2013/02/03

Txindoki (1346metro)


SARRERA

Euskal Herrian mendi gutxi daude Txindoki bezain ezagun zein ederrak. "Euskal Zerbinoa" deitzen dioten mendi honek 1346 metrotako garaiera dauka. Larrunarri izenaz ere ezagutzen da. Gipuzkoan barrena sartzen den Aralargo mendikatearen barruan dago Txindoki. 

Aukera anitz ematen dituen mendia da hau: igoera normala, mendebaldeko arista, eskaladako guneak...

GURE BIDEA

Gaur jarraitutako bidea, bide erabiliena da, hain zuzen, Larraitzetik gora doana. Bideak ez dauka galbiderik, baina hala ere, nahi duenarentzat, sarreraren amaieran Tracka daukazue. Kontuan izan beharreko gauza bat, desnibela da. 950 metrotako desnibelari egin behar zaio aurre.

DESKRIBAPENA

Larraitzen hasiko dugu gaurko ibilia. Aparkalekuaren aurrean hasten den pista jarraitu beharra daukagu. Nahiz eta ez izan seinale askorik, egia esan, ez dira beharrezkoak. Bidea oso nabaria baita.



Pistaren amaieran basotxo bat zeharkatuko dugu, eta ondoren, mendiaren hego maldara irtengo gara. Bertan bira bat eginez, artzaien bordetara iritsiko gara. 


Gaztelu mendia

Jarraituko dugun bidea

Jeitsieran erabiliko dugun bidea

Orain arte daramagun bidea

Artzaien bordak
Bordetatik gora doan bideak ere ez du inongo zailtasunik. Gu igotako egunean, elur ugari zegoen, eta baita izotz pixkat ere. Baina hala ere, ez genuen zailtasunik izan.

Leporainoko bidea

Elur ugari zegoen

Tontorra
Txuri beltzean

Lainoek ez digute ezer ikusten uzten
Jeitsierarako erabiliko dugun bidea, beheko langara zuzen jeisten den bidea da. Bertan gerrirainoko elurra aurkitu genuen. Azkenik, igoerako bidearekin topo egin, eta berriz ere, Larraitzeraino desegin beharko dugu eginiko bidea.

Jeitsierako bidearen sarrera

Elurra belaunetaraino

Larraitz
TRACKA ETA INFORMAZIOA

Distantzia: 10,29km
Altuera max: 1346m.
Altuera min: 392m.
Desnibel positiboa: 953m.
Desnibel negatiboa: 953m.



TopoPiris
Google Earth 3D
Altuera grafikoa
Txindokira eginiko beste igoera batzuk:
     - Txindoki - Mendebaldeko arista (IV+) - Larraitzetik - 1346m (2011/07/30)
     - Txindoki - Mendebaldeko arista (IV+) - Larraitzetik - 1346m (2011/05/25)