SARRERA
Euskal Herrian mendi gutxi daude Txindoki bezain ezagun zein ederrak. "Euskal Zerbinoa" deitzen dioten mendi honek 1346 metrotako garaiera dauka. Larrunarri izenaz ere ezagutzen da. Gipuzkoan barrena sartzen den Aralargo mendikatearen barruan dago Txindoki.
Aukera anitz ematen dituen mendia da hau: igoera normala, mendebaldeko arista, eskaladako guneak...
GURE BIDEA
Gaur jarraitutako bidea, bide erabiliena da, hain zuzen, Larraitzetik gora doana. Bideak ez dauka galbiderik, baina hala ere, nahi duenarentzat, sarreraren amaieran Tracka daukazue. Kontuan izan beharreko gauza bat, desnibela da. 950 metrotako desnibelari egin behar zaio aurre.
DESKRIBAPENA
Larraitzen hasiko dugu gaurko ibilia. Aparkalekuaren aurrean hasten den pista jarraitu beharra daukagu. Nahiz eta ez izan seinale askorik, egia esan, ez dira beharrezkoak. Bidea oso nabaria baita.
Pistaren amaieran basotxo bat zeharkatuko dugu, eta ondoren, mendiaren hego maldara irtengo gara. Bertan bira bat eginez, artzaien bordetara iritsiko gara.
Gaztelu mendia |
Jarraituko dugun bidea |
Jeitsieran erabiliko dugun bidea |
Orain arte daramagun bidea |
Artzaien bordak |
Bordetatik gora doan bideak ere ez du inongo zailtasunik. Gu igotako egunean, elur ugari zegoen, eta baita izotz pixkat ere. Baina hala ere, ez genuen zailtasunik izan.
Leporainoko bidea |
Elur ugari zegoen |
Tontorra |
Txuri beltzean |
Lainoek ez digute ezer ikusten uzten |
Jeitsierarako erabiliko dugun bidea, beheko langara zuzen jeisten den bidea da. Bertan gerrirainoko elurra aurkitu genuen. Azkenik, igoerako bidearekin topo egin, eta berriz ere, Larraitzeraino desegin beharko dugu eginiko bidea.
Jeitsierako bidearen sarrera |
Elurra belaunetaraino |
Larraitz |
TRACKA ETA INFORMAZIOA
Tracka (Wikiloc): http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=4076429
Distantzia: 10,29km
Altuera max: 1346m.
Altuera min: 392m.
Desnibel positiboa: 953m.
Desnibel negatiboa: 953m.
TopoPiris |
Google Earth 3D |
Altuera grafikoa |
- Txindoki - Mendebaldeko arista (IV+) - Larraitzetik - 1346m (2011/07/30)
- Txindoki - Mendebaldeko arista (IV+) - Larraitzetik - 1346m (2011/05/25)
0 Iruzkinak:
Publicar un comentario