2012/12/19

Santa Maria begiratokia (1275 metro)

Abenduko hirugarren astean, Panticosara joan ginen egun batzuk igarotzera. Egia esan, eguraldiak ez zigun aukera askorik eman, eta horregatik, herri inguruan ibilaldi motzak egin genituen.

SARRERA

Santa Maria begiratokia, Panticosa herriaren eta El Pueyo de Jaca herriaren erdian dagoen mendi tontor batean kokaturik dagoen bunker bat da. Panticosa herritik gertu dago, eta bertara igotzeko bidea erabat markatua dago. 

GURE BIDEA

Guk eginiko bidea, Panticosako kiroldegiaren eta eski pisten artean dagoen muñotxo batean hasten da. Ondoren eskubirantz doan bidezidor batetik kiroldegiaren ondotik igaroko gara. Azkenik, igoera zuzen baten ondoren, mendiaren lepora iritsiko gara. Tontorra erraz topatuko dugu ezkerrerantz joan ezkero.

DESKRIBAPENA

Panticosa, 11:00. 1173m. Herriko autobus geltokiaren ondoan hasiko dugu ibilaldia. Kiroldegirantz doan bidea jarraitu behar dugu 200 edo 300 metroz. Ondoren ezkerrera bidezidor bat ikusiko dugu, berau jarraitu beharko dugularik.

Partacua mendizerra Panticosatik

Autobus geltokitik jarraitu beharreko bidea

Hemen hartu behar dugu ezkerretara

Jarraitu beharreko bidezidorra
Bidezidor honetatik aurrera jarraitu beharra daukagu, berauk leporaino eramango gaituelarik. Bide hontan, kiroldegi ondotik igaroko gara, pasaleku batetik pasa beharko dugu, eta azkenik, eskilara batzuetatik gora igo beharko gara.

Soroen inguruetatik doa bidea

Baso ederrak igarotzen ditugu

Pasabidea zeharkatu beharra daukagu. Arriskurik ez dauka

Lola eskilaretan gora
Lepoa, 11:23. 1240m. Tena bailarako paisaiez gozatzen hasteko aukera daukagu. Peña Telera alde batetik, Caldares ibai bestetik, Tendeñera...

Lepoko bidegurutzea. Guk ezkerrera hartuko dugu

Tontorra gertu daukagu jada

Santa Maria begiratokia
Santa Maria begiratokia, 11:30. 1275m.  Igoera erraz baten ostean, paisai ederrak ikusi ditzakegu begiratoki honetatik. Merezi du igoerak!

Midi-k egin digu bisita

Panticosa herria

Partacua mendizerra

Tendeñera aldera panoa

Begiratokian dagoen lehen panoa

begiratokiko bigarren panoa
Beherako bidea, bidezidor berdinetik egingo dugu. Beraz, galbiderik ez dugu izango.

Berriro ere lepoko bidegurutzera iritsi gara

Panticosa herrira iristen
Panticosa, 12:05. 1173m. Pentsatutako baino bira txikiagoa izan da azkenean, baina merezi izan du. Paisai ederrak ikusi ditugu eta aspaldi zapaldu gabeko elurra zapaldu ahal izan dugu.


Partacua mendizerra arratsean
TRACKA ETA DATUAK



TopoPiris

Google Earth
Altuera grafikoa

0 Iruzkinak:

Publicar un comentario