2012/06/01

Moncayo (2314 metro)


Ekainaren lehen egunean, Aragoiko lurretan ginela baliatuz, Moncayora igotzea erabaki genuen. Mendi honek ez du beste munduko ezer, baina Zaragoza eta Soriako probintzietako mendi garaiena izanik jende andana izaten da. 

Moncayo edo San Miguel Iberiar mendilerroko mendia da, Zaragoza eta Soriako probintzien artean kokatuta. 2.314,30 metro ditu eta mendilerroaren mendirik altuena da. 1978an bere azalaren 9.848 ha parke natural bihurtu ziren.

Igoerako bideak:

Normalean lau bide erabiltzen dira Moncayoko gailurrera heltzeko:
  • Virgen del Moncayo santutegitik.
  • Fuente de los Frailesetik.
  • Litagotik.
  • Ágredako kobazulotik.
  • Beratóndik.

Guk Virgen del Moncayo santutegitik egin genuen igoera. Ordu terdian tontorrean geundelarik. 

Santutegitik irtetean hartu beharreko norantza.


Bai igoera haseran eta baita erdialdean ere bi kartel aurkitu genituen arriskuaren berri ematen.

Santutegiaren atzekaldean Kirol Eskaladako eskola txiki bat dago.

Goiko zabalunera iritsi aurreko baso ederrean barrena.

Gorriz guk eginiko bidea. Urdinez, neguan egin daitekeen igoera.

Bigarrengo kartela. Bertan izotzaren arriskua oroitzen digu.

Igoeran eginiko bidea.

Tontorrerako azken txanpa. 4 marka zuri-gorriz markatua. Ez al da gehiegi?

Moncayoko tontorra eta eginiko bidea.

Tontorreko puntu geodesikoa.

Pantxo. Gure mendi-lagun lehiala.

Ni neu tontorrean.

Eguna garbia bada, Pirineoak ere ikusi daitezke. Baina guk ez genuen zorte handirik izan.

Berriz ere santutegian. 


Mendi goiz buelta ederra, paisaiaz gozatzeko aukera bikainarekin eta mendizaletasuna santutegian goratzeko helburua beterik.




0 Iruzkinak:

Publicar un comentario