2012/06/23

Quimboa Alto (2179 metro) eta Petrafitxa (2188 metro)

Ekainak 23, larunbata. Aurretik zazpi eguneko pirineotako egonaldia.

Lehen eguna:
- Quimboa Alto - 2179m.
- Petrafitxa - 2188m.

Eginiko bidea
Tatxeras-etik irten ginen, GR-11 bidea hartuta. Tatxeras-eko aterpea igaro eta ezkerrera hartu behar da, GR-11 eskubian uzten dugularik. Gehiegi markatu gabeko bidetik, Quimboako lepora iritsiko gara eta bertatik Quimboako tontorrera iristeko zelaia jarraitu beharra besterik ez da.
Igoera erraxa.

Argazki kamararekin arazotxo bat izanagatik bi pano bakarrik jar ditzaket.

Alanoak. Quimboako lepora iritsi aurretik
Beherako bidea hartu bezain laster, ezkerrera Petrafitxako tontorra eskuragarri geratzen zaigu, beraz, bertara goaz.

Tontorreko panoa: Hiru Errege, Petretxema...
Tontorretik behera, GR-11 bidearekin bat egingo dugu, eta berau jarraituz, Tatxeras-era iritsiko gabe berriz ere.

Pirineotako egonaldia hasteko mendi polita, batez ere dituen ikuspegiengatik.



0 Iruzkinak:

Publicar un comentario