Urteroko legez, aurten ere, Txatxarroko mendi taldeko lagunekin Belagoako bailaran egun eder batzuk igaro ditut urtarrileko lehen astean.
Bi mendi irteera egiteko aukera izan genuen. Lehena, hemengo hau, Txamantxoiari bira (nahiz eta azkenean batzuk, Belagoa - Linza soilik egin genuen) eta bigarrena, Chinebral de Gamueta-ra bisita.
SARRERA
Txamantxoia edo Maze, mendebaldeko Pirineoetan dagoen euskal mendia da. 1941 metro ditu eta Huescarekin muga egiten du.
Belagoa eta Anso bailaren artean egiten du muga.
GURE BIDEA
Isabatik bailaran barrena 8 kilometro egin ondoren eskubian zubitxo bat aurkituko dugu. Bertan hasiko dugu bidea. Ondoren basotik igoaz, Asolazetik datorren pistara azalduko gara. Bertatik aurrera jarraituko dugu Marengo baserritik gora doan bidearekin topo egin arte. Bidea hontatik aurrera goiko zelaietara irtengo gara. Hemen ordea, tontor aldera jo beharrean (zuzen jarraitu behar da), Txamantxoiaren ezker magaletik joango gara Aztaparretako leporarte. Bertatik behera Linzako Aterpetxera doan bidea jarraitzea besterik ez dugu izango.
DESKRIBAPENA
Egun ederra daukagu aurretik. Eguraldi ederra dago eta elurra zapaltzeko aukera ederra izango dugu.
|
Atzo arratsean Txamantxoaiak zuen itxura |
|
Gaur goizean Lakorak duena. Ederra! |
Haserako zubia, 00:00. 917m. Zubia pasa eta zuzen aurrera jo behar dugu, ondoren basoan sartu eta pixkanaka ezker aldera joaz. Basoa zeharkatzen joan ahala, bailarako mendiak ikusteko aukera izango dugu. Azkenik pistara azalduko gara, bertatik aurrera joaz, Marengo baserritik datorren igoerarekin bat egin arte.
|
Zubitik darraigun bidea |
|
Taldea basoan sartzera doa |
|
Marengoko bidearekin topo egiten den lekua |
Marengoko igoera, 00:38. 1115m. Igoerarekin topo egitean, eskubira hartu behar dugu berau jarraitzeko. Pista utzi eta basora sartuko gara berriz. Goiko zelaira irten arteko zati hau ederra da oso. Elurrez betea dago eta argazki zoragarriak ateratzeko aukera emango digu.
|
Zuhaitz erori bat |
|
Taldea goruntz doa pixkanaka |
|
Negua ederra da! |
|
Basoa hasi da paisaiaz gozatzeko aukera ematen |
|
Binbalet mendia |
|
Baso elurtua |
|
Goiko zelairako basoko irteera |
Goiko zelaia, 1:20. 1405m. Hemendik aurrera jarraitu ezkero, tontorrera doan bidean izango gara. Guk ordea ezkerrera hartuko dugu, mendia ezker magaletik inguratuko baitugu Aztaparretako leporarte.
|
Otsogorrigaña |
|
Larrondoa |
|
Lakora eta Belagoako aterpetxe zaharra |
|
Anie, Lapakiza, Petretxema, Sobarcal, Acherito, Chinebral... |
0 Iruzkinak:
Publicar un comentario