Aspaldidanik genuen entzuna Exekutiboaren korridorea erraza eta azkarra zela. Korridoretan hasi nahi duenarentzat egokia. Eta, dudarik gabe, hala da. Errazegia agian. Gaurkoan, Zaragozako Pirineos klubeko kide batzukin bertaratu naiz bertara, korridoreetan lehen pausuak eman ditzaten.
GURE BIDEA
Exekutiboaren korridorea egiteko ez dago inongo galbide berezirik. Portalet mendatean kotxea utzi eta bertatik ikusi ahal izango dugu korridorea. Gerturatzeak ez digu denbora gehiegi eramango, eta korridore berak ere ez, gehienez 40ºko malda hartzen baitu. Korridoretik irten ostean, irteera luzatze aldera, Estremere, Petrusos eta Portalet tontorrak egingo ditugu, berriz ere Portaletera jeitsi aurretik.
ERAMANDAKO MATERIALA
Korridoreak ez du inolako material berezirik behar. Neguan gaudenez, kranpoiak eta piolet bat eramanda nahiko da. Kaskoa beti izango zaigu erabilgarri.
DESKRIBAPENA
Portaleteko aparkalekua, 9:25 (0:00), 1791m. Kotxea bertan aparkatu eta begi bistan izango dugu jada korridorearen sarrera. Beraz, haruntz ibiltzen hasiko gara denborarik galdu gabe. Korridorearen sarreran egingo dugu materiala jartzeko geldialdia.
|
Portalet. Atzean korridorearen sarrera ikus daiteke |
|
Exekutiboaren korridorea |
|
Aurreko astean egindako Espelunciecha mendia, bere korridorearekin |
|
Piriniotako erregeetako bat, Midi! |
|
Taldea eguna hasteko prest! |
|
Ia bertan gaude |
Korridorearen sarrera, 9:45 (0:20), 1950m. Uste baino azkarrago iritsi gara. Beste blog batzuetan 40 minutuko gerturatzea zela irakurri bagenuen ere, hogei minututan hemen gaude. Irteera, agian, uste baino motzagoa izango ote denaren zalantza jarri zaigu bapatean.
|
Korridorearen sarreratik Portaleta aldera ateratako argazkia |
|
Anayet mendia |
Korridoreak ez dauka inongo misteriorik. Haseran 30ºko maldatxo bat pasa, 10-12 metroko sasi-ordeka bat igaro eta 35ºko aldapari ekin behar zaio. Irteerara iritsi baina lehenago, ezkerrerantz jo behar da, bertan aurkituko dugu maldarik maldatsuena, 40º-45º.
|
Korridorearen itxura |
|
Atzekoan lehen maldan daude, lehen planoan Jaime sasi-ordeka gurutzatzen. |
|
Bidegurutzean ezkerrera! |
|
Taldearen argazkitxo bat |
|
Irteeratik ateratako argazkia |
|
Jaime irteerara iristen |
|
Portuk ere egin du berea |
|
Korridore guztia, Ruben ezkerraldean azaltzen delarik |
Korridorearen irteera, 10:17 (00:52), 2082m. Uste baino errazagoa eta motzagoa da egin zaigu korridorea. Egia esan, ez du merezi pena honaino etortzeak soilik hau badugu helburutzat. Irteeran, ezkerrera jo eta tontorren bila joango gara.
|
Korridorearen irteeratik gora jarraitu behar den bidea |
|
Estremere tontorrerantz |
Estremere mendiaren tontorra, 10:38 (1:12), 2165m. Mendi tontor apal hau izugarrizko begiratokia da. A ze paisaia!!
|
Estremere tontorreko argazkia!! Aupa! |
|
Midi jaun eta jabe! |
|
Tontorreko panoa |
Hogei minutuko hamaiketakoa egin ondoren beheranzko bideari ekin diogu. Jeitsierako bidean beste bi tontortxo egingo ditugu, lehenik Petrusos (igoeran zeharkatu duguna).
Petrusos mendia, 11:07 (1:42), 2153m. Konturatu gabe egiten den tontortxo horietakoa da hau. Inungo berezitasunik ez duena. Ia gelditu gabe igaroko dugu.
|
Tontorretik ateratako argazkia. Ezkerrean Estremere tontorra ikusten da. |
Portalet edo Estremera tontorra, 11:12 (1:46), 2128m. Tontor hontan harri multzo handi bat aurkituko dugu. Normalean, korridorea igotzen duten mendizaleek honaino igotzen dira, argazkia ateratzera. Ikuspegi ederra daukagu begi aurrean.
|
Haize handia izan dugu egun guzian |
|
Taldea pozik! |
|
Tontorreko nire argazkia |
|
Lehen planoan Petrusos tontorra eta atzean puntu gorriz Estremere tontorra, Portalet tontorretik aterata |
Beherako bidea PR batez markatuta izango dugu. Hala ere bidezidor ugari erabili ahal izango ditugu bidea laburtzeko.
|
Guk jarraitutako bidea. Puntuz, berriz, berezko bidea. |
|
Franc atzean Portalet gaineko mendi guztiekin |
|
Portaletera iristeko falta zaigun zatitxoa |
Portaleteko aparkalekua, 11:53 (2:28), 1791m. Traste guztiak jaso eta mendiak erabilitako indarrak berreskuratzera joango gara. Hamaiketako ederra egin hostean, denbora soberan dugunez, Ibort herrira joango gara bertako rokodromo kuriosoa ezagutzera. Ibort hutsik geratu zen herri bat da, gaur egun berriz finkatu da jendea bertan. Elizari rokodromo erabilera eman diote. Barruan boulder bat eraiki eta kanpaidorrera eskalada bide bat irekiz.
|
Barruko boulderra |
|
Kanpaidorreko eskalada bidea |
|
Portu lanean |
|
Ruben aseguratze lanetan |
|
Franc-en txanda |
|
Ruben goruntz, alai. |
|
Tximinoak bezala |
TRACKA ETA INFORMAZIOA
Distantzia: 4,38km
Altuera max: 2165m.
Altuera min: 1791m.
Desnibel positiboa: 435m.
Desnibel negatiboa: 435m.
|
Google Earthe 3D |
|
TopoPiris |
|
Altuera grafikoa |