Aurreko asteko irteeran, Castillo Mayor eta Turbón egin genituen. Bertan Zaragozako neska alai bat, Eva, ezagutu eta mendian elkarrekin irteera bat egin behar genuela erabaki genuen. Aste bete berandugo, nora jo erabakitzen ari ginela, Robiñera mendia bisitatzea proposatu nion. Baiezkoa erabatekoa izan zen.
GURE BIDEA
Lan ordutegiekin dantzan ibili ondoren, azkenean ostegun arratsaldez irten, Pietramulako lautadan lo egin eta ostiral goizean Robiñerako mendiari saiakera egitea da gure asmoa. Pietramulatik La Muniako lakuetara eta Robiñera tontorrera doan bidea jarraituko dugu Puertas lepoalderantz. Bertara iritsi baino zertxobait lehenago, bidea utzi eta Robiñera mendiari zuzen zuzen joko diogu erasoa. Tontorreko aristara iritsitakoan, berau kontu handiz zeharkatu eta Robiñerako tontorrean izango gara. Jeitsierako bidea berdina izango dugu.
ERAMANDAKO MATERIALA
Lo egiteko trasteak ez ditut kontuan izango, ez baita beharrezkoa lo egitea bertan. Mendi irteerarako, kranpoiak, pioleta eta kaskoa eraman genituen. Tontorreko aristarako kordino bat eramatea ere ez da aukera txarra.
DESKRIBAPENA
Arratsaldeko zortzietan Sabiñanigon elkar topo egin ostean, auto batean goaz Bielsako bailarara. Bielsa herrian Frantzia aldera doan errepidea hartu eta Parzan herria igaro bezain laster, ezkerretara Chisagües herrira doan errepidea hartu behar dugu. Chisagües herrra iritsi ostean, eskubi aldetik berau inguratzen duen errepidea segi eta minutu gutxira, bidea hormigoi pista bat bihurtzen da. Pista honek 100 bat metro izango ditu. Ondoren, mendiko pista izango delarik. Bide-zulo asko ditu pistak. Hala ere, kontuz igo ezkero Chisagüeseko bordetara erraz iris daiteke, hortik Pietramulara, nahiko gaizki 4x4rik gabe.
Gaueko 11:30 ekin diogu pistari. Berandu, oso berandu. Gure asmoa goraino igotzea da, baina ezinezkoa izan zaigu. Chisagüeseko bordetatik gora jo bezain laster, aldapa gogor batean kotxeak ezin izan du gehiago eta atzera martxan 40 bat metro egin behar izan ditugu, gauez, argirik gabe. Ezkerraldean, 300 metroko erorketarekin. Asteburuko estuasun handiena igaro ostean, Chisagüeseko bordetara jetsi eta bertan jarri dugu gure denda. Gora ezin igotzeak, bihar ordu bete gehiago (ordu erdi pasa gorantz eta 25 minutu beherantz) ibiltzera behartzen gaitu. Hala ere, hurrengo egunean ikusi genuen harri handi batek bidea izten zuela guk buelta eman genuen lekutik 100 metrora. Nire iritziz, kotxea guk utzitako lekuan uztea da aukerarik hoberena.
Chisagüeseko bordak, 7:00. Iratzargailuak orain dela ordu erdi jo du, baina ez diogu kasu handirik egin. Ordu erdi hau lapurtu ostean, egunari ekin diogu. Gosaria prestatu, denda jaso, mendiko trasteak egokitu... Lasai lasai. Patsada handiz. Euri tanta batzuk etorri zaizkigu bisitan. Ez gaude guztiz konbentzituta.
Eguna esnatu ahala, eguraldi onik gabe
Gure 4 izarretako hotela
Chisagüeseko bordak, 8:20 (0:00), 1672m. Eguneko lehen zatia pistaz egin beharra daukagu, berez, atzo autoz iritsi nahi genuen lekurarte. Pietramulako lautada gu gauden lekutik 250 metro altuago dago, baita 3,7km-ko distantzira ere. Beraz, ordu erdi pasako beroketa lana dugu aurretik.
Pietramulara dugun bidea
Ur jauzi ugari daude bailaran
Ur jauzi handiena
Pietramulara iristen, atzera begirada
Egun on!
Pietramulako lautada. Gaurkoan bertara autoz iristea ezinezkoa da
Pietramulako lautada, 8:55 (0:35), 1917m. Hemen, pistak eskubi alderako bira bat egin eta mendian gora jarraitzen du, guk ordua bira horren ondoren, pista utzi eta mendi bideari ekingo diogu. Jarraian dugun zatia, benetan da ederra. Ur jauziak edonon ikus ditzakegu, baita bertako fauna ugari ere. Ur jauzi baten ondotik igaroko gara, beraren gainaldera iritsi arte. Bertan, zelai antzeko batean, eskubi aldera joko dugu Puertas leporantz.
Bidea utzi beharreko lekua. Eskubian, Pietramulako lautada
Aurrez aurre dugun urjauzia gainditzeko bidea
Chisagüeseko bailararen ezkerreko zatia. Pinetatik datorren bideetako bat
Ur jauziaren gaineko zelaian gora
Robiñerari lehen begirada, nahiz eta asko ez ikusi
Robiñera gertuagotik
Robiñera mendiak sortzen duen zirko txikia
Eva gorantza. Aurreko ibarrean gora dago Puertas lepoa.
Desbideratze unea, 10:40 (2:20), 2482m. Puertas lepora iritsi baino 75 metro beherago, Robiñera mendira jo beharra daukagu. Aurre segi ezkero, La Muniako lakuetara iritsiko ginateke. Hemendik aurrera dugun bidea, malda bakarra da, baina, 520 metroko denibela duen malda. Hasera batean lasai xamar hasten baldin bada ere, gero eta tenteago jartzen da. Gainera, bukaera aldean, harri txikiz josia dago, pausua ematea zail bihurtzen delarik.
Orain arte, ezin izan gudu paisaiaz asko gozatu. Hemendik aurrera, okerrago izango da. Lainoak harrapatu gaitu eta ez dugu 15 metrora ere ikusiko. Haize bolada indartsuak ditugu gainera. Beraz, hotza, hotz asko.
Desbideratze unean izan genuen egun guztian zehar eguzkia ikusteko aukera bakarra
Azken maldaren hasieran
Chinipro tontorra begi bistan
Berez ez da pausu hau gainditu behar, baina elurra ekiditzearren hemendik gora jo genuen
Harria azaltzen hasten da. Geo eta harri txikiagoa
Hotz handia, haizea, euri pixkat. Eguna ez da erraza izaten ari
Daukagun arropa guztia janzteko azken geldialdia
Tontorreko aristara eramango gaituen azken txanpa
Tontorreko ertza, 13:25 (5:05), 2989m. Ertz honetara iritsitakoan, azken metroak falta zaizkigu soilik. Baina negu giroan ez dira guztiz errazak. Lehenik eta behin Antecima de Robiñera edo Hego Robiñera deituriko tontortxoa pasa beharko dugu. Ondoren bi tontorren arteko lepotxora jetsi. Lepotxo hau da ertzaren unerik zailena. Oin bakoitza mendiaren alde banatara izango dugularik. Adi elur erlaitzekin. Kordinotxo bat ez leguke gaizki gune hau igarotzeko. Lepotxoa igaro ostean, lehen mailako trepada bat eta tontorrean izango gara.
Meniaren ertzean, azken metroen zain
Tontor ertzetik ateratako argazkia
Ezkerrekoa Punta Alta de las Blancas dela uste dut
Chinipro mendiaren bestaldea
Aurrez aurre lehen tontortxoa, atzea, Robiñera tontorra
Eva mendiaren ertzaren hasieran
Ni Hego Robinerara iristen
Hego Robiñeraren azken metroak
Bi Robiñeren arteko lepora iristen
Lepoko zatirik txarrenari ekitekotan
Robiñera tontorra, 13:55 (5:35), 3003m. Uste baino gehiago kostata baina lortu dugu. Lainoak, euriak, haizea, hotzak... ez gaituzte gelditu eta sufrimendua gainditzearen pozez, gialurrean gaude.
Tontorra!! Aupa!!
Beherako bidea leku beretik egitean, ez ditu argazki gehiagirik egin. Gainera hotzak eta lainoek ez dute askorik gonbidatzen.
Beheranzkoan dugun lehen arrikara
Eva beheruntz
¡¡Qué estilazo!!
Nere txanda
Pietramulara dugun beherako bidea
Pietramulara iristear
Ur jauzi ederra
Marmota
Gure soinuetatik ihesi
Sarrio hauek ere entzun gaituzte
Berriz ere pistatik behera
Atzo atzera martxan igaro genuen unerik estuena. Uff!
Chisagüeseko bordak, 18:15 (9:55), 1672m. Pistaz egin beharreko azken ordu erdi hau, luze egin zaigu. Hala ere alai eta zoriontsu gaude lortutako tontorrarekin. Gañera, beheranzko bidean egitasmo ugariri buruz hitzegin dugu. Baita hurrengo astebururako eguna erreserbatu ere.
Aupa ekipo!!!
Ya te lo he dicho más de una vez, pero es un placer compartir el monte contigo. Compartimos una filosofía de montaña que valora más cómo subes y qué sientes al hacerlo que alcanzar la cima. Además no paras de reír ni de decir "Aupaaa!!". Poco más se puede pedir. Gracias!!
Hemen aurkituko dituzu nik eta nire ingurukoek eginiko mendi igoeren deskribapenak zein argazkiak.
Irteera batzuk aspalditik amestutakoak izango dira, beste batzuk ordea, igande goiz bat ongi igarotzekoak... baina guztiek mendizaletasuna eta gozatzea dute helburu.
Espero dut zure igoeretarako edota zuen plangintzetarako lagungarri aurkitzea.
Nahi izanez gero, utz itzazu zure iritzak, iradokizunak eta kritikak denen artean bloga hobetu ahal izateko.
0 Iruzkinak:
Publicar un comentario