Ihurbain mendia zoragarria da. Andia mendizerraren ertza. Beriain mendiaren itzalean dago, baina badu xarma berezi bat, islada berezi bat, izena ematen dion argi bat: Ihurbain pitzadura.
Birritan izana nintzen mendi honetan, bietan pitzaduratik gora igota. Baina banuen berriz etortzeko behar bat. Ihurbaingo korridorea elurtuta egiteko behar bat. Eta azkenik iritsi zen eguna.
ERAMANDAKO MATERIALA
30 metrotako bi soka, 5 espres, 4 segurtasun mosketoi, aseguratzeko reversoak, arnesa, pioletak, kaskoa eta kranpoiak (azken hauek ez genituen erabili).
GURE BIDEA
Jarraitutako bidea 2012ko irailean eginiko igoeraren berdina da. Sarrera hartan azalduak daudenez nondik norako guztiak, gaurkoan argazkiak eta azalpen gutxi batzuk jarriko ditut.
|
Eginiko bidea |
Ihurbain pitzadura P.D. inf. bezela katalogatua dago, baino gure ustez, neguan egin ezkero zailtasuna igo egiten da. Korridoreak hiru erresalte ditu. Lehena bi zatitan banatua, eta beste biak, banakakoak.
1) Lehen erresaltea: Hasteko ia bertikalak diren 3 metro ditugu (75º, III mixtoa). Ondoren 8-10 metro igo beharko ditugu 45º - 50º inguruko malda batetik, lehen erresaltearen bigarren zatira iristeko. Bertan beste 3 metrotako pareta izango dugu (80º, III+ mixtoa). Hau da igoera osoko zatirik zailena.
2) Bigarren erresalteak 3 - 4 metro ditu (70º, II+ mixtoa)
3) Azken erresaltea 2 - 3 metrotakoa da (80º, II mixtoa)
|
3 erresalteak gorriz |
DESKRIBAPENA
|
Iturtxikitik dakusaguna |
|
Bagoaz muturrerantz |
|
Urjauziak gaurkoan ederrak daude |
|
Mikel eta Jordi pagoen artean |
|
Urjauziak gertutik |
|
Itsasontziaren muturra |
|
Urjauziaren sorrera, benetan berezi zein polita |
|
Pausutxo hau nahiko arriskutsua izan daiteke |
|
Pasarteen sarrerako balkoian |
|
Pasarteetako bat |
|
Anboto eta Udalaitz ere begibistan ditugu |
|
Korridorearen sarrera |
|
Goraka goaz |
|
Argazkiarentzat ere denbora izan behar da |
|
Bidean aurkitutako sagutxo bat |
|
Lursagu bat ere topatu genuen |
|
Erresalteei ekin baino lehenagoko atzera begirada |
|
Lehen erresaltearen lehen zatia (III) |
|
Lehen erresaltearen bigarren zatia (III+) |
|
Bigarren erresaltearen sarreran atzera begirada |
|
Lehen planoan bigarren erresaltea, atzean hirugarrena |
|
Korridorearen irteerara iristen |
|
Mikel eta Jordi azken bileran |
|
Korridorearen irteeratik eginiko argazkia |
|
Ihurbain mendiaren tontorra |
|
Bagoaz beheruntz |
|
Azkar galtzen da hemen altuera |
|
Polita da Ihurbain mendiaren ertza |
|
Azken begirada |
BIDEO-ERREPORRA
TRACKA ETA INFORMAZIOA
Distantza: 4,19km
Altuera maximoa: 1408m.
Altuera minimoa: 804m.
Desnibela: 585m.
|
TopoPiris |
|
Google Earth 3D |
|
Altuera grafikoa |
Ihurbainera eginiko beste igora bat:
- Ihurbain - Ihurbaingo pitzaduratik - 1420m (2012/09/21)
- Ihurbain - Ihurbaingo pitzaduratik - 1420m (2012/12/27)
0 Iruzkinak:
Publicar un comentario