Atzo Belagoatik Linzako aterpetxera eginiko mendi irteeraren ondoren, gaurkoan, Chinebralera egingo dugu mendi martxa. Gure helburua elurra ongi zapaltzea zen eta horretarako, elur erraketak eraman genituen, nahiz eta azkenean ez erabili. Inguruko mendietatik elur gutxien zuena zen Chinebral.
SARRERA
Chinebral de Gamueta, Gamueta zirkoko gailurrik garaiena da. Zirko honetan beste tontor ugari daude, baina ez dira hain bisitatuak izaten: Ginebral de Gamueta, Foya de Gamueta, Gorreta de los Gabachos...
Bere izena hemendik omen dator:
El lugar donde crece el Chinebro recibe el nombre de Chinebral. Y el lugar donde crece el Gamón se llama Gamueta. De ahí que reciba el nombre de Chinebral de Gamueta. (Mendikat)
GURE BIDEA
Zurizatik Linzara doan bidean, Linzako aterpetxera iritsi baino 2 kilometro lehenago, "Fuente de los Clérigos" izeneko iturri bat dago. Hemen aparkatuko dugu kotxea. Bertatik, "Paso del Caballo"-ra joango gara, ondoren "Paso del Oso"-ra iritsi eta bertatik zuzen gora joaz, Chinebraleko tontorreraldera bideratuko gara. Bukaerako aristara iritsi eta zailtasun askorik gabe tontorrera iritsiko gara.
DESKRIBAPENA
Fuente de los Clérigos, 9:50 (0:00), 1300m. Kotxea bide ondoan aparkatu, trasteak prestatu eta ibiltzeari ekin diogu.
Txamantxoia |
Gorreta de los Gabachos |
Lehenik eta behin, ezker aldera diagonal bat egin beharko dugu "Paso del Caballo"-ra iristeko. Oraindik ez dago elur askorik altuera honetan, baina esperantza daukagu. Altuera baxuko landarediaren artetik eta errekasto baten ondorik joango gara goruntz.
Paso del Caballo, 10:15 (0:25), 1420m. Linzako aterpetxetik datorren bidearekin bat egin, eta eskubi aldera jo beharra daukagu. Bidea markatua dago, eta basoan zehar dihoa. Paso del Caballoko eskalada gune ondotik igaro eta basoan sartuko gara. Altuera irabazten goaz pixkanaka. Muñotxo bat gainditu eta jeitsiera txiki baten ostean "Paso del Oso"-ra iritsiko gara.
Paso del Oso, 10:45 (0:55), 1610m. Gure bideak aurrera jotzen du, zuzen jota edota pixka bat eskubira joanda. Ezkerrera jo ezkero Acherito-ra joateko bidean izango ginen. Aurrez aurre dugun malda auspoa berotzen duen horietako da, beraz, lasaitasunez hartzea komeni da. Behin malda gogor hau igarota, inguruko mendien paisai ederrak izango ditugu ikusgai, baita Chinebraleko tontorra ere.
Txamantxoia, Ori, Larrondoa, Keleta eta Lakartxela |
Lapakiza mendia |
Ezkaurre |
Aitor gogotsu! |
Hiru Erregeen Mahaia, Petretxema eta Acherito |
Alano mendizerra |
Tontorrerako aristara dugun bidea |
Malda hontatik aurrera jo beharra daukagu. Bideak ez du galbiderik. Indarren arabera, zuzen edo zigzag-ak eginez joango gara tontorreko aristaraino.
Tontorreko arista,12:20 (2:30), 2245m. Puntu honetatik, tontorrerainoko bidea ikusiko dugu. Baita ezker zein eskubira ditugun mendiak. Maldaren ezkerretik, aristatik, joan behar gara tontorreraino.
Hiru Erregeen Mahaia |
Tontorrerainoko bidea |
Chinebral de Gamueta, 12:35 (2:45), 2332m. Gailurretik ikusi dezakegun paisaia izugarria da, aparta! Haizeak gogor jotzen du eta ez dugu denbora askorik gastatuko hemen. Argazkiak atera eta hamaiketakoa jatera beherantz goaz.
Ni tontorrean |
Balaitous, Frondiellak, Arriel, Palas eta Midi |
Vignamale, Infernuak, Garmo Negro, Argualas... |
Anayet, Canal Roya, Tendeñera... |
Collarada |
Acher gaztelua eta Bisaurin |
Panoa |
Jeitsiera "Foyas de Gamueta"-tik egingo dugu. Horretarako, lehenik eta behin, elur malda tente bat jeitsi beharra dago eta ondoren eskubira hartu. Elurra zapaltzeko aukera dugu hemen, eta zati batzuetan eserita elurretan behera ere botako gara.
Hamaiketako harri horietan egin ondoren ezkerreko bidetik jeitsi ginen |
Acherito hamaiketakoaren lekutik |
Jolasean mendian behera |
Fuente de los Clérigos, 14:35 (4:45), 1300m. Traste guztiak jaso, erropa aldatu eta Zuriza goaz garagardo batzuekin ospatzera eginiko mendia. Ederki igaro dugu!
TRACKA ETA INFORMAZIOA
Tracka (Wikiloc): http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=3830797
Distantzia: 11,26km
Altuera max: 2332m.
Altuera min: 1300m.
Desnibel positiboa: 1087m.
0 Iruzkinak:
Publicar un comentario