2013/03/02

Iraule, Iraule orratzaren kanaletik (Saiakera)


Duela hilabete batzuk egin genuen gure lehen bisita Aizkorriko kanaletara. Kasu hartan Kanal Haundi izan zen gure igoera bidea. Beste zerbait egiteko gogotsu geunden, eta azken egunetako elurra ikusirik Iraulera bisita egitea erabaki genuen. 

SARRERA

Gipuzkoarren artean anitz ezaguna da Aizkorriko mendilerroa. Arantzazutik San Adriango kobaraino, aukera ugari ditu mendilerro honek: mendi igoera errazak, eskalada, neguko alpinismo...

Mendilerroko tontorrik ezagunena, izen berdina eramaten duen Aizkorri tontorra da (1523m), nahiz eta ez izan garaiena. Aitxuri da ohore hori duen tontorra. 

Korridore ugari daude mendilerroaren ipar aldean. Zegamatik ikusita aukera asko begiztatu daitezke. Hemen duzue Smithy-k bere blogean aurkezten dizkigun korridoreak. 

Gure bidea 11 zenbakiduna da

GURE BIDEA

Zegamako "apeaderoan" irtengo gara, basotik gora jarraituko dugu hainbat borda igaroaz. Ondorez, Sakon Haundira sartuko gara eta bertatik gora egingo dugu. Une batean, eskubira jo eta Iraule mendiak duen orratzaren ondotik sartuko gara.

Argazkia Smithy-rena da
DESKRIBAPENA

Altsasuko gasolindegia, 6:00. Elkar topo egin, kotxe bat bertan utzi eta Zegamarantz abiatzen gara ilusioz beteta.

Zegamako "apeaderoa", 6:45 (0:00), 541m. Kotxea aparkatu eta errepidetik beherantza 100 metro egin ondoren, eskubira pista bat irteten da. Bertatik jo behar dugu goruntz. Pista hau jarraitu beharra daukagu, gurutz bideetan eskubira harturik. Bidean hiruzpalau borda igaroko ditugu. 






Goiko borda
Goiko borda, 8:50 (2:05), 969m. Uste genuena baino elur askoz gehiago dago. Horren ondorioz, uste baino askoz mantsoago goaz. Eta hori ez da albiste ona. Smithy-ren hitzetan, goiko bordara iristeko ordu bete beharko dugu esan zidan. Guk ordea berak esandakoa baino 65 minutu gehiago behar izan ditugu. Elur gutxi dagoenean 4x4 batean borda honetaraino iritsi daiteke. Borda igaro eta ehun bat metro egin ostean, bidea utzi eta gorantza jo behar da zuzen-zuzen, Sakon Haundira sartzeko.


Elurra belauneraino

Bidea utzi behar den unea
Baso hontatik gora joaz, Sakon Haundin sartuko gara. Bertatik gora jo besterik ez da geratzen. Malda gogortu egiten da bertan.



Buelta eman genuen puntua
Sakon Haundi erdi aldera, 10:10 (3:25), 1182m. Elurraren egoera etzela batere ona ikusirik, uste baino mantsoago gindoazela ikusirik, eta eguerdirako etxean egon behar genuela kontuan izanda, buelta ematea erabaki genuen. Hamaiketakoa egin eta beheruntz abiatu ginen.

Beherako bidea zuzen-zuzen egin genuen, ia ia lerro zuzen bat marraztuaz gps-an. Horretarako txarrantxa batzuk igaro genituen, baita saltu txiki batzuk egin ere. (Beraz, kontuz track-a jarraitu ezkero)

Sakon Haundi beheko zelaitik

Iraule mendia, bere orratza ezkerrean duelarik
Panoa
Mikel kotxera iristen
Zegamako "apeaderoa", 12:00 (5:15), 541m. Elurraren kalitate eskasaren ondorioz sortutako penarekin Altsasurako bidea hartu genuen berriz. Hala ere, ziur nago, elurra egoera onean dagoenean, berriz izango garela hemen. 

TRACKA ETA INFORMAZIOA

Distantzia: 8,93km
Altuera max: 1183m.
Altuera min: 530m.
Desnibel positiboa: 657m.
Desnibel negatiboa: 657m.


TopoHispania

Google Earth 3D
Altuera grafikoa

0 Iruzkinak:

Publicar un comentario