2012/12/09

Itzaga (1362 metro)


Egin beharrekotan nuen mendi horietako bat da Itzaga. Iruñatik egunero ikusten dut bere tontorra. Azken egun hauetan gainera elurtua dago. Beraz, gaur goizez, bisita bat egitea erabaki dugu Lola, Mariano eta hiruok. Eta a ze nolako mendia!

SARRERA

Itzaga mendiak, Itzagaondoa haran eta udalerriari izena ematen dio. Mendiak bere iparraldean dauden Itzagaondoa eta Untziti edo Untzitibar hegoaldean dagoen Ibargoititik bereizten ditu. 

Tontorra, 1362 metrokoa, Itzagondoko lurretan dago. Altuera baino, bere prominentziak (800 metro) bihurtzen du nabari Itzaga. Nafarroako leku askotatik ikusi daiteke bere tontorra.

GURE BIDEA

Guk aukeratutako bidea, Ardanaz herritik gora doana da. Igoera erabiliena eta ezagunena da berau. Soro eta baso batzuk zeharkatu beharko ditugu goranzko zentzuan, mendiaren goiko zelaietara iristeko. Ondoren, zelai horietatik gora, tontorrera iritsiko gara. 

Jeitsiera leku beretik ez egitearren, Wikiloc-en aurkitutako bide bat jarraitu dugu. Alboko herrira (Reta) doan bidezidor batetik. Baina bapatean eskubira hartu eta bidez kanpo 25 minutuz baso itxi zein landutako soroak igaro behar izan ditugu. Beraz, ez dut gomendatzen jeitsiera hau egitea.

DESKRIBAPENA

Ardanaz, 8:30. 653m. Autoa bertan utzi eta herriaren hegoaldetik hasiko dugu gaurko igoera. Iturri eder bat aurkituko dugu herritik irten berritan. Iturriko pistatik jarraitu beharko dugu 200 bat metro, ondoren eskubira hartuz.


Iturria errebueltaren ondoren dago

Lehen bidegurutzea

Itzaga esnatzen hasi zaigu

Baita Ardanaz herria ere

Minutu gutxira, beste bidegurutze batera iritsiko gara. Oraingoan ere, eskubira hartu beharra daukagu. 

Bigarren bidegurutzea

Auñamendi eta Hiru Erregeen Mahaia hortzimugan

Eguzki esnatu da

Mariano eta Pantxo jolasean

Basora iritsi bezain pronto bidegurutze bat aurkituko dugu. Hirugarrenez eskubira joan beharra daukagu. 20 metro egin ostean, ezkerretara bidezidor bat ikusiko dugu, bertatik jo ezkero, pista ekidingo dugu 5 minutuz. Pistarekin berriz topo egitean, azken bidegurutzera iritsiko gara. Hontan, ezkerretik jarraitu beharko dugularik.

Hirugarren bidegurutzea

Bidezidorraren sarreraren parean

Azken bidegurutzea

Ari gara gerturatzen pixkanaka

Zeharkatu behar dugun basoa, oso polita da. Pagadi eder baten erditik joan beharra daukagu. Galbiderik ez dago, oso zapaldua baitago bidea.



Igoeran ezkerretik joan behar gara. Jeitsiera eskubikotik egingo dugu.

Paisai ederra

Basoaren amaiera

Goiko zelaiak, 9:37. 1160m. Zelaietara iristen paisai ederrak irekitzen zaizkigu mendiaren hego magalean. Bideak hemen ere, ez du inolako galbiderik.

Monrrealgo mendia

Iruñerria bere osotasunean Etxauri-ko paretekin.

Ermitara iristen

San Migel ermita, 9:45. 1230m. Gaurkoan ez dugu zorterik eduki eta ermita itxia topatu dugu. Egia esan egiten zuen haizearekin ongi etorriko zitzaigun irekia egongo balitz. Ermitaren aurrean eskubira bira egin eta azken txanpari ekin behar diogu tontorreraino.

San Migel ermita


Azken malda

Azken pausuak

Tontorreko saria

Itzaga, 10:00. 1362m. Izugarrizko haizea zebilen tontorrean. Baina merezitako sari bikaina dugu begien aurrean. Pirineoak, Aizkorri, Aralar, Urbasa (Beriain, Ihurbain...), Moncayo, San Lorenzo... denak daude gure begien aurrean.

Anai arrebak tontorrean Pantxorekin

Argazkilariak ere atera beharko du ba noizbait!

Pirineoak: Hiru Errege, Sobarcal, Petrafitxa, Ori, Ezkaurre, Collarada, Aspe...

Izotza puntu geodesikoan
Jeitsiera azken bidegurutzerarte bide beretik egin dugu, bidegurutze hartan beheko bidea hartu dugu oraingoan.

Elurra zapaltzeaz pozik

Beherako bidea

Basoaren irteeratik Ardanazerainoko bidea

Bidegurutzean, beheruntz

Beherako bide hau Reta herrira doa. Baso zoragarri bat igarotzen du bideak, orbela gure oinetan izango dugularik. 

Guk, Wikiloc-etik jeitsitako track bat jarraitu dugu bide osoan. Nere ustez, berain idea hemendik ea jeitsiera bat zegoen hala ez ikustea zen. 300 bat metro jeitsi ostean, bidetik ateratzen da track-a eta baso itxi eta soroak igarotzen ditu berezko bide bat aurkitu arte. Guk ere hala egin dugu, baina beraien desbioa erabili ordez, aurrerago topatutako hobeago bat hartu dugu.

Track-aren desbioa gorri jarraiaz, guk eginiko bidea puntuz.

Ardanaz herriraino eginiko bidea

Esan beharra dago, "bide" honek, soro zein txarrantxa ugari zeharkatzen dituela, baita baso oso itxi bat. Makurtuta ibili beharko dugu behin baino gehiagotan. Beraz, nere ustez, ez du merezi hemendik jeisteak.

Ardanaz, 11:50. 653m. Iturrian botak zertxobait garbitu eta asko gozatutako mendi irteera baten ostean, Iruñarantz goaz berriz ere. Ederki pasa dugu!

TRACKA ETA DATUAK


TopoPiris

Google Earth 3D
Altuera grafikoa

0 Iruzkinak:

Publicar un comentario