Ekainak 29: haizearen eguna.
Egun honetarako genuen helburua Auñamendi mendia zen. San Martingo gainetik irten ginen, baina ordu laurden ibili orduko konturatu ginen ez genuela gure helburua lortuko. Izugarrizko haize boladak zebiltzan Larrako inguruetan.
|
Auñamendi |
Beraz, gure helburua aldatu beharra izan genuen. Auñamendi inguruan bira bat egitea erabaki ostean, Frantziar aldera igaro ginen, haizeak han joko ez zuelakoan.
|
Eginiko bidea mapa batean |
|
Eginiko bidea Google Madsen |
Arlas mendia frantziar aldeko magaletik zeharkatu eta Larrako inguru berriak ezagutzera joan ginen. Erabakia, Pas de l'Osque-tik igaro eta Azuns-ko lepora iristea zen, bertatik Auñamendi mendiaren ezagutzen ez genuen magala ikusteko, Laruns-etik ikusten dena.
|
Frantziako lainoak |
|
Pas de l'Osque-tik Azuns aldera |
|
Auñamendi |
|
Azuns-eko lepotik Pas de l'Osquerako bidea |
Azunseko lepora iristean paisaiak aho zabalik uzten zaitu. Alde batetik Auñamendi mendiaren frantziar magala, bestetik Countendé mendia, Laruns-eko bailara, eta ezkerretan Les Toulleres mendia. Urrutian berriz, Pirineoen osotasuna, Midi d'ossau buru duela.
|
Midi d'ossau |
Les Toullereseko igoerak ez du zailtasun handirik (nahiz eta eskuak erabili behar diren momenturen batean), baina bidea ongi asmatzea ez da erraza. Ertzetik joatea da aukerarik onena.
|
Ertzetik tontorrerako bidea |
Tontorretik dagoen ikuspegia benetan da bikaina. Hementxe, bertako panoa:
|
Les Toulleres-eko panoa |
Beherako bidea luze egin zitzaidan, baina bide polita zen. Arette eski estazioa baino beherago dagoen interpretazio zentru batera jeitsi ginen, horretarako berriro zeharkatu behar izan genuen Pas de l'Osque eta ondoren eski alpinoko pista batetik jarraitu basorarte.
|
Tontorretik Pas de l'Osquerako bidea |
Basotik errepiderako bideak ez du galbiderik. Nahiz eta Auñamendiko tontorra ez zapaldu, egun ederra pasa genuen, ezagutzen ez nuen bailara bat bisitatzeko aukera izan nuelarik.
0 Iruzkinak:
Publicar un comentario