Orain dela hilabete, Aizkorriko Kanal Haundia egin genuenean, Mikelek eta biok izotz eskaladan gure lehen pausutxoak egin nahi genituela erabaki genuen. Eguraldiaren eta izotz egoeraren zain hilabetez egon gara. Eta azkenik, urtarrilak 13an, atzo, Canal Royara joan ginen, Mikel, Dani eta hirurok.
SARRERA
Canal Roya Huescako iparraldean aurkitzen den bailara bat da. Bere izenak aragoieraz idatzia, "bailara gorria" esan nahi du. Izena egokia da, udaran ikusi daitekeenez kolore gorrixkak baititu.
Bailara Canfranc inguruan hasten da eta Anayet mendiaren magaleraino iristen da. Magal hontan, urjauzi batzuk daude, goiko ibonetik datozenak. Neguan, urjauzi hauek izoztu egiten dira, eta izotz eskalada egiteko aukera paregabea eskeintzen dute.
GURE BIDEA
Formigal eski estazioak Portaleten duen aparkalekuan hasiko dugu ibilaldia. Bertatik, eski pista urdin bat igo beharko dugu Canal Roya leporarte. Canal Roya bailaran sartzean ezkerretara diagonal bat egin beharko dugu beherako norantzan urjauzi izoztuetara iritsi arte.
Canal Royako urjauziak |
Behin han gaudela, Opera Prima bidea igoko dugu. Opera Prima, 160 metroko urjauzi izoztua da. Hiru luzetan egiten da:
Lehen luzeak 50 metro ditu. Izotzaren arabera zerbait alda daiteke, baina orokorrean, 65ºko malda batetik doa, 75ºko erresalte batzuekin.
Bigarren luzeak 60 metro ditu. Haseran 45ºko elur malda batetik egin beharko dira lehen metroak. Ondoren 75ºko 15 metroko erresalte bat izango dugu gure aurrean. Azkenik, 60ºko malda batetik igoko gara bigarren bilerara.
Hirugarren luzeak 50 metro ditu. 50ºko malda batetik aurrera jo ondoren 65ºko erresalte bat topatuko dugu. Hau igarota, 55ºko beste malda zati bat izango dugu azken erresaltera iritsi arte. Azken erresalteak, 5 bat metrotakoa, 90ºko inklinazioa dauka. Erresaltea pasa ostean, bilera 10 metro besterik ez ditugu izango.
ERAMANDAKO MATERIALA
Bakarkako materiala: piolet teknikoak, kranpoiak, arnesa, kaskoa,
Taldekako materiala: 8,5 diametrodun 60 metrotako bi soka, 7 izotz torloju, 6 tamaina ezberdineko friend jokua, zintak, segurtasun mosketoiak, espresak eta aseguratzeko tresnak.
DESKRIBAPENA
Noain, 5:20. Elkar topatu, kotxe batean traste guztiak sartu eta bi orduko bidai bati ekin diogu. Aurretik, eguraldiari buruzko, izotzaren egoerari buruzko, tenperaturari buruzko... hitz asko ditugu.
Portalet aparkalekua, 07:20, 1745m. Iritsi ahala, traste guztiak atera eta bakoitzaren motxiletan pisua banatu dugu. Estiramentu batzuk egin eta 8:05ean goruntz irten gara.
Aparkalekua |
Goruntz goazen einean, eguna esnatzen doa eta gorriz pintatzen ditu egunsentiak Panticosa eta Respomuso inguruak.
Infernuak |
Eski pista urdin bat jarraitu beharra dago Canal Roya leporarte. Ordu beteko igoera da. Nahi izanez gero, "telesilla"zerbitzua erabili daiteke lepora iristeko, baina 9ak arte itxaron beharko da.
Mikel gogotsu! |
Dani eta Mikel azken txanpan |
Canal Roya lepoa, 9:05 (1:05), 2145m. Lepo hontatik, Anayet mendiaren ipar aurpegia ikusko dugu eta bere azpian, Canal Roya guztia.
Anayet mendia |
Canal Roya |
Egurrezko etxola baten ondotik igaro eta muñotxo bat pasa ondoren, urjauzi izoztuak ikusiko ditugu. Berauetara iristeko, ezkerraldera jo beharko dugu beherantzako diagonal bat eginez.
Urjauzi izoztuak |
Canal Roya lepotik behera eginiko lehen zatia |
Urjauzi izoztuetara iristeko egin beharreko bidea |
Urjauzi izoztuak, 9:45 (1:35), 2055m. Lehenengo begirada izugarria da. Beldur punturen bat ere azaleratzen zaigu. Urjauzi izoztuen azpian harri karakteristiko bat dago, eror daitezkeen izotz zatietatik babestua. Bertan uzten ditugu motxilak.
Guk egingo dugun urjauzi izoztua, Opera Prima izenekoa, guztietatik ezkerreen dagoena da.
Opera prima eta Canal Roya Wall bideen lehen luzea |
Canal Roya Wall bidea |
Os diables de Panti bidea |
Anayet mendia. Ipar korridorea noizko? |
Opera Prima bidea, 10:20 (2:15), 2055m. Hiru garenez, bakoitzak luze bati joko diola erabaki dugu. Lehenarekin ni hasiko naiz. Lehen luzeak 50 metro ditu. Izotzaren arabera zerbait alda daiteke, baina orokorrean, 65ºko malda batetik doa, 75ºko erresalte batzuekin. Bileran bi parabol daude.
Ni lehen luzearen haseran |
Ni lehen luzearen erdian torloju bat sartzen |
Ni lehen luzearen amaierara iristen |
Ni lehen bileran. |
Gure atzetik beste kordada bat prestatua dago. Jendea iristen ari da izotz urjauzietara eta harategian bezela txanda bila daude denak. Bilerara iritsi naizenean, eskubi aldetik bikote bat igotzen ari dela ikusten dut. Lehen luzea ekidin nahian eta denbora irabazteko helburuaz, harri batzuetaraino doaz bertan bilera bat egitera. Txanda ez errespetatze honen ondorioz, bidearen leku batzuetan arazoak izango ditugu sokekin. Gainera gure atzetik zihoazenak, denetik esango diete ondoren.
Bigarren luzeak 60 metro ditu. Haseran 45ºko elur malda batetik egin beharko dira lehen metroak. Ondoren 75ºko 15 metroko erresalte bat izango dugu gure aurrean. Azkenik, 60ºko malda batetik igoko gara bigarren bilerara. Luze honi Danik jo dio. Gure aurretik doazenak izotz puzka ugari botatzen dituzte.
Dani bigarren luzearen erdian torloju bat sartzen |
Dani bigarren bileran |
Hirugarren luzeak 50 metro ditu. 50ºko malda batetik aurrera jo ondoren 65ºko erresalte bat topatuko dugu. Hau igarota, 55ºko beste malda zati bat izango dugu azken erresaltera iritsi arte. Azken erresalteak, 5 bat metrotakoa, 90ºko inklinazioa dauka. Erresaltea pasa ostean, bilera 10 metro besterik ez ditugu izango. Luze honi Mikelek jo dio.
Hirugarren luzea |
Lehen erresaltea eskubian. Ezkerretan 90ºko erresaltea ikusten da |
Mikel lehen erresaltean zegoen bitartean, gure aurretik zihoazen Iruñako bikoteak, izotz puzka haundi bat bota dute bidean behera. Gure atzetik doan kordadako bati aurpegian eman dio izotz puzketak eta sudurrean zauri handi xamarra egin dio. Dudarik gabe, 6-7 puntu beharko ditu. Gure bileraraino iritsi dira, eta lasaitu ondoren rapelatzea erabaki dute. Ahal genuen moduan, rapela montatzen lagundu genien. Behean, nire motxilan, botikin bat genuela esan nien, har zezaten. Beraiek kotxean ere bazutela esanaz agurtu gintuzten.
Dani 90ºko erresaltean |
Urjauzi izoztuaren amaiera hirugarren eta azken bileratik |
Jeitsiera, 13:00 (3:55). Jeitsierarako aukera ezberdinak daude:
1.- Bidea rapelatu. Ez da aukera honena, normalean jendea izango baita gure atzetik.
2.- Goiko Anayet ibonera iritsi baino piskat lehenago eskubira jo eta GR-11 bidetik jeitsi urjauzi izoztuetara. 40 minutu egoera honetan.
3.- Azken bileratik aurrera jo eta "sirga" batetik jetsi. Izotz zein elur mailaren arabera, erraza edo zaila izan daiteke destre hau. Guk rapel bat egin genuen zailtasuna ekiditeko. 30 minutu izaten dira, nahiz eta guk denbora gehiago behar izan genuen, gure aurretik zihoazen Iruñako bi mendizalerekin elkarbanatu baitgenuen rapela.
Elurjauziaren amaieratik aurrera goaz |
Rapela "sirga"ren haseran |
Gorriz, "sirga"rekin egin beharreko destrepea. Guk rapela egin genuen |
Urjauzi izoztuak, 13:40 (5:35), 2055m. Egarria zein gosea hasetu ditugu hamaiketako bat eginez. Salda beroa ederki sartzen da kasu hauetan. Azken orduerdian elurra diardu.
Zalantzetan gaude Os Diables de Panti bidearen lehen luzea egin edo ez. Baina ekaitza sartzen ari da eta azkenik, berriro ere kotxera itzultzea erabaki dugu.
Itzuli baino lehen, beste kordadak begira geratu gara denbora batez. Errioxako talde bat dabil mendi gida batekin praktikak egiten Opera Primako lehen luzean. Os Diables de Panti bidean beste kordada bat dabil.
Joan baino lehenagoko panoa |
Itzulera, 14:45 (6:40). Beherako bidea gorakoaren berdina da. Berriro ere Canal Roya lepora iritsi, egurrezko etxolaren ondotik pasa eta pista urdinean sartuko gara. Baina oraingoan kontuz ibili beharko gara, eski pistetatit eskiatzaileak baitaude.
Portalet aparkalekua, 16:00 (7:55), 1745m. Beherako bide osoan ekaitza gure gainean izan dugu. Opera Prima bidea bukatu dugunetik elurra egiten egon da une oro. Beraz, asmatu egin dugu Os Diables de Panti bidean ez sartzen.
Egun bikain bat igaro ostean eta eginiko lan ederraren pozaren itzulerako bideari ekin diogu. Peña Telerako korridoreak ikus nahi genituen, eta horretarako errepidearen ondoan dagoen aisialdi gune batean geratu gara otartekoa jatera. Laster izango ote gara inguru horietan?
TRACKA ETA INFORMAZIOA
Soilik joaneko bidea:
Tracka (Wikiloc): http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=3848597
Distantzia: 3,86km.
Altuera max: 2167m.
Altuera min: 1746m.
Desnibel positiboa: 420m.
Desnibel negatiboa: 106m.
TopoPiris |
Google Earth 3D |
Altuera grafikoa |
0 Iruzkinak:
Publicar un comentario