik. Egia esan, eskaladarako leku paregabea da inguru hau. Riglos, Peña Rueba eta Agüerok hirukote ederra osatzen dute eskalada munduan.

GURE BIDEA

Guk jarraituko dugun bidea, Mallo La Mora izeneko tontorrera igotzen den biderik errazena da. Sendero Límite taldeko Luis Royo eta Julio Benedék ireki zuten 2004ean. 

Hurrengo argazkian, Smithy-k egindako krokisa uzten dizuet.

Bidearen krokisa
Nahiz eta bideak 9 luze eduki, guk 6 luzeetan banatu genuen.
- Lehen luzea (1): IV, 30m
- Bigarren luzea (2): III+, 25m.
- Hirugarren luzea (3): V, 30m
- Laugarren luzea (4+5): IV+, 55m.
- Bostgarren luzea (6+7): IV, 55m.
- Seigarren luzea (8+9): III, 55m.

ERAMANDAKO MATERIALA

Bide oso ongi ekipatua dago, paraboltak eta harkaitz zubiak aurkituko ditugu une oro. Hamabost bat express eramanda nahiko izan daiteke. Hala ere guk 20 eraman genituen badaezpada. 60 metrotako 7,3 diametroko bi soka eraman genituen. Horretaz gain, bilguneak egiteko materiala eta eskalatzean bakoitzak beharrezko dituen tresnak eraman genituen. Kaskoa oso beharrezkoa da. Harriak erraz erortzen dira eta.

DESKRIBAPENA

Goizean goiz, 8:00etan egin dugu topo elkarrekin gaurkoan Evak eta biok Murillo de Gállego herrian, errepide ertzean dagoen ostatuan. Kafetxo bat hartzeko asmoa genuen, baina itxia aurkitu dugu. Bertatik Peña Rueba mendia begi bistan daukagu.

Peña Rueba mendia
Peña Rueba mendira joateko, herriaren eskubi aldetik igotzen den pistatik gora jo beharko dugu. Eraikitzen ari diren etxe baten eskubitik igaro eta mendi pista bat jarraituko dugu bi ur biltegi pasa arte. Hemendik aurrera, pistaren egoera asko zakartzen da, baina pixkanaka joan ezkero ondo iritsiko gara goiko aparkalekura. Ezkerretara bira haundi bat egin bainolehenago lehen aparkalekua ikusiko dugu. Bigarrena biraren ondoren dago.

Pisatz egin beharreko bidea eta aparkalekua (puntu gorria)
Aparkalekutik gora bidezidor batetik joango gara. Peña Rueba mendia une oro aurrez aurre dugularik. Beregana urbildu beharko gara.

Peña Rueba mendia. Gorriz "Los terceros también existen" bidea
Guk eginiko bilguneak
Eva atzean Agüeroko Malloak dituelarik
Bidearen hasierara iristeko egin beharreko trepadatxoa
"Los terceros también existen" bidearen hasera erosoa da. Traste guztiak prestatzeko leku egokia da, bakarrik baldin bagaude. Gure aurretik norbait baldin badugu, adi harriekin. 

Bidearen hasiera non dagoen azaltzen duen harria

Eva lehen luzea aseguratzeko prest
Lehen luzea, IV, 30m. Luze erraza. Zailtasun gutxikoa. Eskubi aldera hasten den plaka nahiko etzan batetik jo beharko dugu lehenik. Ondoren zuzen gora, sakontasun antzeko bateraino, bertan dago bilera. Paraboltak eta harkaitz zubiak topatuko ditugu.

Lehen luzea eta bigarrena
Lehen bidearen haseran
Behera begirada
Bilgunera iristen
Bilgunea prestatzen
Lehen bilgunea
Evaren txanda
Badator goruntz
Agüeroko Malloak lehen bilgunetik
Bigarren luzea, III+, 30m.Luzea hau, aurrekoa baino errazagoa da. Soilik 4 express erabili beharko ditugu bertan. Hasera erraza du eta, bilgunera iritsi aurretik, erresalte txiki bat igaro behar da. Bilgunea erlaitz eroso batean topatuko dugu.

Bigarren luzeari ekin aurreko argazkia
Bigarren luzea
Bilgunera iristen
Bilgunea prestatzen
Bigarren bilgunea
Evaren txanda
Hirugarren luzea, V, 30m. Hau da bideak duen luzerik zailena. Lehenik, ezkerraldera 5 metro inguruko zeharkaldi bat egin behar da, ondoren zuzen gora jotzeko sabel itxurako erresalte batetik. Erresalte hau igaro ostean, eskubi aldera jotzen du bideak. BIlgunera iritsi baino lehen 2-3 metrotako pausu bertikal bat aurkituko dugu. Luzea oso ongi babestua dago une oro.

Eva haserako zeharkaldian
Zeharkaldia amaitu ostean, gora.
Luzearen lehen zatia amaitzen
Bigarren bilgunean nagoela, goitik ateratako argazkia
Bigarren bilgunetik atera baino lehen
Laugarren luzea (4+5): IV+, 55m. Bi luze hauek batean egin genituen. Nire ustean, hemendik bukaeraraino dauden luzeak binaka batzea da erabakirik onena.
Bilgunetik atera eta metro batzuk zuzen jo ondoren, eskubi aldera egiten du bideak berezko laugarren bilguneraino. Hau igaro eta gutxira, pausu bertikal bat pasa beharra dago (IV). Hau igarota, luzea erabat etzaten da bilguneraino.  Tamalez, luze honen argazki gutxi atera genituen.

Gure laugarren bilgunea
Eva erresaltetik atera berri, azken metro lauak egiteko prest
Bostgarren luzea (6+7), IV, 55m. Luze honen lehen zatia (berezko seigarren luzea) ia laua da. Inungo arazorik ez duena. Berezko seigarren bilgunea igaro eta hurrengo bilgunera iritsi aurretik topatuko dugu luze hontako zailtasun bakarra, 3 metro inguruko IV mailako pausua. Hau igarota, bilgunean izango gara.

Gure bostagarren luzea
Eva luzea irekitzen
Aupa titana!!
Erresaltera iristen
Nondik jo erabakitzen. Erresalte horren gainean dago bilgunea
Nere txanda
Laugarren eta bostgarren luzeak, bilgunearen topalekuarekin
Seigarren luzea (8+9), III, 55m. Azken luzea. Ziurrenik denetan etzanena. Luze hontan harri solte ugari izango dugu eta adi igo beharko gara, erraz botako baititugu. Eta gure azpitik baten bat badabil... kaskoa garrantzizkoa! Bilgunea, tontorrera iritsi aurreko erresaltetxoan dagoen kable batean dago. Hala ere, luzearen erraztasuna dela eta, gure kasuan, tontor bertatik gorputzera aseguratu nuen Eva.

Azken luzea, berezko zortzigarren bilgunearekin
Tontorrean gortuz asegurua egiten
Mallo La Mora tontorra, 970m. Lortu dugu. Tontorrean gaude. Ederra igoera! Asko gozatu dugu bide hontan. Benetan aparta da, gozatzekoa!

Tontorra!! Aupa!
Denbora askorik galdu gabe, pare bat argazki atera, katu oinak kendu, zapatilak jantzi eta "jeitsierari" ekingo diogu. Lehenik ordea, Peña Rueba tontorra zapaltzea erabaki dugu. Horretarako aurrez aurre dugun paretetik (25m, III) gora joko dugu (soka finko bat dago bertan) eta ondoren zuzen goruntz, tontorrera. 
Eskalada bidea errapelatzea ez da erabaki oso ona, harri solteen ondorioz ez baitira errapel garbiak izango. Hobe da hego ferratatik jeistea (tontorra eginda edo egin gabe).

Soka finkoa dagoen pareta. Goaian bilgune bat dauka. Guk aseguratzea erabaki genuen, badaezpada. (25m, III)

Beherakoan erabiliko dugun bidea
Soka finkoa igaro ostean jaraituko dugun bidexka
Bagoaz goruntz
Aupa!
Paisaiaz gozatzeko aukera bikaina
Riglos Malloak. Aparta!
Argazki unea
Agüeroko Malloak
Pura Vida!
Peña Rueba tontorra, 1176m. Piriniok aurrez aurre ditugu. Hueskako lautada atzean. Eskubi aldean Riglos eta ezkerrean Agüero. A ze leku aparta! Zoragarria!

Aupa ekipo!!!
Jeitsierarako une oro aurkituko ditugun hitoak erabili beharko ditugu gidatzak. Berauek hego ferratara eramango gaituzte. Ferrata luzea da, beraz patxadaz hartu beharra dago eta pausuak kontuz jarri. Beherantz gindoazela, Punta Varella igotzea erabaki genuen, Rigloseko Malloen begiratoki aparta izango delakoan.

Ferrataren hasiera. Punta Varella aurrez aurre
Banoa beheruntz
Eva ferrataren haseran
Behean, kate bat ere aurkituko dugu
Ferrataren lehen zatia
Eva aseguruak lekuz aldatzen
Ni Punta Varellara igotzen
Tontorrean
Riglos atzean dudala
Ederra begiratokia!
Riglos! Laister izango gara bertan, ziur!
Eva Punta Varella igotzen
Tontorrera iristen
Punta Varella tontorra, 965m. A ze begirapuntua. Merezi du honaino igotzeak, dudarik gabe! Argazkiak ateratzeari ezin geratu...

Tontorreko argazkia
Riglosi begira
Evaren panoa
Tontorreko panoa. Ederra paisaia!
Berriz ere bidea utzitako lekura jeitsi eta beherantz abiatu gara. Ferrataren bigarren zatiaren bila. Bertan metalezko kableaz gain grapa batzuk ere aurkituko ditugu. Kontuz joan ezkero ez du zailtasun handirik, nahiz eta pausu batzuk nahiko luzeak izan. 

Eva Punta Varellatik behera


Mallo La Moratik orain gaude lekura jeisteko dagoen beste aukera bat. Nahiko arriskutsua eta asegururik gabea
Ferratan behera
Behera iristen
Ferrataren azken pausua
Ferrataren amaieran, bidezidor bat jarraitu beharko dugu, eskaladaren haserara eramango gaituena. Bertatik, goizean eginiko bidea kontrako zentzuan egitea besterik ez zaigu geratuko.

Mallo La Morari azken begirada
Asko gozatu dugu. Bidea ez da zaila. Hirugarren luzean du gakoa. Eskalada munduan oso trebatua ez den jendearentzat edota harkaitz garaiari hasera emateko bide bezala, bide mundiala da. Merezi du bisitatxo bat egitea.

BIDEO ERREPORRA


TRACKA ETA INFORMAZIOA

Distantzia: 4,05km
Altuera max: 1176m.
Altuera min: 678m.
Desnibel positiboa: 500m.
Desnibel negatiboa: 500m.
Google Earth 3D
TopoPiris
Altuera grafikoa

0 Iruzkinak:

Publicar un comentario